Euskal antzerkigintza
Bestalde hor dugu euskal antzerki herrikoi zaharrena den Pastorala, kanpoan emana eta kantatua.
Urtero, Zuberoan, herri oso batek pastorala bat antolatzen du.
Gaur egun, sail horretan, esperientzia berriak eramanak dira.
Antzerkia agertzen da ere maskaradetan eta kabalkadetan.
Antzerki mota frango
Antzerki mota anitz badira Euskal Herrian. Gehienak aspaldikoak dira eta zaila da jakitea nondik heldu diren.
Antzokietatik kanpo ematen diren emanaldietan, bereiz daitezke :
- Xiberuko pastorala, kanpoan ematen den euskal antzerki herrikoiaren mota landuena.
- Maskarada : antzerki mota hau ere kanpoan antzezten, kantatzen eta dantzatzen da. Xiberukoa da eta ihauteri garaian egiten da.
- Toberak.
Barneko antzerkia 1920. urteen hastapenetik goiti garatu da Euskal Herrian. XIX. mende ondarrean, Martzelino Soroa donostiarrak, antzerki obra onak idatzi zituen, molde klasikoan. 1960. urteaz geroztik, euskal idazle batzuek (Antonio-Maria Labayen, Piarres Larzabal, Telesforo de Monzon, Iñaki Begiristain, Imanol Elias, Daniel Landart, Guillaume Irigoyen, Mattin Irigoyen, Pantzo Hirigaray, Antton Luku...) bai eta idazlan arrotzen itzulpenek aberastu dute euskal antzerkigintza.
- Baliabideak
-
www.teatro-testuak.com
Euskarazko teatro testuak biltzen dituen webgunea (euskaraz sortuak, itzulpenak, bakarrizketak...).
-
Eskena | Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak
ESKENA Euskal Autonomia Erkidegoko antzerki arloko produkzio enpresarik garrantzitsuenak biltzen ditu.
-
Euskal Aktoreen Batasauna
Euskal Aktoreen Batasuneko webgunea. Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian 18 eta 70 urte bitarteko aktoreak biltzen ditu elkarteak.
-
"Antzerti" aldizkaria
Euskal antzerkigintzaren historian erreferentzia nahitaezkoa da Antzerti aldizkaria. Orotara 47 egileren lanak aurki daitezke aldizkarian eta guztira 76 antzerki-lan.
-
Sü Azia
Zuberoako Sü Azia elkartearen webgunea. Lan-ardatzak: ondarea eta euskara. Pastoralen inguruko testuak eta dokumentuak. Albisteak (maskaradak e.a.).
-
Rene Cassin giza eskubideen zaindariari ohore egingo dio Sohütako pastoralak
2013ko pastoaralari buruzko artikulua - Berria - 2013-03-05