Euskal kulturaren albiste haria

"Gu(haur) Arrotz(ak)" sorkuntzaren aurkezpena Angelun
2013/06/04
- Literatura
- Musika
- Poesia
2013ko ekainaren 11n, 20:30etan, Itxaro Borda idazleak, David de Souza idazle/kantariak eta Orchestre Maigre musika taldeak, Gu(haur) Arrotz(ak) sorkuntza aurkeztuko dute Angeluko Barojako karpa pean. Testua, olerkia, kantua, dantza eta musika nahasiko dituen poesia emanaldi berezia.
[+]Artzainak, Argian elkartearen argazki lehiaketaren protagonistak
2013/06/03
- Argazkilaritza
Garaziko Argian elkarteak nazioarteko argazki lehiaketa antolatzen du, Artzainak gaiaren inguruan. Argazkien igortzeko epea 2013ko uztailaren 6an finkatua da. Orotara 1000 euroko sariak banatuak izanen dira, horietarik 450 irabazleari.
[+]Jacques Blot arkeologoak bere artxiboak Akitaniako Drac-ari eskaini dizkio
2013/06/02
- Ondarea
Jacques Blot medikua, arkeologo bolondresa eta ipar Euskal Herrian iragan diren miaketa anitzen arduraduna da. Ipar Euskal Herriko monumentu protohistorikoen inbentarioaren egileak, bere miaketen artxiboak eta argazki fondoa Bordelen kokatzen den Akitaniako Drac-ari eskaini dizkio.
[+]
Elkarrizketak
Adelaide Daraspe
''Euskal Etxe xumeok, folklorismotik ateratzeko, bertze zerbait ekar dezakegu''
- Diaspora
- Sukaldaritza
Adelaide Daraspe (1985, Urruña, Lapurdi) Montrealeko Euskal Etxeko lehendakaria da, baita bixkotxa apaindu egilea. Mundua bere begirada gazteaz begiratuz, Euskal Etxeei eta diasporari hats berria ematen saiatzen da globe-trotter nekaezin hau, euskal kulturak bere zirarra atxiki dezan, lau haizeetara.
[+]Joël Merah eta Peio Çabalette
''Behar bada ikaslea inarrosiko dugu, ezusteko topaketekin''
- Kantua - Musika
Peio Çabalette (Iholdi) eta Joël Merah (1969, Baiona) konpositoreak dira, harmonizatzaileak, musikariak eta Baionako Maurice Ravel Kontserbatorioan irakasle. Elkarrizketa hau aukera izan da beraiekin aipatzeko Euskal kultur erakundearen eta Kontserbatorioaren arteko hitzarmena, zeinen xedea den irakaskuntza berezi horretan euskal kulturaren ezagutza eta dibulgazioa garatzea.
[+]Eric Dicharry
''Maskaradak Euskal Herri osoaren errituak dira''
- Antzerkia
Eric Dicharry (1969, Baiona, Lapurdi) osotasun batean bizi da: ikerle eta artista, gustura lerratzen da batetik bertzera. 1995ean hasi zen maskaraden aztertzen eta bizitzen, Xiberoan. Tesia atipiko batekin atera zen handik, berriki argitaratu dena, Du rite au rire (Erritutik irrira, L’Harmattan) izenburupean. Maskaraden berezitasuna eta unibertsaltasuna aipatu ditu hemen, bai eta zergatik ez dauden desagertzekotan azaldu.
[+]