• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Aurkezpena

Gaur egungo hiritarrak, Internet dela bide munduko hainbat komunitatetatik hurbilago izanik, bere ezagupenak sarearen bidez hedatzeko joera gero handiagoa erakusten du egunetik egunera, joan-etorrietan denbora erabili beharrik gabe.

Hezkuntza birtualaren eskaera zabalari erantzuteko asmoz eta euskal kultura hedatu eta sustatu nahirik, Euskal Herriko Unibertsitateak, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak Internet bidezko Eusko Ikasketak: Giza, Gizarte eta Natur Zientziak Unibertsitate Espezialistaren 13. edizioa antolatu dute.


Ikastaroak Euskal Kulturaren sakoneko ikaskuntza eta alor horretan adituak prestatzea du helburu nagusi. 13 jakintza-sailen bitartez, ikastaro honek euskal kultur errealitearen ikuskera emango du, hala egungoa nola historikoa.


13 jakintza-sailetako arduradunak hamar unibertsitatetik datozen irakasle titularrak, katedradunak eta nor bere espezialitatean doktoreak dira.

 

 
Atsegin dut

Izen-emate epea

2011/10/14 arte

KOLABORATZAILEAK

KONTAKTUA

943 21 23 69

facebook


Informazio gehiago

Jose Elosegi Alkatearen Hiribidea 275
Donostia
20015 Gipuzkoa
+34 943 21 23 69
jakinet@asmoz.org