Dokumentu Akzioak

Juan Jose Arrillaga Irusta

2013/05/21

Mexiko Hiria, Mexiko

Mexiko Hiritik Jaione Arrieta Galarragak jakinarazi du VascoMexico zerrendaren bidez hil dela Mexiko Hirian Juan Jose Arrillaga Irusta, hiriburu horretako Euskal Etxeko lehendakari ohia (1983-86) eta egun Mexikoko Gaztelupeko lehendakari zena.

Lerro hauetatik, doluminak eta besarkada bero bat bere alargun Milari, seme Javier eta Lorenzori eta gainerako ahaide eta lagunei, baita Mexikoko euskal komunitateari ere oro har.

[Irudian, Juan Jose Arrillaga lehenengo planoan Mexikoko Gaztelupeko sukaldean lanean (argazkia EuskalKultura.com)]

bisita