Joseba Sarrionandia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joseba Sarrionandia
Joseba Sarrionandia
Datu pertsonalak
Izen osoa Joseba Sarrionandia Uribelarrea
Ezizena Sarri
Jaio 1958ko apirilaren 13a
Euskal Herria Iurreta, Bizkaia
(Euskal Herria)
Lanak
Landutako testu-erak Saiakera, Ipuina, Narrazioa, Poesia.
Eraginak
Sarrionandiari eragindakoak Gabriel Aresti, Yon Etxaide, Jon Mirande, Bernard Etxepare, Vladimir Holan, Celso Emilio Ferreiro, Alvaro Cunqueiro, Herman Melville, Robert Louis Stevenson, Joseph Conrad, Samuel Taylor Coleridge, Fernando Pessoa, Manuel Bandeira, Constantino Cavafis, Jonathan Swift, Edgar Allan Poe.
Sarrionandiak eragindakoak

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a) euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera klandestinitatean bizi da.

Eduki-taula

Biografia [aldatu]

Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean, eta euskara irakasle moduan lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Udako Euskal Unibertsitatean ere parte hartu zuen. Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin eta Oh Euzkadi aldizkarietan eman zituen argitara bere lehen lanak, eta Pott Bandako kideetako bat izan zen, Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Ruper Ordorika, Jon Juaristi, Joxemari Iturralde eta beste hainbat idazlerekin batera. Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. Lan originalez gain, literatura unibertsaleko autoreak euskaratu ditu, batez ere ingelesezko literaturakoak, tartean Samuel Taylor Coleridgeen The Rime of the Ancient Mariner (Marinel Zaharraren Balada) poema narratibo luzea, poesia erromantikoaren gailurretako bat.

1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Harrezkero, preso izatearen errealitatea bere obran hainbat aldiz ukitu du. 1985eko San Fermin egunean ihes egitea lortu zuen, Martuteneko espetxearen barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, Iñaki Pikabea presoarekin batera bozgorailu batean ostenduta. Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri, Sarri kanta ospetsua egin zuen. Ordutik, iheslari bizi da (dagoeneko, Espainiako legeen arabera, haren delituek preskribatu badute ere) eta, hain zuzen, iheslari erbesteratuarena izan da haren obraren beste gai nagusia , Lagun Izoztua eleberrian, esate baterako, ikus daitekeen moduan. Klandestinitatean bizi izan arren, liburuak argitaratzen jarraitu du eta hainbat musikarirekin elkarlanean aritu da: Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza eta beste musikari askori helarazi dizkie bere poemak gutunen bidez (ikus artikulu honetako «Diskografia» atala). Esan Ozenki eta Txalaparta diskoetxeek elkarlanean Hau da ene ondasun guzia disko-liburua argitaratu zuten, idazlearen poema musikatuekin.

Egindako lanak [aldatu]

Poesia [aldatu]

Narrazioa [aldatu]

Saiakera [aldatu]

Haur literatura [aldatu]

Komiki [aldatu]

Itzulpenak (alter ego batzuk) [aldatu]

Joseba Sarrionandiak, gainera, hainbat idazleren lanak itzuli ditu, eta haiei buruz askotan jarduten da bere liburuetan:

Beste hizkuntzetan [aldatu]

Narrazioak
Ni ez naiz hemengoa
Atabala eta euria
Hau da ene ondasun guzia
  • Bost hizkuntzatan argitaraturiko lana (euskaraz, alemanez, ingelesez, espainolez eta frantsesez): Hau da ene ondasun guzia, Txalaparta, Tafalla, 1999.
Lagun izoztua
Harrapatutako txorien hegalak
  • Inglesez: Trapped bird's wings. Baigorri argitaletxea, Bilbo, 2005. Euskaraz eta inglesez edizioa. Itzultzaileak: Diana Draper.
Moroak gara behelaino artean?

Kazetaritzako kolaborazioak [aldatu]

Sariak [aldatu]

Ikuskizunak [aldatu]

Diskografia [aldatu]

Joseba Sarrionaindiaren olerkiak hainbat abestiren letra izan dira:

Galtzetan gordetzeko koblak
Alberto Caeiroren bisita
Sorterriko koblak
Arratseko fadoa
Biolin musikaz
Oroimeneko portua
Inork agintzen ez didalako
Hi oroituz
Lili bat
Ene begiek
Bost minutuko bisita?
Marinel batzu
Hil ez da deus hiltzen
Encuentros con Sarri en Nación Reixa
Hegazti errariak
Nao es tu faculdade de sentir
Oroitzen zaitudanean, ama
Gure oroitzapenak
Sustraiak
Amodio poema
Azkenengo trena
Amodioa
Preso egon denaren gogoa
Hau da ene ondasun guzia
Oroimeneko portua
Ez dut gure herria saltzeko
Aldaketarik aldaketa
Linguae Vasconum Primitiae
Defenda ezazue zuen bake beltza
Lagun presoak
Esku ahurreko marrak
Bunba, blaf
Thames gozoa
Besterriko koblak
Martin Larralde
Gutunei koblak
Kaleko kronika
Territorio librea
Eguraldi lainotsua hiriburuan
Ez diren gauzak
Albisteak
Sorlekuaren kanta
Talaieroaren gogoeta
11 aldaketa
Aspaldian utzitako zelda
Herri proiektua
Bake beltza
Kiromantzidxa (Lekeitio 10)
Mendebaldarketa
Zertarako?
Mundua begiratzeko leihoak
Sagarroiak
Kantuaren gauza galdua
Sustraiak han dituenak
Xoriak (Xorien ihesa)
Norbere akaberari buruzko mintzaldia
(Kantu guztiak)
Gose grebako hogeigarren egunean
Gaueko Argiak
Geografia
Sustraiak han dituenak
Norbere akaberari buruzko mintzaldia
Hemen gaude
Giltzak
Esperantza

Erreferentziak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Joseba Sarrionandia