2005-09-07 19:22
Azken aldaketak: 2005-09-14 01:53
Itzultzailea: María Verónica Barzola

Etxebizitza

Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren gaineko programei eta aholkularitza-erakundeei buruzko datuak.

Euskal Autonomia Erkidegoa

Etxebide informazio-ataria

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak Babes Ofizialeko Etxebizitzak sustatzen ditu, beste ekimen eta programa asko gauzatzeaz gain.

Programa guztiak eta horien onura jasotzeko bete beharreko baldintzak zein diren zehatz-mehatz jakiteko, hauen bidez jarri zaitezke Etxebiderekin harremanetan:

  • Etxebideren ataria. Hor Eskabidea eskuratu dezakezu.
  • Eusko Jaurlaritzak herritarrei arreta egiteko indarrean duen 012 zenbakian, Etxebideri eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailaren jarduketei buruzko informazioa lortu dezakegu.
  • Etxebideren posta elektronikoa: etxebide@ej-gv.es

BIZIGUNE programa – Etxebizitzak alokatzea

Etxebizitza horietako baterako irispidea izateko, ezinbestekoa da Etxebideren Erregistroan egotea eta, eskabidean, hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programan parte hartu nahi duzula adieraztea.

Hala ere, etxebizitza lortu arren, interesatuak Etxebideren Erregistroan jarraituko du, babes ofizialeko etxebizitzak erosteko eta gizarte-etxebizitzak alokatzeko aukerez gozatzeko. Bizigune programako etxebizitzak lortzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Esleipen-dataren aurreko bi urteetan zehar, norberaren jabetzako etxebizitzarik ez edukitzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez urtebete lehenagotik erroldaturik egotea.
  • Urteko diru-sarrerak 3.000 euroko gutxienezkotik 33.100 euroko gehienezkora artekoak izatea. Hilero ordaindu beharreko errenta bidezkoa eta proportzionala izango da. Gehienezko errenta ez da inoiz pertsonaren edo elkarbizitza-unitatearen diru-sarreren %30etik gorakoa izango.
  • Etxebizitzen alokairuak 5 urte iraungo du gehienez.

Interesatzen bazaizu eta Etxebideren zerrendetan ez bazaude, 012 telefonoaren bidez eman dezakezu izena. Halaber, Etxebizitza Ordezkaritzetara edo erakunde laguntzaileetara (Bilbao Bizkaia Kutxa, Vital Kutxa eta Euskadiko Kutxa) ere jo dezakezu.


Erabilitako etxebizitza libreak erosteko laguntzak
Erabilitako etxebizitza librea erostea errazten du programa honek, ohiko bizileku iraunkorra izan dadin.


Babes ofizialeko etxebizitzak erosteko laguntzak

Babes ofizialeko etxebizitzen erosketa errazten du.

Ipar Euskal Herria
Etxebizitzari Buruzko Txostenerako Agentzia Nazionala
Etxebizitzari Buruzko Txostenerako Agentzia Nazionalaren gaineko informazioa. Agentzia Nazionala irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta Etxebizitza Ministerioaren, eraikuntzako edo higiezinekin loturiko lanbideetako sindikatu profesionalen ordezkarien eta hainbat kontsumitzaile-elkarteren babespean dihardu.

Nafarroa
Esleipenerako baldintzei buruzko baliozko informazioa
Nafarroan babes ofizialeko etxebizitzak lortzeko laguntzak.


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/euskal_herrian_bizi/etxebizitza/eks_article_view