Done Jakue bidea

Wikipedia(e)tik

(Donejakue Bideatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Done Jakue Bidea1
UNESCOren Gizateriaren Ondarea
Iglesia de Santa Maria de Eunate.jpg

Eunate

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, vi
Erreferentzia (ID) 669
Kokalekua Euskal HerriaEuskal Herria
EspainiaEspainia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1993 (XVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Done Jakue Bidea Frantzian1
UNESCOren Gizateriaren Ondarea
Ospitalepea 2006-08-02.JPG

Ospitalepea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, vi
Erreferentzia (ID) 868
Kokalekua Euskal HerriaEuskal Herria
FrantziaFrantzia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1998 (XXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Done Jakue bidea Europa osoko erromesek Santiago Compostelakoara (Galizia, Espainia) iristeko egiten duten bidea da. Bertan kokatzen den Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak gurtzeko. Erdi Aroan jende kopuru andana biltzen zen bidean zehar. Gerora zertxobait utzi zen, baina egun berriz ere gorakada izan du, erlijiozko arrazoiez gain, turismo, arte eta kultura arrazoiengatik.

Espainiako zatia UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1993an (Euskal Herriko zati bat barne) eta Frantziakoa 1998an (Euskal Herrikoa barne). Europako Kale Nagusi izendapena ere jaso du.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] Ibiltarien etorreraren hasiera

Done Jakue Apostoluaren heriotzatik (K.o. I) zortzi mende pasa ondoren, Hispaniako ipar mendelalde inguruan Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatu ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen. Alfontso IIa bertara hurbildu zen bere korte guztiarekin, Historiako lehen erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabaldu zen inguruko lurretan.

814. urtetik aurrera Santiago Compostelakoak erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoan zehar eta bertatik erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunera Campus Stellaera, eta hortik egungo Compostela izena.

[aldatu] Bide nagusiak

[aldatu] Euskal Herrian

Egungo Done Jakue bideak.

Done Jakue bidea egiteko Euskal Herritik zehar hiru aukera daude: Nafarroako Bidea, Iparraldeko edo Kostaldeko Bidea eta Barnealdeko Bidea.

[aldatu] Nafarroako Bidea

Europa Kontinentaletik datozen Bide nagusiak Frantzian elkartzen dira, Iberiar Penintsulan sartuz, horregatik du izen hau. Haien artean hiru Ostabaten biltzen dira, Donibane Garazitik jarraituz eta Orreagatik Pirineoak zeharkatzen ditu, bestea Arlesetik dator eta Pirineoak Somportik zeharkatzen ditu; biak Garesen batzen dira eta, Bide bat izanik, Nafarroa, Errioxa, Burgos, Leon, Lugo eta Coruñatik jarraitzen du, Santiago Compostelakoaraino.

Bere hasiera Apostoluaren zerraldoa aurkikuntzaren garairaino atzeratzen da, Astur Erresuma bere eremua zabaltzen duen neurrian eta Leoiko lurrak birkonkistatzen du, arabiar mugak hegoalderantz zihoazen batera. Gaztelako lurrak irabazi eta tinkaturik, eta arriskurik gabe, nafar eta gaztelar erregeek, Bideko garrantziaz jakitunak, herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitzen dute, burguak ezartzen dute merkataritza bultzatzeko, eta kleroz baliatzen dira erromesaldi izpiritua pizteko. Horrela hasi zen Santiago Bideen guztien artean ibiliena, ezagunena, Camino Frances deritzona.

[aldatu] Kostaldeko Bidea

Debako Santa Maria eliza.
Ziortzako kolegiata.


Espainiako Iparraldeko Bideen artean, Kostaldekoa ezagunena eta erabilena da, baita Done Jakue Biderik zaharrena. Bere hasiera Apostoluaren zerraldoa aurkikuntzara atzeratzen da, Alfontso IIa Kastua Asturiar Erresumaren hiriburua zen Oviedotik, erromeria egin zuenean zerraldo berria ikustera. Lehenbiziko Bidea zen, Kantabriar mendilerroa zeharkatuz leku sakraturaino joaten zena; Tineo, Fonsagrada eta Lugotik pasatzen. Erresumako erromesak berehala konturatu ziren kostaldetik joan ezkero bidea askoz leunagoa eta erosoagoa zela; Kostaldeko Bidea jaioa zen. Asturiar Erresuma bere domeinuak zabaltzen dituen batera, Done Jakue Apostoluaren zerraldoko aurkikuntzako berria zabaltzen da, eta kostaldetik erromeriak gorantz zihoazen hegoaldeko lurretan arabiarren josita zeuden lurretatik urrutik.

