EuskoSare > EuskoSareri buruz > EuskoSare Komunitatearen Arauak
Dokumentu Akzioak

EuskoSare Komunitatearen Arauak

EuskoSarek elkartzeko, elkarreragiteko eta ideiak, edukiak, zerbitzuak eta bestelako baliabideak partekatzeko lekua eskaintzen die erabiltzaileei. Benetako komunitate batean bezala, erabiltzaileak bere ideiak adieraz ditzake elkarbizitza baketsu baten inguruan, eta benetako munduan bezala, portaera arau ezberdinak onartu behar ditu, baita parte-hartzerakoan egon daitezkeen murrizketa legalak ere.

EuskoSareren komunitatean egotea eta parte hartzea egokiagoa izango da erabiltzaile bakoitzak elkarbizitza ziurtatzen duten oinarrizko arauak errespetatzen baditu:

  • Erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean onartzen dituzun EuskoSareren Lege
    Ohar
    eta EuskoSare Erabiltzeko Arau Bereziak testuetan jasota dagoen moduan, erabil ezazu web gunea arduraz eta zuzentasunez.
  • Ez itzazu beste erabiltzaileak edota beste inor eraso, difamatu, min egin, iraindu edo mehatxatu, ezta beste inor bultzatu hori egitera modu zuzenean edo estalian.
  • Sexu, arraza, erlijio, sinesmen, adin, izaera edota minusbaliotasun direla medio, bereizketarik, indarkeriarik edo indarkeriaren apologiaren inguruko berririk ez argitaratu ezta mezurik bidali; ez bortxatu argitaratuko edukien edo bidalitako mezuen bidez ondoko eskubideak; intimitatea, ohorea, bakoitzaren irudia edo edozein pertsonaren adierazpen askatasuna.
  • Edozein ikuspuntutatik zentsuragarria edota lizuna izan daitekeen edukirik ez ezazu argitaratu.
  • Ez ezazu argitaratu besteen eskubide legalak urratuko dituen edukirik, difamaziozko material gisa, edota egile eskubideen babesa duen edukirik, eskubide horien jabearen baimenik gabe.
  • Ez itzazu erabili helbide elektronikoen zerrenden zerbitzuak edo komunitate birtualenak legearen, moralaren eta ohitura onen aurka egiteko.
  • Ez erabili helbide elektronikoen zerrenden zerbitzuak edo komunitate birtualenak helburu komertzialekin edo publizitarioekin.
  • Errespeta itzazu aniztasun ideologikoa, espiritu demokratikoa eta besteen iritziak. EuskoSarek adierazpen askatasuna bultzatzen du eta era guztietako bortizkeriaren apologia baztertzen du.
  • Ez erabili gunea ez komunitateak gai politiko partidarioak zabaltzeko edota horien inguruan eztabaida sortzeko, horien testuingurua Euskal Herria edota beste edozein herrialde dela ere. EuskoSaren erakundeekin lotura duten gaiak jorratzen dira, baita beste arlo batzuetako gaiak: kultura, gizartea, ekonomia, kanpo-harremanak, etab. Horietarik batzuk bakearen lorpenera zuzentzen dira, eta beste batzuek zerikusi politikoa ere izan dezakete, baina ez dute suposatzen inundik inora eraso politiko partidariorik.
  • Bidal itzazu dagozkion gaiari lotutako mezuak helbide elektronikoen zerrenda eta komunitate birtual bakoitzera. Ez bidali inoiz mezurik gaiak ez badu loturarik helbide elektronikoen zerrenda edota komunitate birtual horrekin; zerrenda horietako kideren batek interesa izango balu mezu pertsonalak bidali beharko ditu. Ez bidali hartzaile bakarrarentzat diren mezuak zerrendaren bitartez.
  • Ez bidali edo ez berbidali mezurik bereizi gabe. Ez bidali eskatu ez den postarik.
  • Ebita ezazu atxikitako artxiboak dituzten mezuak bidaltzea duten pisuagatik eta birusak berbidaltzeko dagoen arriskuagatik. Beharrezkoa bada eskaini iezaiezu materiala beste erabiltzaileei eta bidal iezaiezu mezu pribatu baten bitartez.

Arau horiek hausten dituena EuskoSareko Erabiltzaileen Errregistrotik eta horrekin lotutako beste edozein zerbitzu edota informaziotik (komunitate birtualen posta zerrendak, edukietara egindako harpidetzak, etab.) ezabatuko da, aldez aurretik abisatu gabe.


http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/euskosare_komunitatearen_arauak/eks_structuredocument_view