Hemen zaude: Hasiera Albisteak 1919an hasitako "Confiteria Los Vascos" gozotegia saritu dute Bahia Blancan, segida familiarra sariarekin

1919an hasitako "Confiteria Los Vascos" gozotegia saritu dute Bahia Blancan, segida familiarra sariarekin

2013/07/30

Laugarren urtez banatu dira aurtengo uztailean Argentinako Bahia Blancan Corporación Sariak, bertako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Korporazioak antolatuta, lau sari horietako bat, 'segida familiarra' arlokoa, 'Confitería Los Vascos' gozotegiari eman zaiolarik. Hiriko La Nueva Provincia egunkariaren arabera "segida familiarraren saria ezin izan da egokiago eman, Los Vascos Gozotegiari eman baitzaio, Bahia Blancako leku esanguratsuenetako bati. Donado 196 helbidean kokatua, 1919an sortutako leku tradizional hau, ibilbide familiar aberatsekoa da, abiatu zuten eskuetatik hasita, Jose Moro Izaguirre eta Valentina Lecuona abiatzaile", dio aipatu egunkariak, jarraian biltzen dugun oharrean.

Bahia Blanca, Argentina. "Beti egon da familiaren eskuetan, hasieratik. Los Vascos tradizio bilakatzen joan zen Bahia Blancan eta zinez harro nago segida familiarraren saria guri eman izanaz", esan du Jose Maria Moro-k, gogoratuz amona Valentinaren errezetak eta aita Valentinen emaria, azpimarratuz halaber bere seme-alabak negozioan txertatuta daudela.

"Urte askotan nabarmendu gara gozotegi legez. Soilik sandwitxitoak gehitu ditugu, baina tradizionala beti konfiteak, bonboiak eta ore fina izan dira", zabaldu du Morok, azpimarratuz enpresaren lana belaunaldiz belaunaldi pasatu izan dela.

"Hiru belaunaldi izan dira zuzendaritzan eta Los Vascos-ek beti lerro bera jarraitu izan du mozkinetan, gozogintza produktuen kalitatea izanik gure irudirik indartsuena. Nabarmentzen gara baita ere luntx zerbitzu osoetan eta parte hartu ahal izan dugu gure betiko bezeroen festetan", esan du Morok, pozik, jasotako ohoratzearekin.

(2013-07-29an La Nueva Provincian argitara emana)

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita