PRENTSA OHARRAK

Arte plastikoak, musika eta arte eszenikoak zabaltzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu da

2013-05-06

2013-05-06 Euskal arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta arte eszenikoak euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzen laguntzeko Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen diru-laguntzaren 2013. urteko deialdia gaur argitaratu da Euskal Herriko Agitaritzaren Aldizkarian.
Oreka TX taldeak diru-launtza jaso zuen iaz. Irudia: Oreka TX
 
Web orri honen “Deialdiak” atalean  argibide zehatza aurkituko duzue:
 - Dantza birak sustatzeko diru-laguntzak
- Arte plastiko eta ikuskizkoak [...]

Bernardo Atxaga: “aspaldi nintzen nire bizitza errepasatzeko gogoz”

2013-03-19

2013-03-19 “Inor ez da idazle lanetan hasten esker ona eta opariak jasoko dituela pentsatzen” esan du gaur Bernardo Atxagak, Obabakoak idatzi zuenetik 25 urte joan direnean bere lanaren omenez bihartik aurrera eta apirilaren 7ra bitartean Madrilen burutuko den programa zabalaren aurkezpenean. Bere sentimentuetaz gehiegi hitz egin nahi ez zuen arren, bi aipatu ditu: esker ona [...]

Basque Literary History liburua aurkeztu dute

2013-03-13

2013-03-13 AEBetako Renoko University of Nevadako Center for Basque Studies nazioarteko ikerketa guneak BASQUE LITERARY HISTORY euskal literaturari buruz ingelesez sekula idatzi den lehen historia aurkeztu gaur du Donostian. Mari Jose Olaziregi Euskal Filologian doktorea, Literatura irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria izan da izan da edizioaren arduraduna [...]

Atxagaren Unibertsoa Madrileraino helduko da

2013-03-12

Obabakoak eleberriaren 25. urteurrenean, Madrilen erreferentziazko kulturgune diren Centro Dramático Nacional, Casa del Lector eta Matadero Madrid zentroan dagoen Cinetecan Bernardo Atxaga idazleari eta haren lanari eskainitako kultur programa zabala burutuko da martxoaren 20tik apirilaren 7ra bitartean, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean.  Soinujolearen Semea antzezlana - gaztelaniaz eta CDNen lehen aldiz euskaraz ere bai- hizaldiak, zine ziklo [...]

Euskara Parisko Expolangues munduko hizkuntzen azokan erakusgai

2013-02-01

2013-02-01 Europa mailako hizkuntzen azoka garrantzitsuenetakoa den Parisko Expolangues  otsailaren 6tik 9ra burutuko da aurten, eta han izango da euskara hizkuntza behin berriro: Etxepare Euskal Institutuak gure hizkuntzari buruzko argibidea eta baliabide ezberdinen berri emango duen stand bat eta hainbat ekitaldi  antolatu ditu.  Azkue Fundazioak eta LANGUNEko enpresek ere haien materialen eta zerbitzuen zabalkundea egiteko aukera izango [...]

Bilboko Guggenheim Museoaren eragina aztergai Chicagoko Unibertsitatean

2013-01-29

2013-01-29 Etxepare Euskal Institutuak Chicagoko Unibertsitatean duen Koldo Mitxelena Katedraren aurtengo edizioa abian da jada. Renoko Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies gunea zuzentzen duen Joseba Zulaika antropologoa da aurtengo irakaslea, eta ikastaroaren gai nagusia, “Bilboko Guggenheim Museoa: museoak, arkitektura, hiriaren  eraberritzea”.  Ikastaroa urtarrilaren 6an hasi zen eta otsailaren 1ean amaituko da; fakultate ezberdinetako graduko [...]

Ana María Rabe izango da Eduardo Chillida Katedrako lehen irakasle gonbidatua

2012-12-21

2012-12-21 Arte irakaskuntzan esperientzia handiko irakaslea eta Eduardo Chillidaren obraren jakitun handia, Ana María Rabe izango da lehen irakasle gonbidatua 2013ko apirilean zabalduko den Frankfurteko Goethe Universität-eko Eduardo Chillida Katedra berrian.

Etxepare Euskal Institutuan Unibertsitate eta Katedra sarearen arduradun den Mari Jose Olaziregik, Clara Montero arte adituak eta Goethe Unibertsitateko Martin Buechel irakasleak pozarren iragarri dute [...]

Eider Rodriguezen “Katu Jendea” ipuina, bost hizkuntzatan

2012-12-20

 2012-12-20 Katu Jendea ipuina euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, nederlanderaz eta alemanez argitaratuko du  Etxepare Euskal Institutuak Euskal Sortzaileak Saila bildumaren baitan. Itzulpenok EIZIEk 2012ko urrian, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin eta Paueko UPPA unibertsitatearekin lankidetzan Idazlea itzultzaileen lantegian ekimenaren emaitza dira.

Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, Idazlea itzultzaileen lantegian ekimena antolatu zuen EIZIEk 2012ko urrian, Etxepare [...]

Surfeatu euskararen olatua mundu osoan!

2012-12-03

2012-12-03 Etxepare Euskal Institutuak euskararen olatua hartu eta munduko itsasertz guztietara heltzeko deia egin nahi du 2012eko Euskararen Nazioarteko Egunean. 2010. urtean Boisen eta 2011.ean Mexikon ospatu zuen eguna, baina oraingoan urrunago iristeko helburua du… uhinen bitartez. Gaur aurkeztu den “Surfeatu ezazu euskararen olatua” spotak irudikatzen ditu datozen hilabeteetan landuko diren hainbat egitasmo berri.
 

Aizpea Goenaga, [...]

Etxeparek euskal literatura sustatuko du Mexikon

2012-11-21

2012-11-21 Etxepare Euskal Institutuak Mexikorako bidea hartuko du aurten ere, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan parte hartu eta Guadalajara hirian zein Mexiko DFn euskal literaturaren gaineko jarduerak burutzeko asmoz. Harkaitz Cano eta Mikel Ayerbe izango dira programako protagonistak:  Twist eleberria eta Our Wars. Short Fiction on Basque Conflict ipuin bilduma berria aurkeztuko dituzte, eta euskal literatura aztertuko dute [...]