Erabiltzailearen akzioak
Albisteak
Unibertsitatea.net oporretara doa irailerarte!
Irailera bitartean eguneratu gabe egongo dira Ziztu bizian albistegia eta Facebook eta @Uninet_ataria twitter kontuak. Hala ere, zuen esku geratzen dira Ikasleen txokoko iragarkiak, Otarreako apunteak, Blog komunitatea, Zer, non ikasi ikasketen bilatzailea...
Irati Iciar: “Egoera delikatuan aurkitzen da UEU, eta horregatik da pozgarria udako ikastaroetan izan ditugun emaitza onak”
UEUko 40+1 Udako Ikastaroak amaitu dira eta balorazioa positiboa egiten du UEUk, egoera zailaren aurrean jendearen parte hartzea eta lanerako gogoa oso handia izan delako. Iruñean izan dira azken ikastaroak Eibar eta Baionatik pasa ondoren, eta Irati Iciarrekin hitz egin dugu, udako ikastaroen antolatzailearekin.
10 graduatutik bakarrak erabakitzen du lan-arrazoiengatik erkidegoa uztea
Azterlana burutzeko 2006, 2007 eta 2008an UPV/EHUn, Deustuko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean ikasketak amaitu zituzten 20.981 graduaturi egin zaie galdeketa. Azterlana, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du.
Mondragon Unibertsitateak eskuartean ditu Bilboko formazio zentro berriko giltzak
Bilbon kokatuko den zentroa 3 solairutan banatutako 5.900 metro karratuko eraikina da eta espezializatuta egongo da berrikuntzan eta ekintzailetasunean.
Matematikari Euskaldunen I. Topaketak ospatu ziren atzo Eibarren
24 herritako 40 matematikaritik gora batu ziren atzo Eibarren, Udako Ikastaroen 41. edizioaren baitan antolatu ziren topaketetan.
Unibertsitateko titulazioen eskumen osoa Unibasq-ek izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak
Espainiako Gobernuak Aneca eta Unibasq agentzien lanen bikoizketak ekiditeko Unibasq Euskal unibertsitate sistemaren kalitate agentzia desagerraraztea proposatu du. Jaurlaritzak ordea ez du horren alde egingo.
Ebaluazioaren esparruko mundu mailako 350 psikologo aditutik gora batuko dira Donostian
UPV/EHUren Donostiako Psikologia Fakultateak hartuko du nazioarteko biltzarra uztailaren 17tik 20ra.
Felix Goñi katedradunak lipidoen arloko Europako ikerketa onenaren Avanti saria jasoko du
Matrikula 4 epetan ordaintzeko aukera izango dute UPNA/NUPeko ikasleek datorren ikasturtean
Orain arte ordainketa bi epetan egiteko aukera zuten eta 2013/2014an aplikatuko den neurri berriarekin ikasleei eta hauen familiei gradu, master eta lehengo zikloetako titulazioak ordaintzeko erraztasunak ematea lortu nahi da.
"DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa" doktore-tesia aurkeztu du Urtzi Ruiz de Azuak
Irakasle lanetan zebilela kezkagarria iruditzen zitzaion gazte askok euskararekiko erakusten zuten jarrera eta motibazioa. Horrek eraginda alderdi kognitiboa, afektiboa eta jokabidezkoa uztartzen dituen galdetegia eratu du.