Plazaberri

Andoni Sagarna eta Pruden Gartzia, "Ikerketarako dokumentazio-tresna eta zerbitzu numeriko edota digitalak" jardunaldian

IKER ikerketa gunea eta ARPIST dokumentazio sareak antolatuta, "Ikerketarako dokumentazio-tresna eta zerbitzu numeriko edota digitalak. Akitania eta Euskal Herriko lan ildoen elkartrukaketa" izeneko jardunaldia egin zen atzo, ekainaren 11n,...

Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza-hitzarmena

Datorren ostegunean, ekainaren 13an, Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute, Bilbon, Akademiaren egoitzan, goizeko 11:30ean. Eusko Ikaskuntzaren izenean Iñaki Dorronsoro lehendakariak sinatuko...

"5000 Hiztegia" sarean kontsulta daiteke

"Bostak Bat" taldearen Adorez Hiztegiak - 5000 Hiztegia (euskara-gaztelania, gaztelania-euskara) Azkue Fundazioaren webgunean kontsulta daiteke, gaurtik aurrera. Hiztegi hau 2009an argitaratu zen paperean, eta ordutik hona erabat berritu da. Sarean...

Lourdes Oñederrak parte hartuko du Leideneko Unibertsitatean egingo den biltzar batean

Miren Lourdes Oñederra hizkuntzalari eta euskaltzainak parte hartuko du datorren astean -ekainaren 12tik 14ra- Leideneko Unibertsitatean (Herbehereak) egingo den "Prescription and Tradition in Language" (Araua eta tradizioa hizkuntzan) izeneko...

Txuma Lasagabaster gogoan

Zail da adiskide eta maisu izan duzunaz iraganean hitz egitea. Halaxe gertatzen zait lerrook idaztean, osasunez pattal zebilela jakin arren, joan den azaroan bezain irribarretsu imajinatu nahi baitut Txuma Lasagabaster. Omenaldi xumea egin genion...

Gehiago irakurri

Europar Hiritar Saria Euskaltzaindiari eman diote

Euskaltzaindiak 2013ko Europar Hiritar Saria jasoko du, gaur, ekainaren 6an, Europar Parlamentuak jakinarazi duenez. Parlamentuak berak aditzera eman duenez, Europa osoko 21 herritako 43 hautagai sarituak izan dira aurten, horien artean Akademia....

Arantxa Urretabizkaiak Bilboko Liburu Azokaren Zazpi Kale saria jaso du

Arantxa Urretabizkaia idazle eta euskaltzain urgazleak Zazpi Kale saria jaso du gaur, ekainaren 6an, 3 Mariak eta Las tres Marías liburuengatik. Bilboko Udalak, Liburu Ganbarak eta Liburu Azokak ematen duten sari hau Sabin Anuzita Udaleko Euskara...

Euskaltzaindia bidelagun Miranda Argako Euskararen Egunean

Urtero bezala, eta aurten hamaikagarren edizioa izan da, Miranda Argan (Nafarroa) Euskararen Eguna ospatu zuten maiatzaren 25ean, Euskararen Lagunak elkartearen eskutik. Miranda Argan ez ezik, inguruko herrietan ere euskal kultura ezagutzera...

Liburu erakusketa baten haritik: euskal literatura eta emakumeak

Ez da erraza gai horri buruz, hots, euskal literatura eta emakumeak, ganorazko ezer esatea, bazter guztietatik ihes egiten dizula sentitu gabe. Zinez gai serioa baita, ez ariketa akademiko soil bat edo, oraindik gutxiago, gure gizartean hain ugariak...

Gehiago irakurri

Euskaltzaindia Bilboko Liburu Azokan

Euskaltzaindia parte hartzen ari da Bilboko Liburu Azokan. Maiatzaren 31tik ekainaren 9ra bitartean Areatzan egiten ari den Azokan, saltokia jarri du Akademiak eta urte osoan argitaratutako liburuak ditu salgai. Besteren artean, Euskaltzaindiaren...

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak