BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA

Ziurtagiriaz

Hemen zaude: Ziurtagiriaz

Bai euskarari ziurtagiria

Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak. Horrela bada, entitate baten hizkuntza-egoera zein den ziurtatzen du.

Ehunka enpresa, saltoki eta era guztietako hainbat entitatek dagoeneko lortu eta erabiltzen dute Bai Euskarari Ziurtagiria. Bezeroak euskaraz hartzea eta euskarazko kalitatezko zerbitzuak eskaintzea lehiakortasunarekin lotzen dituzten enpresak kreditatzen ditu Ziurtagiriak.

Entitate horien guztien ahalegina eta konpromisoa aitortzea du helburu nagusitzat eta balio horrexengatik jende aurrean erakusteko bereizgarria ematen die.

Ziurtagiriak euskarak lanerako balio duela adierazten du. Onurak ere ekar ditzake, hala nola: balio erantsia, entitateen lehiakortasuna areagotzea, eskariari profesionaltasunez erantzutea, gertutasuna eta konfiantza transmititzea, barrura begirako motibazioa, atxikimendua eta pertsonak asebetetzea, erantzukizun soziala, irudia hobetzea, bezeroen aurrean sinesgarritasuna… abantaila horiek guztiak ditu. Azken batean, euskara apustu estrategikoa eta berritzailea da edozein eratako entitaterentzat.


Merkatura egokitzea

Arrakastarako giltza merkatuko eta gizarteko errealitatera egokitzean datza eta egungo merkatuan euskarazko zerbitzuak eskatzen dituzte. Bai Euskarari Ziurtagiriak entitatearen lehiakortasuna kreditatzen du, enpresaren profesionaltasuna eta konpromisoa aditzera emanez.

Euskararen merkatu potentziala etengabe hazten ari da, eta enpresek merkatuaren eskaerari erantzuteko gai izan behar dute. Beraz, Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duten enpresek merkatu potentzial horri ere erantzun diezaioketela erakusten dute.


Erantzukizun soziala

Euskara darabilen entitateak hiritarren gertu bizi da eta konfiantza ematen die. Enpresa batek gizartearekiko konpromisoa agertzen duenean eta gai sozialekin arduratsua denean irudi hobea ematen du eta baita sinesgarritasun handiagoa ere bere bezeroen nahiz bertan lanean ari diren pertsonen aurrean.


Lortu hemen
ziurtagiridunen aldizkaria

Informazioa:

902 43 00 26

(0033) 5 59 25 50 41

info@baieuskarari.org

 

Bai Euskarari Ziurtagiriaren proiektuak hauen laguntza izan du