EuskoSare > EuskoSareri buruz > EuskoSare Erabiltzeko Arau Bereziak
Dokumentu Akzioak

EuskoSare Erabiltzeko Arau Bereziak

EuskoSare Erabiltzeko Arau Bereziak

EUSKO IKASKUNTZAren ekimenez (hemendik aurrera EI/SEV) sorturiko EUSKOSARE ATARIAn sartzeko (hemendik aurrera ATARIA) eta bertan eskainitako zerbitzuak erabiltzeko baldintzak ezartzen dituzte arau hauek. ATARIrako sarbideak berak, bai eta bertan txertaturiko zerbitzuak erabiltzeak ere, ERABILTZAILE izaera ematen dute. ERABILTZAILE izaera horrek, nahitaez, berekin dakar aldez aurretik ERABILTZEKO OINARRIZKO ARAU hauek onartzea, argi eta garbi eta erabateko adostasunez, bai eta www.euskosare.org ATARIAren LEGE OHARrean ezarritako arauak ere: EUSKOSARE ATARIA erabiltzeko baldintzak, EUSKOSARE ATARIAren Jabetza Intelektualeko Oharra, EUSKOSARE ATARIAren Norberaren Datuak Babesteko Politika, eta edonolako baldintza bereziak, halakoak izatera. ATARIrako sarbidea eta horren zerbitzuak erabiltzea, nolanahi ere, Arau hauetan bilduriko baldintzak ERABILTZAILEAk zorrozki bete beharraren mende geratuko dira. EI/SEV, legozkiokeen akzioak gauzatzea alde batera utzi gabe, beretzat hartzen du sarbidea ukatzeko eskubidea, bai eta ATARIrako sarbidea eta horren eduki eta zerbitzuetarako sarbidea kendu, eten eta/edo blokeatzeko eskubidea ere, aldez aurretik gaztigatu gabe, erabilera arauak eta gainerako lege oharrak, jarraibideak eta/edo aplikatzekoak izango diren legezko baldintzak beteko ez dituzten erabiltzaileei:

1. Erabiltzaileen Erregistroa

1.1. Erabiltzaile guztiek ATARIrako sarbide askea izango dute. Eskainitako e-zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea izateko, erabiltzaileak Datu-orrietan erregistratu behar du soilki, bere identitatea ekarri eta erabilera arauak onartzen dituela.

1.2. Soilki adin nagusikoak izan daitezke erabiltzaile erregistratuak.

2. E-Zerbitzuak. ATARIAren helburuei jarraiki, Interneteko zerbitzuak murriztu egin daitezke gorabeherak zein diren.

  • Erabiltzaileek zerbitzu eta edukiez egiten duten erabilerari dagokionez, ATARIAk ez du inolako kontrol eginbeharrik hartzen bere gain. Nolanahi ere, ATARIAk jakinarazten die erabiltzaileei bidezko iritziko dionean, ausazko eran eta aldez aurretik gaztigatu gabe, ATARIAn garatzen diren zerbitzuak eta edukiak bide informatikoz kontrolatu eta monitorizatzeari ekin ahal izango diola.
3. Jarduerak eta Edukiak

3.1. Erabiltzaileak hitz ematen du ATARIA ez duela erabiliko legearen, moralaren, onarturiko ohitura onen edo ezarritako ordena publikoaren aurkako jarduerak gauzatzeko, ez eta hirugarrenen eskubide eta interesetarako kaltegarri izango liratekeen helburu edo ondorio ez zilegiak lortzeko ere.

3.2. Ildo horretatik, EI/SEVek espresuki debekatzen du ATARIA ondoko helburuetarako erabiltzea:

· Era jakineko mezuez hornituriko orriak: eduki pornografikoa eta/edo sexu eduki esplizitua dutenak; haur eta gazteen babesari eraso egingo diotenak; ondoko eretako jokabide bat eragin edo bultzatuko dutenak: (a) bereizkeriazkoa eta/edo indarkeriazkoa, sexu, arraza, erlijio, sineste, adin, egoera eta/edo ezintasun arrazoiengatik; (b) delitua, iraina, difamazioa eta/edo indarkeria aldezten dutenak.

· Honelako orrietara eta/edo edukietara sartzea: edozein ordenagailu programa edo tresneria edo sistema informatikoren funtzionamendua suntsitu, blokeatu edo mugatzeko diseinaturiko birusak edo beste edozein artxibo edo programa dauzkatenak; hirugarrenen intimitateri eraso egin eta/edo edo kaltetuko dutenak; hirugarrenen jabetza intelektual, industrialeko eskubideak eta beste edozein jabetza eta nortasun eskubideak hautsiko dituztenak.

3.3. Halaber, erabiltzaileak bere burua behartzen du edukiak eta/edo zerbitzuak halako eran erabiltzera non ATARIAk bideraturiko edukien eta/edo zerbitzuen gozamen normala ez den kaltetu, ezereztu, gainkargatu, hondatu edo galarazia izango.

4. Norberaren datuak. Norberaren datuak babesteko indarrean dagoen espainiar legea betez, EI/SEVek jakinarazten dio erabiltzaileari bere datu pertsonalek tratamendu informatizatua izan ohi dutela ATARIrako eta zerbitzuetarako sarbidea kudeatzearren. Idazki honen bidez, erabiltzaileak bere onespena adierazten die argi eta garbi datuen tratamendu automatizatuari eta EI/SEVen EUSKOSARE ATARIAren Norberaren Datuak Babesteko Politikari, zeina, honen bidez, datuak eman baino lehen irakurria duela adierazten duen. Era berean, EI/SEVek jakinarazten dizu zure sarbide, deuseztatze, zuzentze eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzula datu pertsonalen arduradunaren aurrean ei-sev@eusko-ikaskuntza.org e-posta helbidean, edo posta arrunteko helbide honetan: Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Miramar Jauregia, Miraconcha 48, 20007 Donostia, Espainia.

5. Arau Berriak. EI/SEVek beretzat hartzen du bai Erabilera Oinarrizko Arauak bai ATARIAn eta eskainitako zerbitzuetan bilduriko lege ohar, jarraibide eta/edo baldintza orokor guztiak edozein unetan aldatzeko eskumena, eta, kasuen arabera, horiek hemen agerturiko Erabilera Arauak osatu eta/edo ordezkatuko dituzte. Arau Berriak erabiltzaileen eskueran izan eta berehaal aplikatzekoak izango dira. Horregatik, EI/SEVek Arauak aldian-aldian kontsultatzea iradokitzen dizu.


http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/euskosare_erabiltzeko_arau_bereziak/eks_structuredocument_view