Dokumentu Akzioak

Jesus Estrada Arrondo

2013/04/30

Vitoria-Gasteiz, Euskal Herria

Apirilaren 30ean hil da Gasteizen Jesus Estrada Arrondo. Argentinatik honako gutuna jaso dugu bere oroiz.

Goian Bego, Jesus Estrada Arrondo

Ez dago fisikoki gure artean zendu berria baita Gasteizen. Bere heriotzaren berriak, bestela ezin izan, tristura handia eragin du bera ezagutzeko eta maitatzeko aukera izan genuenon artean.

Egundoko galera honen aurrean, Diaspora Argentinarreko bere lagunok familiaren eta lagunen ondoan egon nahi dugu, baita arlo politiko, sozial eta kultural desberdinetan Euskal Herri Independente baten alde jardunkide eta militantzian lagun izan zituenekin ere.

Diasporak "bere mezularirik garrantzitsuena" galtzen du, Jesusen lan fotografikoak lehen-eskutik eta gertatu eta berehala ekartzen baitzizkigun 11.000 kilometrotara geundenoi, Euskal Herriko gertakari kultural eta politikoen berri. Jesusi eskainitako omenaldi gisa, guk, Euskal Kulturaren eta gure Nazioaren Eskubide Historikoen hedatze-lanetan bidelagun izan garenez, berritu nahi dugu aberri-bide honetatik segitzeko engaiamendua, zinez sinetsirik beronek zuzenduko gaituela Herri eta Nazio gisa helburu goren ezarri dugun hori erdiestera: "Euskal Herriaren Independentzia".

Carlos Arturo Martinez, Pedro Mauregui Larranda, Cesar Arrondo eta Argentinako Euskal Diasporako gainerako lagunak, 2013-04-30


bisita