Hemendik aurrera EHUko ikasleek aukera askeko kredituak lortu ahal izango dituzte Mintzaneten parte hartzeagatik. Proiektuaren arduradunek Unibertsitatearekin akordio bat sinatu dute, eta honen ondorioz ikasleek kredituak eskuratuko dituzte Internet bidez euskara ikasten ari direnekin praktikatzeagatik.
Informazio guztia esteka hauetan aurki dezakezue.
Milaka lagun bildu ziren atzo Senpereko lakuaren inguruan Iparraldeko ikastolen festan. Bertan, Mintzanet proiektua ezagutzeko aukera izan zuten gure txokora hurbildu zirenek. Hemen dituzue argazki batzuk. Eskerrik asko parte hartzeagatik!