HABE eta FEVAren babesarekin, arrakastaz amaitu da Rosarion Euskara Munduan proiektuko 2013-2016 epeko bigarren barnetegia. Lan handiko egunak bizi izan zituzten Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko ikasleek Zazpirak Bat Euskal Etxean. Hala ere oso pozik agertu ziren agur esateko momentuan eta udakoan pentsatzen hasiak dira jadanik. Bisita egitarauari jarraituz, Euskadiko ordezkaria den Sara Pagola ere bertaratu zen Rosariora pasa den astean. Eusko Jaurlaritzaren Nazioarteko Politikari buruzko hitzaldia eskaini aurretik, Euskara Munduan-en ikasle eta irakasleekin mintzatzeko aukera izan zuen Lakuako Gobernuaren Ordezkariak.
2013/07/30

Gehiago Irakurri…

San Inazio eguneko ospakizunak une gorenera iritsiko dira bihar eta asteburuan Diasporako hainbat euskal etxetan
Boisek abiatu zituen Diasporako San Inazio festak, iragan uztailaren 26, 27 eta 28an; baina egunotan munduko beste zenbait txokoetara zabalduko da santu euskaldunaren jaia. Bihar bertan da Bizkaia eta Gipuzkoako patroiaren eguna (Argentinako Junin hirikoa ere bada) eta bi probintzia horietan jai eguna izango dugu. Bi euskal etxek bat egingo dute ospakizunekin bihar bertan: Argentinan Necocheako eta Arrecifeseko euskal etxeek eta Paraguaien Asunciongo Jasone Etxeak. Beste zenbait lekutan, hala nola Mexiko, Santiago edo Viña del Mar-en, asteburuan egingo dira bestak.
2013/07/30

Gehiago Irakurri…

Urkullu lehendakaria New Yorkeko Eusko Etxearen Mendeurreneko ekitaldietan partaide izango da urrian
Iñigo Urkullu Estatu Batuetara joango da urrian, Europar Batasunetik kanpo lehendakari gisa egiten duen lehenengo bidaia ofizialean. Lehendakariak New York, Washington DC eta Milwaukee hiriak bisitatuko ditu urriaren 8tik 13ra bitartean, azken xehetasunak finkatzeke, eta, Diasporari dagokionez, New Yorkeko Eusko Etxea-ren mendeurreneko ekitaldietan hartuko du parte eta Estatu Batuetako euskal komunitateko ordezkariekin bilduko da Etxeorratzen Hirian zein Washington hiriburuan.
2013/07/29

Gehiago Irakurri…

Basque Tribune aldizkaria jaio da: euskal komunikabide berri bat sarean, eta ingelesez!
Sarean da euskal aldizkari berri bat: Basque Tribune izena du eta ingelesez hutsean egina da. Arduradunen esanetan, abentura digital berri honen helburua Euskal Herriari buruz jakinmina duten ingeles hiztunengana zuzenean iristea da, atzerriko komunikabideen bitartekaritzarik gabe. Albistariak ez ditu eguneroko berriak argitaratzen; aldiz, politika, gizartea, kultura, kirola, euskera eta ekonomia arloko gaiak sakon eta zabal jorratzen ditu. Iñaki Galdos politikari ohia da komunikabide berriaren sustatzaile eta editorea, euskal gizarteko hainbat arloetako adituen kolaborazioarekin eta kazetari talde gazte baten buru.
2013/07/29

Gehiago Irakurri…

Dena prest dago Boisen, iganderaino luzatuko diren bertako San Inazio 2013 jaiei ekiteko
Urtea joan da eta berriz ere iritsi da uztail-hondar, abuztu-hasiera garaia eta horrek esan nahi du, AEBetan, Idahoko Boisen, bertako San Inazioko jaiak. Gogoratu behar da uztailaren 31a hemen jai ez denez, ospakizunak aurreko edo ondoko asteburura pasatzen direla, eta aurtengoan aurrekoari egokitu zaio. Gaur arratsaldez, Euskal Etxean egingo den pintxo dastaketa batek eta Basque Block-eko Anduiza hoteleko frontoian Boise eta San Frantziskoko pilotarien artean jokatuko diren partidek emango diote hasiera jai egitarauari. Hiru egunez, Boise erdiguneko Grove kale inguruak dirdira berezia hartuko du, euskal musika, dantza, janaria, oroigarri eta elastikoak nagusituko baitzaizkie bertaratzen diren guztiei. Igandean, revival, Ordago taldearen itzulera, Basque Block-eko berbenan.
2013/07/26

Gehiago Irakurri…

Albiste gehiago…
azkenErantzunak
aupa Nuria! Maite, 2013/07/10
Zein ideia polita! MarJoxe, 2013/07/03
zorion Felix Zubiaga, 2013/07/01
Filmak jaisteko helbide berria EuskalKultura.com, 2013/06/18
diaspora elkartzen JIE, 2013/06/15
euskaletxeak.net
Kargatzen...
euskaletxeak.net
ArgazkiGaleria
CHILLIDA KATEDRA. Halaxe du izena, Eduardo Chillida Katedra, Frankfurt-eko Goethe Unibertsitate alemaniarrean 2013ko ekainaren 13an ofizialki inauguratu den katedra berriak. Etxepare Institutuak sustatua, euskal ikasketak ditu helburu, bereziki Arteari dagozkionak, Eduardo Chillida oinarri eta abiapuntu. Mundu mailan XX. mendeko artistarik garrantzitsuenetako izan zen sortzaile donostiarraren izena daraman katedra hau, Etxeparek sortu duen hirugarrena da, aurrekoak New Yorken (Bernardo Atxaga katedra) eta Chicagon (Koldo Mitxelena). Irudian, euskal eta alemaniar instituzioetako ordezkariak eta Chillida familiako kideak (argazkia EEI).
argazki gehiago
 

bisita