Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sara Pagola Euskadiren ordezkaria bisitari, amaitu da Rosarion Euskara Munduan-go 2013 negu barnetegia

Sara Pagola Euskadiren ordezkaria bisitari, amaitu da Rosarion Euskara Munduan-go 2013 negu barnetegia

HABE eta FEVAren babesarekin, arrakastaz amaitu da Rosarion Euskara Munduan proiektuko 2013-2016 epeko bigarren barnetegia. Lan handiko egunak bizi izan zituzten Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko ikasleek Zazpirak Bat Euskal Etxean. Hala ere oso pozik agertu ziren agur esateko momentuan eta udakoan pentsatzen hasiak dira jadanik. Bisita egitarauari jarraituz, Euskadiko ordezkaria den Sara Pagola ere bertaratu zen Rosariora pasa den astean. Eusko Jaurlaritzaren Nazioarteko Politikari buruzko hitzaldia eskaini aurretik, Euskara Munduan-en ikasle eta irakasleekin mintzatzeko aukera izan zuen Lakuako Gobernuaren Ordezkariak.

Rosario, Argentina. Hogeita bost urte beteko ditu 2015ean Euskal Herritik kanpo irakasleak trebatzeko programa honek eta inoiz baino sendoago dabil. Katea ez da inoiz eten eta gaur egun, Hego Ameriketako hainbat euskal etxetara ez ezik, unibertsitate batzuetako Hizkuntza Institutuetara ere iritsi da, euskara programa medio trebatu diren irakasleen eskutik.

2013ko Rosarioko Neguko Barnetegia 2013 002

[2013ko neguko barnetegiko momentuak]

Emaitza hauek gogoan, 2008-2012 epeko plana bukatu zenean, talde berri bat osatzea erabaki zuten Euskara Munduan-go arduradunek. Talde berria joan den urtarrilean hasi zen San Nicolasen egindako Udako Barnetegian eta orain, erabat bideratuta, erritmo onean doa 2016an bukatuko den plana betetzeko asmoarekin. Honako partaideek osatzen dute taldea:

ARGENTINA

-Iara Ulacia eta Maitena Echepare (Zingirako Euskaldunak, Chascomus)
-Mariana Grande Cobian (Euskaltzaleak, Buenos Aires)
-Sebastian Amaya (Eusketxe, Buenos Aires)
-Cecilia Elena eta Mariano Silva Torrea (Colectividad Vasca, Concordia)
-Gabriela Aguirre eta Maria Noemi Armendariz (Gerora, Cordoba)
-Aldana Nerea Ariznabarreta (Denak Bat, Mar del Plata)
-Maria Begoña Tisera (Euzkal Etxea, San Nicolas)
-Maria Valeria Oyarzabal (Zelaiko Euskaldunak, Santa Rosa)
-Vanesa Andrea Bauer eta Ines Olazabal (Gure Etxea, Tandil)
-Silvio Alfredo Laborde (Hiru Erreka, Tres Arroyos)
-Martin Colombet (Toki Eder, José C. Paz)
-Cynthia Uberuaga (Gure Txokoa, Azul)
-Florencia Denis (Eusko Etxea, Villa María)

BRASIL

-Maite Garcia Alava (Eusko Alkartasuna, Sao Pablo)
-Maria Madalena Silva Alves de Ataide eta Thiago Imperatriz Barros Pereira (Eusko-Brasildar Etxea, Sao Pablo)

CHILE

-Christian Etxeberria (Euzko Etxea, Santiago)
-Camila Andrea Garcia Galvez eta Carolina Andrea Andonaegui Arancibia (Eusko Etxea, Valparaiso)

URUGUAY

-Maria Gloria Zuazola Castro eta Paola Rossano Ampo (Euskal Erria, Montevideo)
-Maria Laura Moreno Sasiain (Haize Hegoa, Montevideo)
-Maria Angela Juanena Beraza eta Maria Noel Arrua Piccion (Euskaldunen Taldea, Salto)

Rosarioko 2013ko Neguko Barnetegia 2013 01

[Uztailaren 24an eta Rosarioko euskal etxeari egindako bisitaren baitan Sara Pagola Euskara Munduan programako protagonistekin ordubetez bildu zen (argazkia EuskalKultura.com)]

Lau herrialdetako euskal etxeetako partaideen presentzia aprobetxatuz, Argentina-Mercosur-erako Euskadiren ordezkaria den Sara Pagola, taldekoekin bildu zen elkar ezagutu eta euskararekiko euren eskarmentuak konpartitzeko. Bilkura bukatzean, ‘Eusko Jaurlaritzaren Nazioarteko Politika eta Euskal Herria gaur egun’ izenburupeko hitzaldia eskaini zuen Delegatuak euskal etxean bildutako jendearen aurrean.

2013ko Rosarioko Neguko Barnetegia 2013 02

[Eusko Jaurlaritzaren nazioarteko politika ezagutaraztearren, hitzaldia eman zuen Sara Pagolak Rosarioko Zazpirak Bat-en. Euskal Etxeko lehendakari Javier Oteizak aurkeztu zuen Pagola bertaratutakoen aurrean (argazkia EuskalKultura.com)]

EuskalKultura.com-i adierazi diotenez, Zazpirak Bat-eko arduradunak oso gustura geratu dira barnetegiaren egoitza izateko esperientziarekin; eguna bururatzeko, ostiralean bisitarien omenezko egindako afarian oroigarriak banatu zizkieten parte hartutako guztiei.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita