Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2013/05/21 14:45:53.707739 GMT+2

Plazaolako Ibilbidea. Maitzak 25.

Maiatzak 25, Ibilbide Osasungarriak; Plazaolako ibilbidea.
 Izena eman : www.blogak.com\mintzakide. animatu zaitezte! Eguraldia aurretik enkargatu dugu!

izen-emate fitxa: sakatu hemen

 

Posted by: mintzakidemenditaldea.2013/05/21 14:45:53.707739 GMT+2
Tags: solaslagun iruñerria antsoain euskara iruñea aranguren mintzakide ikasi taxoare artika berbalagun tafalla euskera iruñera mintzatu iruña egin praktikatu berriobeti hitz berriogoiti mintzalagun solastu xulapain artikaberria | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/05/07 14:43:22.531664 GMT+2

Etxepetteko hezeguneak. Maiatzak 11, Ibilbide Osasungarriak



Ibilbide Osasungarriak.

Larunbata honetan, Baionara. Etxepetteko hezeguneak.
Adi ordutegiari, goizeko 8:30etan Korralillosen.
Izena emateko: Izen-emate fitxa.
Ea oraingo honetan, eguraldia laguntzen digun....

Ibilbidearen informazioa, berriaren eskutik.

Etxepetteko hezeguneak


Aturri ibaiak eta Ardanabia errekak sortutako hezeguneen artean ibilaldi erraz eta gozagarria egingo dugu. Leku berezi horietako aberedi eta landaredi bereziak izango ditugu bidelagun. ALLANDE SOKARROS

Ahurtiko portuaren ikusmira. / ALLANDE SOKARROS
Ahurti hiriko (Lapurdi) ibai portutik abiatuko gara; zehazki, La galupe jatetxe ohiaren parean eta ibaiaren bazterrean dagoen aparkalekutik. Aturri ibai eder, zabal eta barearen bazterrean eginiko zirga bidexkan mendebaldera hasiko gara ibiltzen. Hasieran bertan, Ahurtiko portu xumeak iragan oparo baten oroitzapenak ekarriko dizkigu gogora; Aturri ibaia merkantziak Baionako portura eta itsasora eramateko garraiobide garrantzitsua zen garaiena, alegia. Gaur egun, bizpahiu barku baino ez ditugu ikusiko ontzi zubiari itsatsiak. Garai oparo haien lekuko dira, haatik, Aturri bazterrean diren etxe dotore edo jauregitxoak. Hain zuzen, Ahurtiko ibai portutik abiatu orduko ibaiaren beste ertzean (Landetan) dugun etxe handi miresgarriak Monpellierko jauregia du izena.

Zirga bidexkan aurrera goazela, galdutako garaien beste jakile bat ikusiko dugu: burdinazko gurpil handi bat, ingurua zurez emana duena. Tramankulu horren euskarazko izena gindela edo gindatxada, eta ibaiaren zabalean jarritako arrantzarako sarearen ertzeratzeko betekizuna zuen. Aitzinago arrantza mota horretaz datuak zehatz ematen ditu ginbela dagoen leku horretan bertan jarritako pankartak... erdara hutsean, tamalez.

Aturriren lasaitasunak gogobeteko gaitu; ibaiaren ur gaineko antxetek, ubarroiek, basahateek, baita zisne batzuek ere. Zirga bidexka honetan ibiltariak edo korrikalariak gurutzatzea ere maiz gertatuko zaigu, inguru horietako bizilagunen ohiko pasealekua baita.

Erdaraz Le Sablot izena duen Aturriren gaineko uhartetxoaren puntaren parean, ibaira sartzen den zubixka baten bisean-bisean, zirga bidexka utziko dugu, arto alor baten barrena sartzen den xenda bat hartzearren. Hasieratik bertatik, Etxepetteko hezeguneak izendatutako ibilbide hau kolore horiko tinduekin seinalatuta dago, eta hasiera honetan GR8 ibilbidearekin bat egiten du. Orain bai, Aturriren urez gainezka jartzeek sortutako hezeguneetan gaude. Izan ere, tarteka gertatutako uholde handienetan, Aturriren urak bere ertzetatik hiru kilometroraino sartu dira lurren barrena. Hezegune hauetan hazi ohi ziren zuhaitz eta zuhaindi mota berezietatik —haltz, sahats, kanabera, arrasondo... —, tamalez, oso gutxi geratzen da gaur egun, artoak edo kiwi landatzeek leku guzia hartu baitute eta lurrak narbarmen higatu.

