Interneteko albistegia

Euskal zinemaren etorkizun hurbilaz (Miren Manias)

Erabiltzailearen aurpegia irudizetaeuskaraz.wordpress.com | gaur : 13:48 | automatikoa

Asko dira oraindik euskal zinema industriarik ez dugula sinisten dutenak. Zerbait existitzen bada, “mini industria” bezala definitzen du esaterako Jon Garaño ‘Loreak errepidean’ euskarazko film luzearen zuzendarietako batek. Haren ustez, euskal zinema Euskal Herrian ekoiztutakoa da; berdin dio, aldiz, zuzendaria euskalduna ez bada eta filma Hego Euskal Herritik kanpo errodatzen bada. Beraien pelikula errodatzen amaitzeko egun batzuk besterik ez zaizkie falta, eta aurreikuspenak betez gero, aurten estreinatuko dute. Carlos Juarez EPE-APV euskal ekoizleen elkarteko presidentearen esanetan, berriz, euskal industriaren maila baxua da eta, ondorioz, ezin daiteke euskal zinemataz hitz egin.

Guztia irakurri (irudizetaeuskaraz.wordpress.com) »»

Aurkitu duena

Miren Manias @beavis | 2013-05-23 13:32

Euskal zinemaren etorkizun hurbilaz idatzi dut @katixagirre @miriam_frances eta @josuzinez -en blogean irudizetaeuskaraz.wordpress.com/2013/05/23/eus…

Publizitatea

Alaves futbol taldearen 'Orain bai!' spota sortu du Arteman Komunikazioa enpresak

| gaur : 08:47

Grabaziorako bi egun eta post-produkziorako beste bi egun behar izan dira 'Orain bai!' spota sortzeko; aurretik, baina, Alavesen marketin sailak produkziorako lan guztiak bideratu behar izan ditu. Taldearen webgune ofizialean, dagoeneko 13.000 bisita jaso ditu spotak eta sare sozialen bitartez egindako zabalkundea ere handia izan da.

Alaves_orain bai from Arteman Komunikazioa on Vimeo.

Lorea Agirre kazetaria, euskararen normalizazioaz, Faktoria saioan

Erabiltzailearen aurpegia eitb.com | atzo : 19:09 | automatikoa

Lorea Agirre, kazetaria eta antropologoa da, eta Euskaldunon Egunkarian eta Berrian lan egindakoa. Gaur egun HUHEZIko irakaslea da. Euskararen eta euskal kulturgintzaren inguruan asko galdetu du, asko pentsatu eta asko ikertu du. Gaur, Euskadi Irratian izan da, euskararen normalizaziori buruz solasean.

Guztia irakurri (eitb.com) »»

Aurkitu duena

Faktoria @faktoriaEITB | 2013-05-23 11:23

Lorea Agirreri egindako elkarrizketa. eitb.com/eu/audioak/oso…

LOMCE = erlijioa + sexismoa + elitismoa X espainolismoa

Erabiltzailearen aurpegia argia.com | atzo : 16:19 | automatikoa

Espainiako Estatuak ezarri duen LOMCE legearen aurka agertu dira Ikasle Abertzaleak eta Eskola Eskola Publikoa Gaur Bihar plataforma. Besteak beste, erlijioak hartuko duen garrantzia, eta lege elitista, espainolista eta sexista dela salatu dute. EHIGE, BIGE eta SAREAN elkarteek osatzen duten Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar plataformak salatu du inposizioa dela “erlijioa irakasgai curricular moduan sartzea”. Izan ere, ez dute uste gainerako irakasgaien egutegi eta ordutegia baldintzatzea bidezkoa denik.

Guztia irakurri (argia.com) »»

Aurkitu duena

ARGIA @argia | 2013-05-23 10:37

LOMCE = erlijioa + sexismoa + elitismoa X espainolismoa argia.com/albistea/lomce…

Fakultatean erdaraz

Erabiltzailearen aurpegia ilaket.com | atzo : 13:59 | automatikoa

MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean euskaraz bizi gara. Jakina, gazteleraz eta ingelesez ere ematen dira eskolak, baina, hizkuntza ardatza euskara da. Euskaraz egiten dira bilerak eta tramite administratiboak, eta euskara hutsezkoa da ikasle-irakasle harremana. Baina, hala ere, gero eta gaztelera gehiago entzuten da bazterretan... Gazteleraz, batez ere, ikasleak jarduten dira.

