Jardunaldiak :: Informatika, Internet, Teknologia, Telekomunikazioa

IEB2013: Telefonoak eta Informatika.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Loa eta otorduak: Bazkaria: 12.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko apirilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko maiatzaren 6a

EB2013 Informatikari Euskaldunen IX. Bilkura da. Ekitaldi honen izenburua: Telefonoak eta informatika.1996an izan zen bilkura hauen lehen edizioa, eta handik hona beste zortzi ekitaldi antolatu dira. Emaitzak arrakastatsuak izan dira, batez beste 125 pertsona baino gehiago bildu izan dira jardunaldi bakoitzean, informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorriak: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak nagusiki. Azken ekitaldian 200 lagunetik gora izan ziren jardunaldian parte hartu zutenak, ekimen honen erreferentzialtasuna azpimarratuz.Telefonoen teknologia eta hedapena informatikarenarekin batera ziztu bizian barreiatu da gure gizartean. Ondorioz, garai batean konputagailuek soilik eskaintzen zituzten aukerak eskaintzen dituzte telefonoek gaur egun. Joera horiek aintzat hartuz Informatikari Euskaldunen IX. Bilkuraren gai nagusitzat telefonia hartu dugu. Telefonoek Internetekin eta informatikarekin hartu duten olatua, sakelako telefonoen erabilera askotarikoa, smartphone-etarako aplikazioen programazioa, IP telefonia, mezularitza, geolokalizazioa, eskura dauden tresnak eta sistema eragileak, web-zerbitzuen erabilera, euskaraz dauden aplikazioak eta abar landu nahi ditugu aurtengo bilkura honetan.Ohikoa den bezala, bilkuran hitzaldiak eta komunikazioak izango dira, eta horien artean, esperientzien eta proiektuen berri emango da eta euskaraz garatutako softwarea aurkeztuko da. Aukera ezin hobea izango dugu, beraz telefonoetako informatikan eta informatikaren telefonian euskarak duen erabilera alde batera utzi gabe, honen guztiaren azpian dagoen teknologia eta horri esker sor daitezkeen aukera edo aplikazio berri izateko.

IEB2013 bloga.

Eskuratu IEB2013ren eskuorria.

Helburuak

Etengabeko garapenean bizi den gizarte honetan, aurrerakuntza eta aldaketak gero eta arinago ematen ari dira, euskara eta euskaldunok ere egoerara moldatu eta irtenbideak ematen saiatzen gara. Jardunaldi hauetan telefonoetako informatikan eta informatikaren telefonian euskarak duen erabilera alde batera utzi gabe honen guztiaren azpian dagoen teknologia eta horri esker sor daitezkeen aukera edo aplikazioen berri jasotzea izango dugu helburu.Horrez gain, teknologia eta zehazkiago telefonoetako informatika euskararen presentzia zabaltzeko nola erabil ditzakegun aztertzea ere izango da egunaren helburuetako bat.Azkenik, zeharkako helburu gisa, jardunaldiak informatikaren alorrean lanean dihardutenen edo euskararen biziberritzearekin konprometituta daudenen topaleku eta bilgune izan nahi du. Harreman berriak sortzeko aukera ezin hobea izango da arratsaldeko ekitaldian.

Metodologia

Aurreko bilkuretan egin izan dugun moduan, IEB2013 honetan 2 formatu erabili ditugu:

  • Hitzaldiak: Jardunaldietako gai nagusiari lotutakoak eta antolatzaileek lotutakoak.
  • Komunikazioak: Telefonoetarako sistemak, aplikazioak, hezkuntzarako baliabideak.. Egun euskaraz burutzen ari diren proiektu ezberdinak ezagutzeko plataforma bihurtu da IEB2013. Horrela, arratsaldea, paraleloan antolatutako komunikazio laburren bitartez parte hartzaileek gogoko dituzten aurkezpenetara joateko aukera dute.

Nori zuzendua

Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar.

Egitaraua

2013-05-08

Ordua Edukiak Irakaslea
08:45-09:15

Harrera.

09:15-09:30

Jardunaldien aurkezpena.

09:30-10:00

Gailu mugikorretarako aplikazioak: programazio aukerak eta esperientziak.

10:00-10:30

Firefox OS: weba da plataforma.

Hizlaria: Julen Ruiz Aizpuru (Informatikan Ingeniaria)

10:30-11:00

Ahots bidezko interfazeak telefono-sistemetan.

Hizlaria: Igor Odriozola eta Inma Hernaez (UPV/EHU)

11:30-12:00

Teknologia mugikorrak turismoa eta bidaietarako.

12:00-12:30

Telefono mugikorren bidez osasungintza eraginkorragoa lortuz.

12:30-13:30

Lehen komunikazio-saioa:

Mugikorretarako sistemak eta sarea.

15:30-17:10

Komunikazio-saio paraleloak.

KP1: Mugikorretarako aplikazioak.

KP2: Hezkuntzara bideratutako baliabideak.

  • 15:30-15:50 - Zenbait aplikazio berrien aurkezpena: euskaraz sortuak eta adin tarte guztietarako! - Angeriñe Elorriaga, Amaia Ocerin eta Iker Sagasti (Azkue Fundazioa eta Irontec)
  • 15:50-16:10 - Testu liburuen erradiografiak egiten hizkuntza teknologia erabiliz. - Mikel Larrañaga, Ana Arruarte eta Jon Ander Elorriaga (UPV/EHU)
  • 16:10-16:30 - Elhuyarren web-corpusen ataria. - Igor Leturia, Antton Gurrutxaga, Iñaki San Vicente eta Iker Manterola (Elhuyar Fundazioa)
  • 16:30-16:50 - Automatikoki sortutako hiztegi elebidunen ataria. - Iker Manterola, Iñaki San Vicente eta Xabier Saralegi (Elhuyar Fundazioa)
  • 16:50-17:10 - "OpenMT2 eta Euskal Wikipedia" wikiproiektuaren emaitzak. - Kepa Sarasola, Iñaki Alegria, Unai Cabezon, Unai Fdz de Betoño, Galder Gonzalez, Mikel Iturbe, Gorka Labaka, Aingeru Mayor eta Arkaitz Zubiaga (UPV/EHU)

 

Matrikulaziorako argibideak

Izen ematea: doan da, baina matrikula egin behar da.

 

Bazkaria:

  • Plaza mugatuak daude, ordainketa dataren arabera gordeko da lekua.
  • Izena emateko: matrikula orrian, oharren atalean, adierazi bazkarian izena eman nahi duzula.
  • Prezioa: 12,00€ (eguneko platera+postrea+kafea)
  • Ordainketa egiteko kontua: Euskadiko Kutxa, 3035.0019.99.0190700210 (izen abizenak adierazi).

Oharrak

Partaideen posta elektronikoak:

  • Partaideen posta elektroniko helbideen zerrenda bat osatuko da eta jardunaldian banatuko da.
  • Ez baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzean, adierazi matrikula orriaren oharren atalean.

Etiketak

IEB, smartphone aplikazioak, telefonoetarako aplikazioak, software aplikazioak

Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 327477