Laster batean, Ahurti eta Baiona arteko errepideraino iritsiko gara. Arreta handiz zeharkatuko dugu, ibilgailuak ziztu gaitzean dabiltzalako! Errepidearen beste aldean, bidexka batean jarraituko dugu, ubidetxo bat daukagularik eskuinaldetik. Hementxe, berriz, tokian tokiko zuhaindiarekin lehian jarriak, albo zuhaitzak izanen ditugu bidelagun. Bide bazterretik aldenduz gero, haatik, hezegune bateko ohiko zuhaindi eta landarediak nagusitzen dira, eta haien babesean bizi eta hazten dira hainbat eta hainbat abere: lertxunak, urtxori gorriak, ur dortoka gorriak, bisoiak, suge zuriak...

Ardanabiako urmaelak 

Etxe bat igaro eta gero beste batera helduko garelarik, Ardanabia errekarekin eginen dugu topo. Hazparneko larretan sortzen da erreka xume hori, eta Urketa herriko lurretan sartzen da Aturrin, ia 26 kilometroko bidea egin ondoan. Etxepetteko hezeguneak zeharkatzen dituen leku honetan oso barea dirudi, ur-lasterrik gabekoa. Ez zaio fidatu behar, segurraz ere urez gainezka jartzeak gertatzen zaizkiolako! Ardanabiako ertzari xenda polit batean jarraitzen diogularik, burdinazko zubi baten azpitik pasatuko gara. Hau da Baiona eta Tolosa (Okzitaniakoa) arteko trenbidearen eraikuntza ugarietatik bata, eta gertatzen ahal zaigu tren bat bertatik igarotzen ikustea edo entzutea. Burdinazko trenbide zubi horretatik apurtxo bat urrunago zurezko zubixka bat topatuko dugu eta bidean ezkerralderat jarraituko. Eskuinaldetik datorren bidexka Ahurti eta Urketa herriko lurren artean paratutako korrika eta kirol egiteko eremu baten parte da. Hemendik aurrera sarritan topa genitzake korrikalariak.

Zurezko zaldain edo zubixka horretatik berehalaxe, ezkerralderat, urmael bat agertuko zaigu. Hezeguneen bazter batean sortutako ur geldi horretan, hainbat basahate mota ikusteko aukerarik bagenuke, geldi-geldian eta isilik egonez gero. Bakanago ikusiko dugu, ordea, uhoiloa, inguru hauetan egon ohi bada ere. Haren karranka berezia, aldiz, entzuteko paradarik balegoke.

Urmael horretatik berehalakoan, GR8 seinale gorri-zuridunari eta honen zati bat baliatzen duen korrika eta kirol guneari agur eginen diegu, ezkerrerat zuhaitz eta zuhaixka artean sartzen den xenda hartzeko. Bi pankarta badaude hortxe, Etxepetteko hezeguneetan sartzen garela azaltzen digutenak. Hezegune batean garenez gero, xenda hori nahikoa bustia edota lokaztua ere gerta daiteke. Zapata egokiak edukitzea komeni da, beraz.

Xenda horretan sartu orduko, ezkerraldetik betiere, beste urmael bat ikusiko dugu. Hori ez daiteke basahateentzat babesgune bezala eman, pankarta batek azaltzen baitu hegazti horien ehizatzeko gune bezala antolatua dela.

Xenda edo lurbide hau bidexka bilakatuko zaigu laster batean, eta hemendik gutxira, Ahurtiko lehen etxeetara iritsiko gara. Errepidera heltzean, abiaguneko aparkalekua pare-parean izanen dugu, trenbide pasagunearen beste aldean.

