Bilbo-Loiu aireportua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bilbo-Loiu
Bilbo-Loiu
NAGE: BIO - NAZE: LEBB
Informazioa
Aireportu mota Publikoa
Eragilea Aena
Hiria Bilbo, Bizkaia (Espainia)
Garaiera 42 m
Koordenatuak 43°18′4″N 2°54′38″W / 43.30111°N 2.91056°W / 43.30111; -2.91056Koordenatuak: 43°18′4″N 2°54′38″W / 43.30111°N 2.91056°W / 43.30111; -2.91056
Pistak
Norabidea Luzera (m) Gainazala
12-30
10-28
2.600 x 45
2.000 x 45
Asfaltoa
Asfaltoa
Estatistikak (2012)
Bidaiariak 4.171.092 %3,1
Zama 2.262.750 %14,1

Bilboko nazioarteko aireportua Loiuko udalerrian dago eta Bilboko aireportua da. Euskal Herriko garrantzitsuena da, bidaiari eta hegaldi kopuruan.

Eduki-taula

Historia[aldatu]

Aireportuko kontrol dorre berria.
Terminalaren barrualdea.
Spanairren hegazkina.
Boeing 737 hegazkina.
Terminaleko fingerra.

Loiu eta Sondikako aireportua eraiki aurretik beste kokaleku bat pentsatu zen Bilboko aireportua ezartzeko, Galeako labarretan alegia. Dena dela 1930eko hamarkadan Sondikako lehen aireportu xumea eraiki zen.

Aireportuko gaur egungo terminala Santiago Calatrava arkitektuak diseinatua da. Daukan formagatik "Usoa" ezizenez ere da ezaguna, hegan egitera doan uso baten antza omen duelako. Porlanez eta beiraz egina dago, kolore zuria nagusi delarik. 1997an zabaldu zuten eta Sondikako terminal zaharra ordezkatu zuen. Gaur egun, Sondikako terminala zama trafikoarentzako erabiltzen da. Terminal berriaz gain, kontrol dorre berria ere eraiki zen, arrano baten formakoa. Kontrol dorre zaharra terminal zaharraren ondoan mantendu da.

Guggenheim Bilbao museoa zabaltzearekin batera Bilborako hegaldien eskaria asko handitu zen, eta hegaldi merkeetako hainbat konpainia Bilboko aireportuan ezarri ziren, EasyJet eta Vueling esaterako. Easyjetek izandako arrakasta aireportuan betidanik egondako British Airwaysi kalte egin zion eta azkenik British Airwaysek Bilbo eta Londres artean eskaintzen zuen hegaldia kendu zuen.

2005 eta 2006ra bitartean Santander eta Gasteizko aireportuetan Londreserako hegaldiak jarri zituen Ryanair hegaldi merkeen konpainiak (Kantabriako eta Arabako agintariek pare bat milioi euroko ordainketak egin eta gero). Konpetentzia horrek Bilboko aireportuaren hazkundea eten du, Kantabria eta Araba Loiura etorri ohi ziren bidaiari askok orain euren jaioterritik hurbilago dauden aireportuetatik bidaiatzen dutelako.

Gaur egun, Bilbotik aireportura Bizkaibus zerbitzu zuzena dago, ordu erdiro Termibusetik irtetzen dena. Donostiarekin lotura ere badu, Lurraldebusek eskaintzen duena. Etorkizunari begira, aireportua eta Bilbo trenez lotu nahi dira. Horretarako, EuskoTren konpainia publikoaren trenbidea luzatu egingo da, eta Artxanda mendiaren azpitik tunel berri bat eraikiko da.

Ezaugarri teknikoak[aldatu]

Terminalak guztira sei finger dauzka, eta bi pista, 12-30 pistak guztira 2.600 metroko luzera dauka, eta 10-28 pistak 2.200 metroko luzera. Guztira hegazkinentzako hamar plataforma daude. Terminalaren alboan, autoa dohainik aparkatzeko lurpeko aparkaleku bat eraiki zen, guztira 3.000 autorentzako tokia duena. Mungiako autobide berria eraiki zenean, aireportura zuzenean doan sarbide bat eraiki zen.

Aireportuaren IATA kodea BIO da, eta ICAO kodea LEBB.

