ALBISTEAK
-
Josetxo Perez pintorearen erakusketa kultur etxean
Astelehena, 13 Maiatza 2013Josetxo Perez pintoreak erakusketa zabaldu du kultur etxean eta ikusgai izango da maiatzaren 24ra arte. Olio-pinturak dira Josetxo Perezek erakusketan ikusgai dauzkanak; gehienbat, paisajeak, kolore bizitan margotutakoak. Erakusketaren ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostiralera, goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (16:30-20:00).
-
Jon Maiaren hitzaldia izango da kultur etxean asteartean
Astelehena, 13 Maiatza 2013Balea elkarteak antolatutako maiatzeko ekitaldien artean, Jon Maia zumaiarrak hitzaldia emango du kultur etxean honako gaiari buruz: ‘Balea haiek, herri hau’. Hitzaldia irekia da bertaratu nahi duten guztientzat.
-
Pello Añorgaren ipuin kontaketa saioa izango da liburutegian asteartean
Astelehena, 13 Maiatza 2013Maiatzaren 14an, asteartearekin, Pello Añorga ipuin kontalariaren saioa izango da udal liburutegian, Kultura batzordeak antolatuta. Eguna: Maiatzak 14, asteartea. Ordua: 18:00etan. Iraupena: 45 minutu inguru. Tokia: kultur etxeko liburutegian. Norentzat: 5 - 8 urteko bitarteko haurrentzat.
-
Kultur aniztasunaren jaia antolatuko du aurten ere Euskara batzordeak
Ostirala, 10 Maiatza 2013Jaia antolatzeko aurreneko bilera datorren astelehenean egingo da, maiatzaren 13an. Aurtengo antolaketa-lanetan parte hartu nahi duten guztiak gonbidatuta daude bilerara. Udaleko Euskara batzordeak kultur aniztasunaren jaia antolatu du azken lau urteetan eta, izan duen harrera onak bultzatuta, berriro egin nahi du aurten ere. Jaia antolatzen ha...