Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Albiste profesionalak

Albiste profesionalak

Kultur eragileei zuzendutako albiste haria.

Mikel Laboa diru-laguntzak arte eta musika sormena bultzatzeko

Mikel Laboa diru-laguntzak arte eta musika sormena bultzatzeko

Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrak diru-laguntzak eskaintzen ditu bi deialdiren bitartez arte eta musika sormena bultzatzeko. 35 urtetik beherako artista gazteei zuzenduak dira. Antzerkia eta arte plastikoak arloetako proiektuak aurkezteko epea: 2013ko ekainaren 26a. Kantuak aurkezteko epea: 2013ko irailaren 16.

Gehiago irakurri

Literatura unibertsala euskarara itzultzeko lehiaketa bat abiarazi du EIZIE-k

Literatura unibertsala euskarara itzultzeko lehiaketa bat abiarazi du EIZIE-k

Itzulpengintzan diharduten itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile. Laginak aurkezteko epea: 2013ko uztailaren 8a.

Gehiago irakurri

Etxepare Institutuko 2013ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak

Etxepare Institutuko 2013ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak

Etxepare Euskal Institutuak literatura-itzulpenetarako diru-laguntzen deialdia argitaratu du. Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea ahalbidetzen du. Eskabideak aurkezteko epea: 2013ko uztailaren 23a.

Gehiago irakurri

"Aterpean" artista egoiliarrendako 2013ko deialdia

"Aterpean" artista egoiliarrendako 2013ko deialdia

Dantza Hirian festibalak antolatzen duen artista egoiliarrendako 2013ko deialdia zabaldua da. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da. Proiektuak bidaltzeko azken eguna: 2013ko maiatzaren 31.

Gehiago irakurri

Musika eta arte eszenikoak zabaltzeko 2013ko diru-laguntzen deialdia argitaratu du Etxepare institutuak

Musika eta arte eszenikoak zabaltzeko 2013ko diru-laguntzen deialdia argitaratu du Etxepare institutuak

Euskal musika eta arte eszenikoak euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzen laguntzeko Etxepare euskal Institutuak kudeatzen duen diru-laguntzaren 2013. urteko deialdia argitaratu da.

Gehiago irakurri

2013ko "La puce des arts" erakusketarako deialdia

2013ko "La puce des arts" erakusketarako deialdia

Arcad elkarteak deialdi bat zabaltzen die "La puce des arts" izeneko arte erakusketaren 14. edizioan parte hartu nahi duten plastikariei. Hautagaitzarako txostenak 2013ko ekainaren 15eko igorri behar dira.

Gehiago irakurri

Hendaia Film Festibala: film laburren lehiaketarako deialdia

Hendaia Film Festibala: film laburren lehiaketarako deialdia

2013/05/06

2013ko urrian iraganen den Hendaia Film Festibalaren karietara, Begirada elkarteak film laburren deialdi bikoitza antolatzen du. Obrak ekainaren 25a arte aurkezten ahal dira.

Gehiago irakurri

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldia - 2013ko deialdia

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldia - 2013ko deialdia

Hirugarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, Hogei’ta labelaren kari, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2013an, Abbadia Eremuan, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 15a arte luzatua izan da.

Gehiago irakurri

"Donostia 2016 - Europokako kultur hiriburua" egitasmoaren inguruko informazio bilkura

"Donostia 2016 - Europokako kultur hiriburua" egitasmoaren inguruko informazio bilkura

Euskal kultur erakundeak informazio bilkura bat ant olatzen du maiatzaren 14ean, asteartez, 18:00etan Uztaritzen. Donostia 2016 Fundazioko Fernando Bernues eta Igor Otxoa bertan izanen dira Donostiako mugak aise gainditzen dituen egitasmo erakargarri horren aurkezteko.

Gehiago irakurri

Kultur arloko egitasmoak euskal hirigunean

Kultur arloko egitasmoak euskal hirigunean

Euskal kostaldea-Aturri hiriguneak mugazgaindiko harremanak jorratzen ditu bere apirileko aldizkarian. Kulturgintzari dagokioenez, besteak beste, Euskal kultur erakundeak Donostia 2016 Fundazioarekin ehundu duen partaidetza aipagai da.

