Auñamendi Eusko Entziklopedia
Fondo Bernardo Estornés Lasa

Buscador

Home > Auñamendi > Xabier Alkorta Andonegi

Xabier Alkorta Andonegi

Ekonomialari gipuzkoarra, Donostian jaioa 1949ko otsailean.


toolbox

  • editions:
  • other languages:
    • ver en castellano
  • escuchar
  • share

Merkataritza irakaslea eta Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua Bilbon.

Franco jenerala hil eta gero, Eusko Alderdi Jeltzaleko alderdikide egin zen eta horrela Gipuzkoako ordezkari gisa Iruñan burutu zen Batzar eratzailean esku hartu zuen; Gipuzkoako zuzendaritza batzordeko kide izan zen 1978tik 1980ra, eta 1979an ospatu ziren Udal hauteskundeen antolakuntzako arduraduna izan zen. Donostiako Jakintza Ikastolako zuzendaria 80ko hamarkadan.

1967an Donostiako Udal Kutxan sartu zenetik, Kutxan garatu du bere ibilbide profesionala. Bertan Ikerketa Ekonomikoetako Buru izan zen 1973an eta 1980tik aurrera Zuzendari Nagusia; 2009an erabaki pertsonal baten ondorioz, Zuzendaritza utzi egiten du, Kutxa eta BBK erakundeen arteko fusioa bertan behera geratu ostean. 2009ko apirilaren 29an Caja Castilla-La Manchako Zuzendari Nagusi izendatu dute.

Euskadin ezarri diren hainbat erakunderen garapenean lagundu du, besteak beste, finantza munduan (Norbolsa, Biharko, Zihurku, Ikei, ...), teknologia esparruan (Ibermática -90eko hamarkadan Presidente izan zen-, Servimática, Miramon Teknologia Parkea...) eta Kutxa Fundazioaren eskutik gizarte mailan, erakunde horien proiektuak bultzatu dituelarik.



Nafarroa eta Euskadiko Aurrezki Kutxen Federazioko Aholkularia eta Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioko Batzarreko kidea. Hainbat Nazioarteko Kongresuetan hartu du parte, Tokion (1996) eta Madriden (2003) adibidez.

Eusko Ikaskuntzako bazkidea da eta 2001ean Donostian burutu zen XV. Kongresuko Presidentea izan zen. Hainbat euskal Unibertsitaterekin kolaboratzen du, bereziki Deustuko Unibertsitatearekin.

Begoña Amunarriz Olanorekin ezkonduta dago.


Josemari Vélez de Mendizabal Azkarraga
2009

Our Sponsors