EuskoSare > Euskal Herria > Euskal Herrian bizi > Euskal Herrian bizitzea
2007-07-13 21:22
Azken aldaketak: 2007-07-13 21:25
Itzultzailea: María Verónica Barzola

Euskal Herrian bizitzea

Euskal Herrian bizitzeko behar den dokumentazioari buruzko xehetasunak.
Pasaportea eta Bisa

Pasaportea da egunean eduki behar den lehenengo agiria; indarrean egon eta, gutxienez, 180 egunetik gorako iraungipen-epea izan behar du.

Espainiako lurraldera sartu nahi duten atzerritarrek euren bisitarekin bat datorren bisa egokia eduki behar dute, egoiliar izan edo, nazioarteko hitzarmen bati esker, Venezuelaren kasuan bezala, Espainiara sartzeko bisa kentzearen onura eduki ezean.

Honako pertsona-talde hauek ez dute bisarik aurkeztu beharrik:

  • Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako nazionalek, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Herbehere, Portugal, Erresuma Batu eta Suediakoek.
  • Espainiako egoiliarrek edo Schengen-eko Hitzarmenean indarrean dagoen beste edozein Estatutakoek, hots, Alemania, Austria, Belgika, Frantzia, Grezia, Italia, Luxenburgo, Herbehere eta Portugalekoek.
  • Espainiarekin Bisa Kentzeko Hitzarmena sinatu duten herrialdeetako nazionalek, esaterako, Venezuelakoek.
  • 1959ko apirilaren 29ko Europar Hitzarmenean oinarriturik sortu zen Europako Kontseiluko Estatu kideetako batean bizi diren errefuxiatuek, elkarrekikotasunaren baldintzarekin eta hiru hilabetetik beherako egonaldietarako.

Espainiara sartzeko bisarik behar ez duten herrialdeak honako hauek dira:

  • Alemania
  • Andorra
  • Argentina
  • Australia
  • Austria
  • Belgika
  • Bolivia
  • Brasil
  • Brunei
  • Bulgaria
  • Kanada
  • Txile
  • Zipre
  • Costa Rica
  • Kroazia
  • Danimarka
  • Ekuador
  • Amerikako Estatu Batuak
  • El Salvador
  • Eslovakia
  • Eslovenia
  • Estonia
  • Finlandia
  • Frantzia
  • Guatemala
  • Honduras
  • Hungaria
  • Irlanda
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Japonia
  • Liechtestein
  • Lituania
  • Luxenburgo
  • Malasia
  • Malta
  • Mexiko
  • Monako
  • Nikaragua
  • Norvegia
  • Zeelanda Berria
  • Paraguai
  • Polonia
  • Portugal
  • Txekiar Errepublika
  • Koreako Errepublika
  • Errumania
  • San Marino
  • Egoitza Santua
  • Singapur
  • Suedia
  • Suitza
  • Uruguai
  • Venezuela


Bisa eskatzea

Interesatua bizi den herrialdean dagoen Espainiako Diplomaziako Misioan edo Kontsularen Bulegoan eskatu behar da, eta honako agiri hauek aurkeztu:

  • Pasaportea.
  • 3 argazki.
  • Zigor-aurrekarien ziurtagiria.
  • Osasun-ziurtagiria.

Jakin beharreko informazio garrantzitsua:

  • Etorkin edo aldi baterako nahiz behin betiko egoiliar gisa sartzeko, atzerritar guztiek, bisaz gain, berariazko baimena eduki behar dute Espainian garatuko dituzten jardueretarako, eta bisan adierazitako xedapenak bete.
  • Aire-lineek errefusatu egin dezakete baliozko pasaporterik edo indarreko bisarik ez duten pertsonak hegazkinean sartzea.
  • Espainian dauden bitartean, bidaiariek bete egin behar dituzte bisaren xedapenak.
  • Espainian dauden bitartean, turistek ezin dute lanik egin. Baimenik gabe lan egiten dutenak zigortu egingo dira, diru-isunak jarriz edo herrialdetik berehala kanporatuz.

