Hemen zaude: Hasiera Argazki Galeria Europa Alemania Frankfurt Chillida Katedra Goethe Unibertsitatean
Dokumentu Akzioak

Chillida Katedra Goethe Unibertsitatean

Tamaina 30.3 kB - Fitxategi-mota JPEG image
CHILLIDA KATEDRA. Halaxe du izena, Eduardo Chillida Katedra, Frankfurt-eko Goethe Unibertsitate alemaniarrean 2013ko ekainaren 13an ofizialki inauguratu den katedra berriak. Etxepare Institutuak sustatua, euskal ikasketak ditu helburu, bereziki Arteari dagozkionak, Eduardo Chillida oinarri eta abiapuntu. Mundu mailan XX. mendeko artistarik garrantzitsuenetako izan zen sortzaile donostiarraren izena daraman katedra hau, Etxeparek sortu duen hirugarrena da, aurrekoak New Yorken (Bernardo Atxaga katedra) eta Chicagon (Koldo Mitxelena). Irudian, euskal eta alemaniar instituzioetako ordezkariak eta Chillida familiako kideak (argazkia EEI).
Slide show control
 

bisita