Ibilbide hau bi ordukoa da gehienez, baina bada luzatzeko eta Ahurti herria ikuskatzeko aukera. Horretarako, Aturri ibaiaren ekialderantz, ertzari jarraitzen hasiko gatzaizkio, Euskal Herriaren eta Landen arteko zubiaren azpitik pasatuko gara, errepidea eta trenbidea zeharkatuko ditugu, eta Sabartze auzunearen barrena daraman bide txikia hartuko dugu, burdinbidearen eskuinaldeko saihets-saihetsean. Berehalaxe, Chemin de Pigon ibilbidea seinalatzen duen pankarta ikusiko dugu, eta eskuinalderat maldan gora daramaten harrizko eskaileretan gora igoko gara, Aturriri bizkarra emanda. Etxe baten eskuinaldeko saihetsetik pasatu eta gero, eskailera hauek Ahurti erdialdeko plazatxo batera eramanen gaituzte. Hiriaren erdialdea bisitatzeko denbora hartu eta gero, buelta emanen dugu eta, Turismo Bulego aurretik pasatu eta gero, errebote aldera joko dugu. Frontoi horretatik berehala, bide sardan eskuinaldeko karrika txikia ibiltzen hasiko gara, baina segidan utziko dugu, Iturriaren xenda ibilbideari jarraituz, parke antzeko baten maldatik jaisteko eta azken batean Aturri ertzarekin topo egiteko. Txango txiki honek ibilaldia ordu erdiz luzatuko digu.
Merkantzia garraiobide garrantzitsua Aturri ibaia merkantziak garraiatzeko bide garrantzitsua izan zen XIV. eta XIX. mendeen artean —nabarmen gutxiago XX. mendearen lehen hamarkadetan—. Garaien arabera, egurra eta zura, eraikuntzarako harria, gatza, ardoa eta beste zeramatzaten Mont-de-Marsan eta Baiona artean. Aturri barnatasun eskaseko ibaia denez, zola laueko ontziek garraiatzen zuten merkantzia, galupe izenekoek. Izen horretatik dator Galuperie kaiarena, Baiona Txikian. Merkantzia garraiatzeak aberasteak eragin zituen, eta horren lekuko dira Aturri ertzeko etxe dotore asko.

Posted by: mintzakidemenditaldea.2013/05/07 14:43:22.531664 GMT+2
Tags: solaslagun iruñerria antsoain euskara iruñea aranguren mintzakide ikasi taxoare artika berbalagun tafalla euskera iruñera mintzatu iruña artikaberria praktikatu berriobeti hitz berriogoiti mintzalagun solastu xulapain egin | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/04/05 12:52:33.021577 GMT+2

I.Osasungarriak: Ayuda ibaiaren haitzartea. Apirilak 13, larunbata.

Apirilak 13an, larunbatarekin, OKINA eta SASETA elkartzen dituen ibilbidea egingo dugu . Paseotxo polita eta oso erraza, umeekin egiteko aproposa; baita ibilbidetxoak egiten hasiberriak zaretenontzat!! Goizeko irteera.
sakatu irudian kartela jaisteko, inprimatzeko......
Estekak atalean izen-emate fitxa aurkituko duzue. Animatu zaitezte!

Trebiñuk arabartasuna aldarrikatzen duen mugaldean, han jaisten dira limurtzaile Ayuda ibaiaren urak. Presaka egiten du bidea errekaka, ur-jauzi eta putzu txiki eta etengabeak sortuz, landaretza oparoaz eta geologia aberatsaz inguraturik. Okina eta Saseta herrien artean igarotzen da haitzartea; arroila horretatik bertatik igarotzen zen antzina, Arrainaren bidea, Gaztela eta itsasoaren artean; baita Ardoarena ere (Gr-38, Errioxa eta Bizkaia artean.

Okinatik Sasetarako zeharkaldia.

Jasokundearen eliza protogotikotik okina erdigunerako iturrirantz joko dugu. Eskuinera hartu eta errekaren aldamenean jarraituko dugu oinez. Hormigoizko bideak ur-errota zaharra gurutzatzen du; han dira oraindik errotaren ubidea, andapara edo ur-aska, tobera…. Aterpe pribatu batera iritsiko gara. Pista zidor bihurtzen da Trebiñuko Konderrian sartzean. Gaztelak Arabako lurretan daukan uharte administratiboa da Trebiñu, euskaldunen aspaldiko aldarrikapena. Egurrezko zubia gurutzatuko dugu. Erreka, haitzartea eta zidorra nahasi edo urtu egiten dira, ur-jauzi txikien eta putzuen artean jolasean. Horma etzanek eta morfologia geologiko bitxiko biserek babesten dute ingurua, harmaila eta kolada eran. Euria sarri samar egiten duenena, iturburuak eta errekastoak jaiotzen dira, eta zaldi-isatsaren tankerako ur-mototsak eta jauziak sortzen nonahi. Naturak antzelanik ikusgarriena jokatzen du halakotan. Pago, haritz, arte, sahats eta lizarrek itzala eta freskura ematen diote bideari.

