Txomin Agirre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau euskal idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Agirre.

Txomin Agirre (Ondarroa, Bizkaia, 1864ko maiatzaren 4a - Zumaia, Gipuzkoa, 1920ko urtarrilaren 14a) euskal idazle eta apaiza izan zen, askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea.

Bere lan nagusiak "Kresala" (bizkaieraz) eta "Garoa" (gipuzkeraz) dira.

Eduki-taula

Biografia [aldatu]

Ondarroan jaioa, ama bertakoa eta aita Mutrikuar arotza, familia xume baten magalean hazi zen.

Txikitatik abadetzarako gogoa sortu bazitzaion ere, familia behartsua izanik, zaila zuen ikasketak egitera joan ahal izatea, harik eta Bilboko Mariano Ibarguengoitia Artziprestea ezagutu eta haren laguntzaile gisa hartu zuen arte. Gasteizko seminarioan ikasita, eta Karrantzan epe laburrean aritu ondoren, Zumaiako Karmeldarren kapilau izendatu zuten. Kargu altuagoa izateko aukerak izan bazituen ere, hauek errefusatu eta Zumaian gelditzea erabaki zuen. Geroztik, gutxitan irten zen, bertan sortu zituelarik bere lanik ezagunenak.

Euskal gaiekiko ardura handia erakutsi zuen; garaiko euskararen inguruko hainbat tirabirek, hala nola bizkaierazale eta gipuzkerazaleen artekoak, hizkuntzari kalte besterik egiten ez zioten ustekoa zen, eta beti iritziak bateratzearen alde agertu zen, Kresala bizkaieraz lehenik eta Garoa gipuzkeraz ondoren idazti zituelareik.

1918an Eusko Ikaskuntzak Oñatiko lehen batzar hartan Euskaltzaindiaren sorrera erabaki zenean batzarkide zela, euskararen saileko taldearen zuzendaritzaz arduratu zen. Hasierako euskaltzainak lau ziren: Resurreccion Maria Azkue (euskaltzainburu), Luis Eleizalde, Arturo Kanpion eta Julio Urkixo. Hurrengo urtean, taldea zabaldu eta aukeratutako zortzien artean agertzen da Txomin Agirreren izena, baina osasun ahula zela medio ibilbide laburra egin zuen akademian. 1920ko urtarrilaren 14an hil zen Zumaiako kapeilau etxean.

Bibliografia [aldatu]

Bere literatur emaria oparoa izan zen, eta, bere lan ezagunenak Kresala eta Garoa badira ere, eleberriez gain, ipuin olerki, artikulu, itzulpen eta sermoiak idazten ere trebatu zen.

Nobela [aldatu]

Beste batzuk [aldatu]

  • Historia de Nuestra Señora de Iciar, gaztelaniaz (1895).
  • Sermoiak (2000, BBK-Labayru)
  • Leiendak (1990, Euskal Editoreen Elkartea)
  • Ipuinak (1990, Etor)
  • Olerkiak: Ai balekite, Ama bat, Sarako lorea.
  • Narrazio herrikoiak: Maiton Itzontzi, Anton Betozko.
  • Itzulpenak: Arzaken lan batzuk eta Kanpionen Larraldeko lorea antzerki lana.
  • Historia lanak: Larramendiren bizitzaren berri labur bat.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]