Ziurtagiriaren Elkarteak bi lanpostu eskaintzen ditu Ipar Euskal Herrian aritzeko: Ziurtagiriaren Elkarteak bi langile xerkatzen ditu Bai Euskarari Ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen ebaluazioa egiteko. Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak: Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Ots
26
Urt
25
Deportivo Alavesek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila eskuratu du Deportivo Alaves Gasteizko futbol taldeak. 1921ean sortu zen eta ordutik Arabako lurraldeari atxikitako balioek eman diote izaera taldeari. Deportivo Alavesen helburua etorkizunean ere aurrera egiten jarraitzea ahalbidetu dion egitura ekonomiko sendoa sortzea da, hala kirol egituretan erreferente izateko eta Arabako biztanleriarekin identifikazio lortzeko. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Abe
24
Bai Euskarari Ziurtagiria – 2013an, Urrats Biziak
2013ak aurpegi iluna dakar, baina guk irribarrez hartuko dugu, ilusioz, indarrez eta proiektu berrietarako gogo biziz. Zorionak eta Urte Berri On Bai Euskarari Ziurtagiritik! Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Abe
21
Elkarmedia enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Elkarmediak Azkoittixen Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila jaso du. Argazkian, Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria, Jose Antonio Sudupe Elkarmediako kidea, eta Agurtzane Epelde Azkoitiko Udaleko Euskara zinegotzia ageri dira Bai Euskarari Ziurtagiria entregatzen. ElkarMedia S.L, software ingeniaritzan aritzen da. Enpresa, administrazio eta partikularrekin lan egiten du, software sorkuntzan eta garapenean, prestakuntza ematen, sistemak instalatu eta mantentzen, web… Segi irakurtzen
Abe
19
Uria Sukaldeak Bai Euskarari Ziurtagiria “Zerbitzua Euskaraz” eskuratu du
Azkoitiko Uria Sukaldeak Zerbitzua Euskaraz maila lortu du. Azkoitiko Udaleko euskara zinegotzi Agurtzane Epeldek eta Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendari den Rober Gutiérrezek eman egin diote aitortza. Uria Sukaldeak Bidean maila lortu zuen aurreko urtean, eta aurten mailaz igo da. Ziurtagiriaren Elkarteak hiru maila eskaintzen ditu, eta Zerbitzua eta Lana maila da altuena. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Abe
18
Bizkaian TEKNIKARIA behar dugu, Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedatze lanean aritzeko
Ziurtagiriaren Elkarteak Bizkaian Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedatze lanean aritzeko TEKNIKARIA behar du. Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak: Curriculuma eta erreferentziak. Komunikazio gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzekoak. Izaera komertziala. Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna. Lana antolatzeko gaitasuna. Antzeko lanetan aritu izana. B1 gida-baimena eta kotxea. Lan baldintzak: Egun osoko lanpostua. Lanean hastea berehalakoa izango… Segi irakurtzen
Abe
10
Bortzirietako Bai Euskarari zozketaren bi sariak Lesakan banatu dira
Euskara Mankomunitateak Bai Euskarari Zozketa antolatu du. Guztira 10.000 boleto prestatu dituzte, Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileek beren bezero, ikasle edota bazkideei banatzeko. Zozketatzen diren sariak Bai Euskarari Ziurtagiria duten bi eragilek emanak dira. Abenduaren 4an zozketa egin da, eta zenbaki saridunak atera dira. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Abe
04
Gasteizko Mintzodromoaren argazkiak
Euskararen erabilera sustatu eta hizkuntza ikasten ari direnen artean jarrera aktiboa bultzatzeko helburuarekin Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak hiru Mintzodromo antolatu zituen azaroaren 28an Gasteizko Artium Museoan, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Hona hemen Mintzodromoaren ARGAZKIAK. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Aza
21
Azaroaren 28an, Mintzodromoak Gasteizen
Bihar informazio gehiago zabalduko dugu. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Aza
06
Euskal Herria Esneak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du
Bizkaiko Karrantza Araneko Euskal Herria Esnea kooperatibak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Bai Euskarari Ziurtagiriari esker enpresa batek gizartearen aurrean akreditatu dezake bere lan-jardunean euskararen erabilera sustatzeko neurri zehatzak hartu eta betetzen ari dela. Hiru maila dauzka Bai Euskarari Ziurtagiriak: Bidean, Zerbitzua Euskaraz eta Zerbitzua eta Lana Euskaraz; kasu honetan, Euskal Herria Esneak Zerbitzua Euskaraz… Segi irakurtzen