Hegaldiak[aldatu]

Gaur egun aireportuan operatzen duten konpainiak honakoak dira:

Lentoasema 673 right.svg Hegaldiak
Palma [azaroaren 1ean amaitzen da]
Eivissa, Fuerteventura, Hego-Tenerife, Ipar-Tenerife, Kanaria Handia, Lanzarote, Menorca, Palma
Madril-Barajas
Paris-Charles de Gaulle
Udan: Dublin
Udan: Erroma-Fuimicino
Brusela
Lisboa, Londres-Stansted, Manchester
Udan: Eivissa, Geneva
Madril-Barajas
A Coruña, Alacant, Bolonia [urriaren 28an hasten da], Santiago Compostelakoa, Sevilla, Valentzia, Vigo,
Udan: Dubrovnik, Jerez de la Frontera, Madeira, Menorca
Frankfurt
Düsseldorf, Munich, Stuttgart
Udan: Oslo-Gardermoen
Lisboa
Udan: Praga
Istanbul-Atatürk
Venezia-Marco Polo
A Coruña [urriaren 27an hasten da], Alacant [urriaren 27an hasten da], Amsterdam-Schipol, Bartzelona-El Prat, Ipar-Tenerife, Kanaria Handia, Lanzarote, Londres-Heathrow, Málaga, Paris-Orly, Sevilla
Udan: Atenas [ekainaren 20an hasten da], Berlin-Schönefeld, Bukarest-Henri Coandă [ekainaren 19an hasten da], Fuerteventura [ekainaren 21ean hasten da], Marrakex [ekainaren 21ean hasten da], Milan-Malpensa, Santorini, Venezia-Marco Polo
Charter: Alacant

Charter hegaldiak[aldatu]

Lentoasema 673 right.svg Hegaldiak

Estatistikak[aldatu]

Bilbo-Loiu nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 1992-2012 (milioi bidaiari)
Eguneratua: 2013ko otsailaren 13a.[1]

Azken urteetan Bilboko hiriak turismoan izan duen gorakada aireportuak eginiko hegaldi kopuruaren handitzea ekarri du. Guggenheim Bilbao Museoaa ireki denetik europa osoko konpainia berriek hegaldiak eskaintzen dituzte Bilbotik. Euretarik gehienak kostu txikiko hegazkin konpainiak dira, baina beste aireportuetan ez bezala, Bilbon ezartzen direnak ez dute inolako diru laguntzarik jasotzen. 2006. urtean 3.876.072 bidaiari pasa ziren Bilboko aireportutik, euretatik, 1.020.286 nazioarteko hegaldietako bidaiariak izan ziren, eta 2.855.786 Espainia barneko hegaldietako bidaiariak.

Urtea Bidaiariak Urtea Bidaiariak
1992 1.448.691 2003 2.850.524
1993 1.315.551 2004 3.395.773
1994 1.425.822 2005 3.843.253
1995 1.601.974 2006 3.876.072
1996 1.794.586 2007 4.288.698
1997 2.025.339 2008 4.172.903
1998 2.123.305 2009 3.654.951
1999 2.252.361 2010 3.888.969
2000 2.556.373 2011 4.045.613
2001 2.491.770 2012 4.171.095
2002 2.463.698

Hegaldiak bidaiarien arabera[aldatu]

Bidaiari gehien izandako hegaldiak – 2012 / 2011
Postua Hiria 2011n 2012an Aldaketa Airelineak
1 Flag of Spain.svg Madril, Espainia 809.328 835.968 %3,29 Iberia, Spanair, EasyJet, Ryanair, Air Europa
2 Flag of Catalonia.svg Bartzelona, Katalunia 588.946 611.784 %3,88 Vueling, Spanair, Ryanair
3 Flag of Spain.svg Sevilla, Espainia 189.742 227.837 %20,08 Vueling, Air Nostrum, Ryanair
4 Flag of Germany.svg Frankfurt, Alemania 211.913 204.050 %3,71 Lufthansa
5 Flag of Germany.svg Munich, Alemania 182.004 193.708 %6,43 Lufthansa
6 Flag of France.svg Paris-Charles de Gaulle, Frantzia 174.073 191.962 %10,28 Air France
7 Flag of Spain.svg Palma, Espainia 230.155 164.615 %28,48 Air Berlin, Vueling, Orbest Orizonia Airlines
8 Flag of Spain.svg Málaga, Espainia 180.945 162.350 %10,28 Vueling
9 Flag of the United Kingdom.svg Londres-Stansted, Erresuma Batua 128.728 132.427 %2,87 EasyJet
10 Flag of the United Kingdom.svg Londres-Heathrow, Erresuma Batua 101.557 123.644 %21,75 Vueling

Ikus, gainera[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bilbo-Loiu aireportua