Gehiago irakurri

Albiste profesionalak emailez

Harpidetu kultur eragileei zuzendu albistegi profesionalari: deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

Izena, deitura

Emaila

Berria!
Ostiralero argitaratutako azken albisteen aipamena eskuratu nahi dut ere nire e-postara.
(gurutze bat ezar kutxatilan)

Laburrean
Dantza areagotua Malandain Ballet Biarritz konpainiaren eskutik

Akitaniako eskualdeak "La Fabrique - BNSA" izeneko deialdiaren bidez eskuratu dituen proposamenen artean 11 hautatu ditu 2013. urterako. Edukien sormena, berrikuntza, teknologia eta kultur zerbitzu numerikoak uztartzen dituzten egitasmoak. Lagundutako proiektuen artean ESTIA Bidarteko ingeneritza eskolak eta Malandain Ballet Biarritz konpainiak daramaten esperimentazioa, "Debussy 3.0" izenekoa eta dantza emendatuan oinarritua.

Tags:

Zerbitzu zibikoa eta gaurko musikak - Nahianteei deia

Akitaniako Gaurko Musiken Sareak (RAMA) zerbitzu zibikoaren baitan kokatuko diren gaurko musiken arloko misioendako boluntarioak bilatzen ditu Akitania guzian. Hendaiako Lanetik Egina elkartean aritzeko adibidez.

Tags:

Lau Haizetara IX. Dokumentalen Koprodukzio Foroa

IX. Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa 2013ko irailaren 26an egingo da, 61. Donostia Zinemaldiaren baitan. Foroaren helburu nagusia ikus-entzunezko sektoreko profesionalei topagune bat eskaintzea da, dokumentalen generoari lotuta dauden produktore europarren artean koprodukzio-harremanak sustatzeko. Egitasmoak aurkezteko epea uztailaren 12an amaituko da.

Tags:

Kultura 2020 Plataforma

Europako kohesio politika eztabaidatzen ari da une honetan estadoetan eta eskualdeetan. Ondoko 7 urteetan lurraldeetan eginen diren inbertsio publikoak bideratuko ditu. Frantziako Relais Culture Europe erakundeak mobilisazio kanpaina bat abiarazi du kultur eragileek kulturaz eta Europaz duten ikuspegia kondutan hartua izan dadin.

Tags:

Ekintza kulturala baten ebaluaketa

UEU-ko 41. udako ikastaroen karietara proposatutako euskarazko formakuntza, Eric Dicharry antropologoaren eskutik, 2013ko uztailaren 11n eta 12an, Baionan. Matrikula-epea: uztailaren 1a.

Tags:

Sorkuntza numerikoa eta multimedia Frantzian: guneen eta baliabideen gida

Cultures digitales aldizkariak eta Frantziako kultura eta komunikazio ministeritzak multimedia alorreko eta sorkuntza numerikoaren inguruko zentroen eta baliabideen gida zabaldu dute webgune berezi baten bitartez.

Tags:

Gazteen Euskal Behatokiak "Europa Helmuga" gidaren bigarren edizioa argitaratu du

Azken urteotan Gazteen Euskal Behatokia atzerrirako mugikortasun-aukeren eta baliabideen inguruan garatzen ari den lanaren emaitza da "Europa helmuga" liburuxka. Europan barna mugitzeko jakin behar den guztia, irtenbideak eta informazio praktikoa eskaintzen ditu.

Tags:

Literatur itzulpenerako beka bat frantsesetik itzultzeko

ÉCLA Aquitaine erakundeak beka bat emanen du eta egonaldi bat eskainiko Frantziatik kanpo bizi diren literatur itzultzaileentzat, frantsesetik literatur obra baten itzultzeko ama-hizkuntzara. 2013ko uztailaren 20an bururatzen da beka eskatzeko epea.

Tags:

Euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa

Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroek atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko euskarazko prestakuntza ikastaroa eskainiko dute hirugarren urtez, Etxepare Euskal Institutua eta Euskara Errektoreordetzaren lankidetzaz. Uztailaren 4an eta 5an izango da, Donostiako Miramar Jauregian, eta edonorentzat irekita dago.

Tags:

Frantziako hezkuntza artistikoa eta kulturalaren dispositiboen gaurko panorama

Frantziako kultura ministeritzak eta Hezkunde nazionalak manatu duten azterlanak hainbat datu agerian uzten ditu, hala nola ikasleen %10 inguru hunkitzen dutela hezkuntza artistikoaren aldeko dispositiboek. Txostena 2013ko maiatzaren 2an sarean emana izan da.

Tags:

Gehiago…