Guztia irakurri (ilaket.com) »»

Aurkitu duena

Goio Arana @goioarana | 2013-05-23 12:15

Mezu berria I laket blogean: Fakultatean erdaraz. bit.ly/16T25nh

Herriko Euskalgintza Janzten aditu-titulua antolatu dute Topagunea eta HUHEZIk

Erabiltzailearen aurpegia topagunea.org | atzo : 10:06 | automatikoa

Euskaltzaleen elkarteetako kide zein herrietan antolatuta dabiltzan gainontzeko euskaltzaleei zuzendutako formazio eskaintza interesgarria antolatu dute Euskaltzaleen Topaguneak eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZIk. Aspaldiko asmo eta helburuei erantzunez sortu da eskaintza berria, herrietako euskalgintzaren formazioan eta transmisioan eragin nahian, beti ere. Teoria eta praktika uztartu nahi ditu Herrietako euskalgintza janzten aditu-tituluak eta horretarako, aurrez aurreko saioez gain, tutore mintegiak aurreikusi dira eta lanak ere egin beharko dituzte parte hartzaileek.

Herriko euskalgintza janzten I from Ekthuhezi on Vimeo.

Guztia irakurri (topagunea.org) »»

Aurkitu duena

topagunea @topagunea | 2013-05-21 13:25

Herriko euskalgintza janzten aditu titulua topagunea.org/prestakuntza/h… 2013/14 ikasturtea

“¿Has visto el balón?” galderari, zer erantzun

| 2013-05-22 : 15:03

Euskaratik aktibismora blogean idatzitako post berria. Euskaraz egiterakoan egunero sortzen zaizkigun egoerei aurre egiteko irtenbideak. Gaurkoan, anekdota labur baino ez dut kontatuko. Euskal Herrian TELP tailerrak bikain zabaldu dituzte EMUNekoek eta haien lanetako bat izan da “Zer egin” txostena lantzea. Bertan hainbat egoera azaltzen dituzte eta haien aurrean jokatzeko proposamenak egiten dituzte.

Tuturen taxia, Antxonen taxia da: euskal deportatu bat Cabo Verden

Erabiltzailearen aurpegia kazeta.info | 2013-05-22 : 08:47 | automatikoa

Ixabel Etxeberria: "Tuturen taxia". Tutu gizon elegantea da, ederki jantzia, betaurreko beltzekin, beti inpekable emana, irriñoa ezpainetan eta bezeroekin arreta handikoa. Tutu uharte batean bizi da, Cabo Verden, taxi batekin lan egiten du, turistak toki batetik bestera eramanez. Gero eta turista gehiago heldu da uhartera, frantses asko, tokiko turismoak ez du beti fama oso ona, Afrikan garatzen den turismoa ez baita beti zuzena, miseriaz baliatzea erraza baita.

Guztia irakurri (kazeta.info) »»

Aurkitu duena

Herria Dugu Arnas @HerriaDuguArnas | 2013-05-21 13:11

Zutabe ederra Cabo Verden deportatuta dagoen Antxon Olaizolari buruz kazeta.info/iritzia/Ixabel…

Marko Txopitea: «Twitter, Facebook eta halakoak ez ditugu modu osasungarrian erabiltzen»

Erabiltzailearen aurpegia paperekoa.berria.info | 2013-05-21 : 17:31 | automatikoa

Teknikaria izanda ere, edo teknikaria delako hain zuzen, errezeloz begiratzen die Txopitea informatikariak enpresa handien esku dauden sare sozialei. Sukarra zeren sintoma den azalduko du gaur. Marko Txopitea (Lekeitio, Bizkaia, 1975) Txopi da Interneten dituen egitasmo askoetan. www.ikusimakusi.net gune pertsonalean ematen du horien berri. Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxean.

Guztia irakurri (paperekoa.berria.info) »»

Aurkitu duena

Baietz Fundazioa @BaietzFundazioa | 2013-05-21 08:41

Marko Txopitea @berria n: «Twitter, Facebook eta halakoak ez ditugu modu osasungarrian erabiltzen» is.gd/3aCDjC

Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013

| 2013-05-21 : 14:58

Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizioa irailaren 29an hasiko da Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. Azken edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak. Bertsozale Elkartea orain dela urtebete pasa hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzen eta prestaketa lanetan.

Aurrekoak ››