EuskoSare > Abangoardia > Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpaina
2013-03-13 17:00
Azken aldaketak: 2013-03-13 17:00

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpaina

Jasan duen azken murrizketen ondorioz, astekaria izatetik hamabostean behin argitaratzera pasatu da. Euskonews aldizkariaren etorkizuna ahalbideratzeko, eta 15 urteko ibilbideari jarraipena emateko, zure laguntza eskatzen dizu.

Eusko Ikaskuntzak publiko egin du zientzia eta kulturari buruzko Euskonews bere aldizkaria, astekaria izatetik hamabostean behin argitaratzera pasatu dela. 

Murrizketa ekonomikoek eraman dute neurri hau hartzera, Euskonews egiten duten guztien gogoz kontra.

Baina ez da nahikoa. Argitaratzen jarraitu ahal izateko bizitzen ari garen egoera honi aurre egiteko jar ditzakezuen baliabide guztiak ongi etorriko zaizkie, Euskonews argitaratzen segituko badute. Horregatik irakurleen sostengua eskatzen jarraitu behar dute eta orain arte egin ez dena ere planteatzen: Euskonews aldizkariarentzat laguntza ekonomikoa eskatu.

Ekonomikoki laguntzeko kanpaina abian jarri da eta bertan dohaintza behin edo behin baino gehiagotan egin ahal izango da, nahi den edo ahal den  kopuruan. Diruz lagundu daiteke honako helbide honetan:

www.euskonews.com/laguntza 

Urte amaieran Sara Otaño artistaren margo irudi bat zozketatuko da diruz lagundu dutenen artean.

Hortxe doa, beraz, beren erronka, hots, Euskonewsen ibilbidea aintzat hartzen dugunon diru laguntzarekin ahalbideratzea aldizkariaren etorkizuna. 1998an sortutako aldizkari aitzindaria da, bertatik 660 elkarrizketatu baino gehiago pasa dira, 20.000 artikulu, 4.000 kolaboratzailetik gora, 200 artisau, 300 artista baino gehiagoren obrak ikusi ahal izan dira eta 7.000 harpidedun inguru jasotzen dute aldizkaria. Datu batzuk aipatzearren, azken 5 urtetan (2008-2012) 6.864.216 bisita jaso ditu eta  10.614.978 orri kontsultatu dira. 

Ez da erraza, inolaz ere, Euskonewsen ardura dutenentzat horrelako eskaera egitea, baina zailagoa egingo litzaieke 15 urteko ibilbidea etetea.

 

Informazioa gehiago:

Diruz laguntzeko: www.euskonews.com/laguntza

euskonews@euskonews.com  

943 322 294


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/abangoardia/euskonewsek_behar_zaitu/eks_newsitem_view