Document Actions

Nafarroa ondorengotza-gerran

Felipe V.a errege izendatu zutenean, nafarrek euren eskubide foralak galtzeko arriskua sumatu zuten, nahiz eta uste izan espainiar errege berriak eskubideok zeudenetan utziko zituela, Nafarroaren eta Frantziaren arteko harreman zaharrak hartaratuta.
Hilabete batzuen buruan, Ondorengotza Gerra piztu zen Felipe V.aren eta austriar erregegaiaren artean. Nafarroa, gerra hartan sartuta, Feliperen alde agertu zen. Liskarrak hasi zirenetik, Nafarroak borboien alde egin zuen. Felipe V.a berretsi egin zuten, eta berak Foruak errespetatuko zituela egin zuen zin, 1701eko azaroaren 15ean, erregeordearen bitartez.

http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/historia_modernoa/nafarroa_ondorengotza_gerran/eks_structuredocument_view