ENPRESAREAN proiektuaren atal interesgarrienetako bat Elkarlanerako Txokoa da. Buruan dabilkizun proiektu baterako bazkide bila bazabiltza, lan eskaintza egin nahi baduzu edo zure burua lanerako eskaintzen baduzu, baliabide konpartituak behar badituzu, edo kezkatzen zaituen gairen baten inguruko iritziak jaso nahi badituzu, hauxe da zure txokoa. Txoko hau etengabe eguneratzen da, eta bertan edonork har dezake parte.… Segi irakurtzen
Api
23
Ostegun eta ostiralean, UDALTOP
Aste honetan egingo da udaletako euskara zerbitzuak biltzen dituen V. Udaltop Topaketa. Apirilaren 25 eta 26an, osteguna eta ostirala, izango dira jardunaldiak Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta bi egunez Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta nola egin, euskaraz ikus gaitzaten? gaiaren inguruan jardungo dute. Aurtengo egitaraua 11 hitzaldiz, talde-lan dinamika batez eta… Segi irakurtzen
Api
18
Saskia app
Mandatuak, errekaduak, enkarguak, erosketak non apuntatu ez dakizula, erosi beharrekoen zerrenda etxean ahaztu duzula, azken orduan pisu-kideak zer eskatu dizun ez duzula gogoratzen edo etxean gosaltzeko galleta nahikoa dituzun ez dakizula… Saskia, erosketa zerrenda mugikorrean egiteko aplikazioa, egoera horietan lagungarri izango duzu. Euskara hutsez eginiko aplikazioa da. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Api
10
Lankidetza hitzarmenak berrituko ditugu Zarauzko Udalarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin
Duela urte batzuk abian jarritako lankidetzari jarraipena eman asmoz eta aurrerantzean ere arlo sozio-ekonomikoan eragite lanarekin jarraitzeko xedearekin, lankidetza hitzarmenak berrituko ditugu datozen egunetan Zarauzko Udalarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin. Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Api
09
Gure ordenagailu eta beste gailu batzuekin euskaraz lan egiteko funtsezko giltzarriak
Nahiz eta gure eguneroko bizitzan euskaraz aritu, badaude oraindik alor batzuk non euskararen presentzia ez den oso agerikoa. Hoietariko bat Informazio eta Komunikazioen arloa da. Dena den, askotan euskararen “absentzia” hori gehiago da erabiltzailearen ohitura faltagatik edo sistemek eskeintzen dizkiguten aukerak ezagutzen ez ditugulako aukerarik ez egoteagatik baino. Orduan, gure ordenagailuak, sakelekoak, tabletak euskaraz erabili… Segi irakurtzen
Mar
19
Urrats Biziak Kirolean
Urrats Biziak lelopean, Ziurtagiriaren Elkartetik kirolean ere eragiteko asmotan gabiltzala, hara non ikusi dudan komunikabideetan F.C. Barcelonak eta Plataforma per la Llenguak bat egiten dutela kirolaren bidez katalanera sustatzeko. Hain zuzen ere, kirol alorrean harrera linguistikorako gida bat (Amb el català, xuta i gooool!) argitaratu berri dute elkarlanean. Horrela, hizkuntzaren sustapena eta kirola uztartzen dituen… Segi irakurtzen
Mar
18
AKTING ingeniaritza enpresak KORRIKAren aplikazioa sortu du
Euskararen aldeko lasterketa erraldoia non dagoen, zein abiadurarekin datorren, zauden lekura iristeko zenbat denbora falta den jakin nahi duzu? Korrikaren aplikazio honekin hori guztia eta gehiago izango duzu zure sakeleko telefonoan. Egoera pantaila: Korrikaren momentuko egoera eskainiko duen pantaila orokorra: Ibilbidea: lekukoaren kokalekua denbora errealean, norberaren kokalekua (Korrikarekiko distantzia ezagutzeko) “Lekukoaren bila” jolas birtuala: galdera… Segi irakurtzen
Mar
14
Korrikaren hasiera Martin Ugalde Kultur parkean
Jende ugari hurbildu da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean Korrikaren 18. edizioaren hasiera ekitaldian ‘Eman euskara elkarri’ lelopean. Aipatzekoa, Rober Gutierrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria, lehenengo kilometroan lekukoa eramaten parte hartu duela euskalgintzako beste hainbat ordezkariekin batera. Eguraldi txarra eta hotzari aurre eginez, Martin Ugalde Parkea utzi eta tipi-tapa Andoain aldera abiatu dira korrikalariak,… Segi irakurtzen
Mar
11
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko langileok ere Korrikaren hasieran egongo gara
‘Eman euskara elkarri’ du leloa aurtengo Korrikak, eta hori egitea ahalbidetzen dutelako eramango dute lehen lekukoa euskalgintzako langileek. Egun osorako egitaraua prestatu dute Andoainen. Informazio gehiago Berrian Atsegin duzu? partekatu:Tweet
Mar
07
Korrika: Eman euskara elkarri
Aste bat falta da aurtengo Korrika asteko, hurrengo ostegunean (martxoak 14) hasiko da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Badira 33 urte hasi zela, aurtengoa 18. izango da. Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu. Urte hauetan zenbat kilometro egin dira euskararen alde? ziur asko izan direla. Aurten ere… Segi irakurtzen