Haitzartean sartu ahala, amildegia itxiz doa, eta bidea inoiz ez bezala apaintzen. Harrizko bisera batean, apur bat gorantz egin, eta haitzartearen ikuspegi osoagoa izango dugu. Ayuda ibaiak, berriz, behera jarraitzen du, harkaitza zulatu eta zulatu.

Pagoek haritz eta arteei egiten die leue. Harlauza handi batek osatutako zubia gurutzatzean, ipuruak, karraskak, ezkaiak eta izpilikuak mintzo zaizkigu, lur lehorragoetan gaudela esateko. Ia ohartu gabe, hor da saseta. Etxetzar batek, haren armarriak eta postontzi zahar batek egingo digute ongietorria. Duela gutxi arte erdi hutsik egon bada ere, taberna berriaren tximiniak berotzen eta biziarazten du egun herriaren irudi erromantikoa.

Denbora: 2 h joana.

Ezaugarriak: Zeharkaldi samurra.

Haurrak:5 urtetik gora

Luzera :6 km

Posted by: mintzakidemenditaldea.2013/04/05 12:52:33.021577 GMT+2
Tags: iruñerria burlata berriozar artikaberri antsoain atarrabia euskara iruñea aranguren mintzakide ikasi artika tafalla euskera mintzatu markalain berriobeiti intzapraktika berriogoiti mintzalagun solastu xulapain bidelagun | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/02/14 13:01:28.400000 GMT+1

Otsailak 23, Las Cañas hezeguneak. Viana. Ibilbide osasungarriak

">
Larunbat honetan berriz ere gure Ibilbide Osasungarriak. Oraingo honetan Nafarroako erriberara hurbilduko gara, Vianara.
Ibilbidearen informazioa Berriaren eskutik: Las Cañas aintzira fitxa
Izena emateko : Izen-emate fitxa sakatu aurreko esteka eta ondo aukeratu data (zerrendatxoa ireki datak ikusteko)
Ibilbide Osasungarrien egutegia: Egutegia jaitsi.
" title="">
Egutegian ikusi dezakezue, hurrengo martxoaren 3an Saio Osagarria antolatu dugu, Berriozar Euskara Zerbitzuarekin batera. Ezkaba mendira igoko gara bisita gidatu batean, Emilio Majuelo historialariarekin. Saio Osagarri honetan izena emateko Ibilbide Osasungarriaren fitxatxoa erabili dezakezue.
Laster arte!

Posted by: mintzakidemenditaldea.2013/02/14 13:01:28.400000 GMT+1
Tags: iruñerria burlata berriozar artikaberri antsoain atarrabia euskara iruñea aranguren mintzakide ikasi artika tafalla euskera mintzatu markalain berriobeiti intzapraktika berriogoiti mintzalagun solastu xulapain bidelagun | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/01/12 10:39:55.559000 GMT+1

Mintzakide Ibilbide Osasungarriak. Etxepetteko hezeguneak.

Etxepetteko hezeguneak. Otsailak 3 Igandearekin

">


Izen-emate fitxatxoa: SAKATU HEMEN
informazioa eta izen-emateak mintzakide1@gmail.com

Ibilbidearen informazioa: Berria egunkariaren eskutik


 

Posted by: mintzakidemenditaldea.2013/01/12 10:39:55.559000 GMT+1
Tags: mintzapraktika iruñerria burlata berriozar artikaberri iruñea atarrabia euskara antsoain aranguren mintzakide ikasi artika tafalla euskera mintzatu markalain berriobeiti berriogoiti mintzalagun solastu xulapain bidelagun | Permalink | Comments (0) | References (0)

2013/01/02 17:50:57.566000 GMT+1

Urtarrilak 5. Urbasa-Monterutxo.

