Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal zinema aztergai Bahia Blancan Union Vasca-k uztailaren 25erako antolatutako ekimenean

Euskal zinema aztergai Bahia Blancan Union Vasca-k uztailaren 25erako antolatutako ekimenean

Union Vasca-k gonbidaturik, Euskal Herriko ekoizpen zinematografikoari buruzko bideo eta hitzaldi bat aurkeztuko ditu Carlos Gabilondo zinemazaleak Bahia Blancako Langile Kooperatibako Kultura Aretoan. Hitzordua ostegunean izango da, arratsaldeko 6etan, Zelarrayan kaleko 560. zenbakian. Gonbite honekin batera, euskal etxeak jakinarazi du arrakastaz burutu dela bere egoitzan FEVAren buruzagientzako formakuntza tailerra.

Bahia Blanca, Argentina. Erakundeen arteko harremanak sendotzen eta Argentinako hainbat bazterretan euskal zinema ezagutarazten segitzen du Carlos Gabilondo historia irakasleak. Berari esker, Atlantikoaren alde honetan hedapen gutxi duten lanak ezagunagoak egiten ari dira eta horrekin batera, Euskal Herriko beste kultur adierazpen desberdin hau ere ari da piskanaka zabaltzen.

Bisiten egitarauari jarraituz, Bahia Blancan aurkeztuko du aste honetan ‘Euskal Zinema’ dokumentala Gabilondo zinemazaleak. Lana proiektatu ondoren, gainera, Euskal Herriko zinemaren historia garatzen duen hitzaldi bat eskainiko du. ‘Euskal Zinemaren ibilbidea’ delako mintzaldian, honako gai hauek aztertuko ditu:

  1. Hasiera. Sorreratik Gerra Zibileraino (1895-1939)
  2. Berun urteak. Gerra Zibiletik ‘Ama Lur’-era (1940-1968)
  3. Lehenengo aldarrikapenak. ‘Ama Lur’-en lorratza. Zine militantea (1969-1980)
  4. Gobernu Autonomikoak. Diru-laguntzak (1980-1990)
  5. Zuzendari berriak. Gazteen iraultza (1990-2010)
  6. Gaur egungo Euskal Zinema (2010-2013)

Emanaldia uztailaren 25ean izango da, 6etan, Langile Kooperatibako Kultura Aretoan, Zelarrayan 560an, Bahia Blancan.

Buruzagientzako tailerra

Beste alde batetik, joan den uztailaren 13an buruzagi formakuntza tailerra eman zuen Ricardo Basterra FEVAko lehendakariak Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxean. Hausnarketarako guneak sortzeko asmoa duen ekintza honetan mota askotako ariketak egin zituzten partaideek; haietako batzuk euskal etxeen kudeaketa, administrazio eta planifikazioa nola egin ikasteko; beste batzuk, berriz, Euskal Herriari buruzko informazioan sakontzeko; eta azkenik banaka eta taldeka, motibazioa eta talde erabilera lantzeko.

FEVAren tailerra Bahia Blancan 2013 01

[Uztailaren 13an gauzatu zen tailerra Union Vasca-n, Tandil, Villa Maria, Coronel Pringles eta Bahia Blanca bertako euskal etxeetako ordezkariak lagun (argazkiaEE)]

“Oso aukera ona izan zen euskal etxeetako kideek euren eguneroko eginkizunez pentsatzeko eta indarrak bultzatu eta ahuleziak konpontzeko elkarren arteko aholkuak emateko”, adierazi dute balantze moduan tailerraren antolatzaileek.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita