2014-07-10 20:46
|
Buscar personas
|
Hauxe erregistratuta daudenentzako zerbitzu bat da. Oraindik erregistratu gabe bazaude, sistemak erregistratzeko eskatuko dizu.
|
|
-
Interneten bidez euskara nola ikasi
Euskara ikasteko ez dago zertan etxetik atera beharrik. Interneten kurtso eskeintza zabala dago, hizkuntza ikasteko bakoitzak dituen oinarrizko ezagutzak, erabili nahi duen metodología eta egin dezakeen inbertsioa aukera dezakelarik.
-
Euskarazko Errekurtsoak Interneten
Euskararekin zerikusirik dituzten eskakizunak dituztenentzat errekurtso asko daude sarean: Hiztegiak on-line, terminologia hiztegiak, itzultzaileak, euskararen egoerari buruzko textu informatiboak... Eta abar.
-
Geni.com, el árbol genealógico familiar
“Geni.com, genealogía 2.0” nace con el objetivo de crear una red social familiar. El procedimiento es tan simple que no necesitas ni siquiera registrarte. Escribe tu nombre y en ese mismo instante tu árbol empezará a crecer. Luego añade a tus padres, tus hermanos, tus primos...las ramas irán creciendo más y más.
|
-
Heraldika eta Genealogia ikastaroa Interneten bidez
Heraldika eta Genealogiari buruzko on-line ikastaro praktiko bat darama aurrera Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak. Adituak izan gabe, diziplina horietariko batek erakarrita sentitzen diren interesatu guztiei zuzendurik dago.
|
-
Nola ikertu nire genealogia Argentinan?
Dokumentu honek sarrera bat eskaintzen du Argentinan ikerketa genealogikoa abian nola jarri ahal izateko. Oso modu laburrean, herrialde horretan genealogía ikerketa hasteko oinarrizko lan-tresnak aurkezten ditu. Beraien medioen bidez genealogía edo beraien familien historia ikertu nahi duten euskaldunen ondorengoei zuzenduta dago. Informazio iturri nagusiak eta ikerketa bideratzeko beste zenbait datu zehazten dira.
|
Euskal Herrian edo
diasporan seniderik bilatzen ari zara? Zure genealogia ezagutu nahi al duzu?
Atal honetan senideen
elkarketentzako eta genealogia ikerketarentzako laguntza aurkitu ahal izango
duzu. Batik bat, mundu zabalean barreiatuta dauden euskaldunen elkartasunean
oinarritzen da EuskoSareren zerbitzu hau. Dena den horrelako zerbitzuak, dohain
zein kostuarekin, eskaintzen dituzten erakundeei ere toki hau eskainiko diegu.
Zerbitzu
orokorrak (dohakoak)
- Abizenen bilatzailea.Ospe
handiko zenbait erakundek euskal abizenei buruz daukaten informazioa
kontsultatzeko lan-tresna baliagarria da. Jasotako emaitzak behin ikusita,
lortutako datuetan sakon dezakezu erakunde horiekin kontaktatuz
- Nire abizena
daraman jendearekin lotu. Lan-tresna honen bitartez, EuskoSareren kide eta
kolaboratzaileen artean, abizen berbera duten pertsonekin harremanetan
jartzeko aukera ahalbidetzen da. Horrela ere senideak aurki ditzakezu,
edota zure bilaketan lagun zaitzakeen inor aurki dezakezu.
- Iragarki
Klasifikatuak. EuskoSareren iragarki klasifikatuek badute atal berezi
bat pertsonen eta senideen datuen bilaketari buruzkoa. Bereziki
gomendatzen dizugu lanabes hau.
Zerbitzu
orokorrak (kostuarekin)
- Eusko
Ikaskuntzaren Genealogia Ikertzeko zerbitzua. Eusko
Ikaskuntzak genealogia
ikertzeko zerbitzu profesionala eskaintzen du. Horren bitartez lehen
mailako asistentzia izango duzu zure bilatze prozesuan.
- Montejasso Genealogia
Zerbitzuak. Historia
eta genealogia ikertzeko aholkularitza enpresa bat da. Espezializazioa: genealogia
zuhaitzak egiteko aholkularitza eta dokumentazioa, abizenen eta armarrien
jatorria ikertzeko ikasketak, historia eta genealogia dokumentuen kopiak eta
transkripzio paleografikoak.
- The Basque Genealogy Home Page. Susan eta Fernando Ybarrak abizenen, armarrien eta senide galduen jatorriaren inguruko zerbitzuak eskaintzen dituzte.
Euskal
Herrian senideak bilatzeko berebiziko zerbitzuak:
- Hego
Euskal Herrian ( Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa)
EuskoSare lan horretan diharduten erakundeekin kontaktatzen saiatzen ari
da, eskaintza orokor honetan laster sartu ahal izateko.
Diasporan
senideak bilatzeko berebiziko zerbitzuak:
- Komunitate
birtualak.EuskoSareren komunitateetan lehen eskuko laguntza
aurki dezakezu senideen bilaketa
prozesurako. Komunitate horietako kideek modu solidarioan
laguntzen dute erreferentziak eta datuen bilaketan, bertako euskal
erakundeekin harremanetan jartzen, etab.
- Munduko
euskal erakundeak. Bilatzen ari zaren pertsona edo
senidea nora heldu zen edo bizi zen badakizu, laguntza eska diezaiokezu
hurbilen dagoen euskal erakundeari. Munduko
euskal komunitatearen datu-basearen bitartez horietako edozeini idatz
diezaiokezu.
- Iragarki
klasifikatuen zerbitzua. EuskoSareren Iragarki
Klasifikatuen Zerbitzuan zure eskaera sartzea gomendatzen dizugu. Uste
dugu berau dela lan-tresnarik egokiena bilaketak behar bezala bideratzeko.
Izan ere iragarkion bitartez mundu osoko hainbat pertsonengana modu
zuzenean hurbiltzeko aukera zabaltzen da. Bada atal berezi bat pertsona
eta senideen bilaketari buruzkoa.
Berebiziko
beste baliabide batzuk:
- Abizenen
bilatzailea. Surname Navigator.
Interneteko hainbat datu-basetan informazioa bilatzen duen baliabidea:
mormoien datu-baseak, , Google Genealogia, Google News Genealogy, Google
Press, Rootsweb,Geneanet, Hilerrien datu-baseak, Ancestry.com, Usenet-eko
egileen profilak, MSN-ren kideen direktorioa, Gencircles, Global Tree eta Genealogy
Locator.
- Basque-Genealogy komunitate birtuala.
Komunitate honetan mundu osoko euskaldunek genealogiari buruzko
informazioa konpartitu dezakete, eta baita beraien aurrekoen bilaketan
elkar laguntza eskaini eta aurkitu. 1000 bazkidetik gora ditu eta
hizkuntza ofizialak dira: euskara, ingelera, gaztelera eta frantsesa.
- Genea64 komunitate
birtuala.
Iparralden eta Biarnon (Frantzian) aurki daitekeen genealogiari buruzko
komunitate birtuala. Ehundaka bazkide ditu eta hizkuntza ofiziala
frantsesa da.
|
|
http://www.euskosare.org/identitatea/index_html