2. Nortasun Agiri Nazionala
Oinarrizko arautegia

Nola eskuratu NANa
Izapideak egiteko behar den dokumentazioa

Eskatzen den lehenengo aldian:

  • Bi argazki (arestikoak eta koloretakoak, akabera distiratsu nahiz matedunak eta hondo argi, leun eta uniformekoak; zentratuak, aurrez aurre eta txanorik eta kristal iluneko betaurrekorik gabe egindakoak).
  • Erregistro Zibilak Nortasun Agiri Nazionala lortzeko ondore bakarrerako emandako Jaiotza Agiriaren ziurtagiri laburtua, edo, bidezkoa bada, Espainiako nazionalitatearen inskripzioaren ziurtagiria, dagokion Erregistro Zibilak emandakoa.
  • Eskatzailea adin txikikoa edo minusbaliatua (osasun-ziurtagiriaz frogatu behar da) bada, bera ordezkatzen duen pertsonak haren helbidea egiaztatu eta haren NANa erakutsiko du. NAN-zenbakia argazki-taloian idatzita geratuko da.


Agiria berritzeko

  • Bi argazki (arestikoak eta koloretakoak, akabera distiratsu nahiz matedunak eta hondo argi, leun eta uniformekoak; zentratuak, aurrez aurre eta txanorik eta kristal iluneko betaurrekorik gabe egindakoak).

Aurreko NANa

  • Oraingo bizilekua aurreko Agirian ageri zena ez bada, Erroldaren esku-orria edo, bestela, Erroldaren ziurtagiria (agiri horrek 3 hilabeterako balio du, ematen denetik).
  • Filiazioari buruzko datuak aldatuz gero, Erregistro Zibilak emandako ziurtagiria.
  • Agiria lapurtu, galdu edo hondatzeagatik edo identifikazioa zaila delako berrituz gero, eskatzaileak beste inprimaki bat bete beharko du; inprimakia agiria eskatzen duen bulegoan emango zaio, eta beste argazki bat erantsi beharko du, sinadurarekin eta hatz-markarekin batera, bere nortasuna frogatzeko.


Dokumentu eta eskaeretan NAN-zenbakia agertu beharra

NANarekin bakarrik joan gaitezkeen herrialdeak
Nortasun Agiri Nazional Elektronikoa

Tasak

3. Gidabaimena

Gidabaimen berria
Espainiako Gobernuak gidabaimen berria onartu du, eta B1 baimenaz motorrak gidatzea ahalbidetzen du.
Puntutako gidabaimena. Nola funtzionatzen du?
Nazioarteko Gidabaimena

International Automobile Driver's Club deritzonak ematen du. Gidariaren baimen nazionalaren itzulpena da, eta 200dik gora herrialdetan hizkuntza-trabarik gabe gidatzea ahalbidetzen du. Nazioarteko Gidabaimena eskuratzeko, jatorrizko herrialdeko baliozko gidabaimena besterik ez da behar.


Onurak

  • Automobilaren patentea, titulua eta asegurua erregistratzea.
  • Automobila munduko edozein lekutan gidatzea.
  • Ibilgailu bat alokatzea, edozein lekutan zaudela ere.
  • Norbera identifikatzeko balio du.
  • Agiria hainbat hizkuntzatan dago inprimaturik (ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz, errusieraz, arabieraz, txineraz eta alemanez).
  • UNOren Itunean xedatutako baldintza guztiak betetzen ditu.
  • Hiru urterako balio du.


Beharrezkoa den dokumentazioa

  • Jatorrizko herrialdeko gidabaimena indarrean.
  • Pasaporterako tamainako koloretako argazkia.
  • Jatorrizko herrialdeko gidabaimenaren fotokopia.
Harremanetan jartzeko: info@licencia-internacional.com

Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/euskal_herrian_bizi/euskal_herrian_bizitzea/eks_article_view