Europa kontinentaletik zetorren erromesak, Irundik iberiar penintsulan sartuz, eta itsasotik zetorrenak eusko, kantabriar edo asturiar kaietan lehorreratzen zirenak, Bidean zehar elkartzen ziren Mendebalderantz jarraituz, islamiar osten urrun. Kristau Birkonkistak islamiarren kontra irabazitako lurrak ziurtatuak egon ondoren, nafar eta gaztelar erregeek, Bideko garrantziaz jakitunak, burguak ezarri zuten eta herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitzen dute (zubiak, ospitaleak, ostatuak...) bidea barneko lurretara saihesten, "Camino Frances" edo Nafarroako Bidera, Santiago Bideen artean ibiliena eta ezagunena.

[aldatu] Barnealdeko Bidea

Erdi Arotik erromesak Iberiar Penintsulan sartzen ziren Erdialdeko Europatik. Erromesak Irunen, Oiartzunen edo Astigarragan banatzen ziren; batzuk Kostaldeko Bidea jarraitzen zuten, besteak Errege-Bidea jarraitzen zuten, Gipuzkoa zeharkatzen eta San Adrian tunela pasatu ondoren, Araban sartzen ziren, gero Gaztelako lurretan barneratzen Frantziar Bidearekin bat eginez bai Santo Domingo de la Calzadan, bai Burgosen Briviescatik pasa ondoren. Bide honek, garai batean, Orreagatik sartzen ziren baino erromes gehiago izan zuen.

[aldatu] Espainian

[aldatu] Camino Francés edo Nafarroako Bidea

Espainiako Done Jakue biderik ezagunena eta erabiliena da. Izuran sortzen da, Frantziako lau bide nagusienetako hirutako erromesak elkartzen diren lekuan eta Orreagatik barrena jarraitzen du Espainian Santiago Compostelakoaraino, Nafarroa, Errioxa, Burgos, Palentzia, León, Lugo igaroz.

[aldatu] Camino Aragonés edo Aragoiko Bidea

Frantziako laugarren bide nagusia den Via Tolosana bidearen jarraipena da. Somport-tik barrena jarraitzen du Espainian Ibilbideak Huesca, Zaragoza eta Nafarroan barrena, Gares harrapatu arte. Herri hontan elkartzen da Nafarroako Bidearekin Santiago Compostelakoaraino.

[aldatu] Camino del Norte edo Kostaldeko Bidea

Frantziatik datorren Soulaceko Bidearen jarraipena da, Irundik aurrera. Bizkaiko Golkoaren kostaldea jarraituz Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Lugo igaro ondoren, Arzua herrian bide nagusiarekin elkartuz Santiago Compostelakoara iritsi arte.

[aldatu] Frantzian

Frantzian lau bide nagusi dira:

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Nafarroako Bidea

  • José María Anguita. "El Camino de Santiago. Guía práctica del peregrino". (2004) ISBN 978-84-241-0406-1.
  • El Camino de Santiago. Antón Pombo. Ed. Anaya Touring. 2004
  • Varios Autores. El Camino de Santiago. (1991) ISBN 84-7782-147-X

[aldatu] Kostaldeko Bidea

  • El Camino de Santiago por la Costa o Camino Norte. Ángel González. 2004
  • Done Jakue Bidea, bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusitik argitaratua. 2006. Euskaraz edo gasteleraz.
  • Guía de los Caminos por Bizkaia. Paseo de los Caminos por Bizkaia. Asociación de Amigos de Vicaya. 1993
  • Cantabria y el Camino de Santiago. Asociación de los Amigos del Camino de Santiago de Astillero y Cantabria. 1999
  • El Camino de Santiago por Asturias. Consejería de Educación del Principado de Asturias. 1994
  • Guía del Camino Primitivo. Asociación de Amigos del Camino de Santiago Astur-Galaico del Interior+B73
  • Caminos de Santiago del Norte. Asociación Astur-Leonesa de Amigos del Camino de Santiago. 2004

[aldatu] Barnealdeko Bidea

  • Done Jakue Bidea, bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusitik argitaratua. 2006. Euskaraz edo gazteleraz.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Done Jakue bidea