Agenda

Albisteak

Antzerkia kanpoan sustazeko laguntzen epea ekainaren 6an amaituko da

2013-05-31 Euskal antzerki birak eta denboraldiak euskararen eremu geografikotik kanpo sustatzeko Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen  diru-laguntzaren 2013. urteko deialdia  pasa den maiatzaren 6an argitaratu zen eta zabalik dago. Baina adi, modalitate honetan eskaerak egiteko epea laster amaituko baita: ekainaren 6an, hain zuzen.

Kulunka Teatroa taldeko André eta Dorine

Kulunka Teatroa taldeko André eta Dorine

(gehiago…)

EEA: Europan kultur aniztasuna eta trukaketa sustatzeko diru-laguntzak

2013-05-29 “Kulturaren eta arteen aniztasunaren sustapena europear ondare kulturalean” programak, Norvegiak Madrilen duen Enbaxadak kudeatzen duenak, laguntzak banatzen ditu urtero Espainia, Norvegia, Islandia eta Liechtenstein arteko lankidetza indartzeko xedearekin. Aurtengo diru-laguntzen deialdia zabalik dago jada: egitasmoak aurkezteko epea uztailaren 16ra bitartean izango da zabalik.

norvegia

Konstantzako euskara eta euskal kultura ikasleak Euskal Herrian

2013-05-29 Alemaniako Konstantzako Unibertsitatean euskara eta euskal kultura ikasten ari diren ikasleak Euskal Herrian izan ziren pasa den astean, irakasle duten Enara Perez de Heredia Etxepare Institutuko irakurlearekin batera. Gasteiz, Bilbao eta Donostia bisitatzeko parada izateaz gain hainbat gure esanguratsu ere ezagutu zituzten, besteak beste: Guggenheim Museoa, Euskaltzaindia , Gernikako Batzarretxea edota Gernikako Bakearen Museoa.

 

Donostian

(gehiago…)

“Abuztua” film laburra saritua Italian eta Polonian

2013-05-28 Pello Gutiérrez donostiar zuzendariaren “Abuztua” film laburrak nazioarte mailako bi sari eskuratu ditu: Fikziozko Film Labur Onenaren Saria Italiako Palermoko Sorsi Corti de Palermo Zinemaldian (Italia) eta Lublin (Polonia) hiriko Golden Anteaters Zinemaldiko Masters of Shortfilm garaikurra. Zazpi T’erdi ekoizpen etxearen lana nazioarte mailako zinemaldi gehiagotan ere programatu dute aurten.

(gehiago…)

Bilbao-Nju-Jork-Bilbao: Kirmen Uribe albanieraz

2013-05-28 Albaniako Botimet Toena argitaletxeak Kirmen Uriberen “Bilbao-New York-Bilbao” eleberria albanieraz plazaratu berri du. Bere lana albianieraz argitaratuta ikusi duen hirugarren euskal idazlea da Uribe, Bernardo Atxaga eta Mariasun Landaren ondoren. Itzulpena Etxepare Euskal Institutuak emandako diru-laguntzaz egin dute.

kirmen uribe albanieraz 001