Urte Berri On, guztioi.
Urtarrilaren 5ean, larunbatekin, urtea ondo hasteko, Ibilbide Osasungarri berri bat prestatu dugu. Oraingo honetan Urbasara abiatuko gara 4.5 kilometroko paseoa prestatu dugu, maldarik gabe, bakarrik 55m. aldea.
" title="">
eta Izen-emate fitxa edo informazioa, hurrengo fitxa betetzen edo mintzakide1@gmail.com helbidean.
Animatu zaitezte.

Posted by: mintzakidemenditaldea.2013/01/02 17:50:57.566000 GMT+1
Tags: solaslagun burlata berriozar iruñea atarrabia antsoain aranguren mintzakide ikasi berrtiobeiti ezkaba artika mintzatu iruña artikaberri aritu mutiloa hitz mintzalagun solastu egin irunea | Permalink | Comments (0) | References (0)

2012/12/16 20:57:26.358000 GMT+1

Abenduak 22, Antoine de l´Abbadie gaztelua. Hendaia.

Ibibide Osasungarriak. Antoine de l´Abbadie gaztelua.
Abenduak 22, goizeko 9etan Korralillosen.
ibilbide osasungarriak


" title="">Izena eman hurrengo fitxatxoa betetzen edo mezu bat bidaltzen mintzakide1@gmail.com
Cargando..." title="">

Posted by: mintzakidemenditaldea.2012/12/16 20:57:26.358000 GMT+1
Tags: paseoa taldea mintzapraktika iruñerria urkulu irakurri iruñea erabilera eguna euskara mintzakide ikasi mendia euskera iparla egunkaria egin mendi praktikatu balerdi hitz mintza eguraldia | Permalink | Comments (0) | References (0)

2012/10/26 12:04:12.639000 GMT+2

Urriak 28, Irurtzungo Trinitatea.

Igande honetan Mintzakide Mendi taldearen bigarren txangoa, Irurtzungo Trinitatera joango gara.
Hitzordua: Igandeak 28, goizeko 9:00etan Korralillosen.
Izena emateko 948330868 telefonoan edo mintzakide1@gmail.com helbidean.
Oharra: Adi ordutegiari. Igandean neguko ordutegian sartzen gara, erlojuak ordu bat atzeratu behar da.
"Irurtzungo Trinitatea."">
Berriz ere, atera zauzue mendiko equipoak, prestatu zeure hamarretakoak eta bazkari gozoak eta topa dezagun betiko tokian goizeko bederatzietan puntu puntuan, mesedez.

Posted by: mintzakidemenditaldea.2012/10/26 12:04:12.639000 GMT+2
Tags: euskara iruñea eguna euskera mintzakide taldea mintzapraktika iruñerria ikasi mintza irakurri sanferminak egunkaria mendi eguraldia fermin praktikatu erabilera san | Permalink | Comments (0) | References (0)

2012/10/05 18:17:32.769000 GMT+2

URRIAK 7, IRABIAKO URTEGIA.

Ikasturteari hasiera emateko,datorren igandean mendira!
Beraz, atera zauzue mendiko equipoak, prestatu zeure hamarretakoak eta bazkari gozoak eta topa dezagun betiko tokian goizeko bederatzietan puntu puntuan, mesedez.

" title="">

Iratiko basoa Europako pagadi eta izeidi handienetakoa da, eta kontserbazioaz ari garela, onenen artekoa da. Guztira 17.000 hektarea ditu, eta landarediaren eta faunaren kalitatea eta kontserbazio egoera medio, Nafarroako eremu gomendagarrienetakoa da. Iratiko basoan ibilbide ugari dago, baina interesgarri eta bitxienetakoa Irabiako urtegia inguratzen duena da. Oihanaren bihotzean dago ur gardeneko urtegi eder hori.

Orreagatik abiapuntura heltzeko, hots, urtegiko dikera heltzeko, bidea hegoalderantz hartu behar da, eta Auritz igaro ostean, ezkerrera hartu Garraldarantz, Aribera heldu arte. Han, Orbaizetarako bidea hartu behar da, eta herria igaro ostean, arma lantegira iritsi aurretik, Arrazolara bidean eskuinera hartu, Irabiako urtegirantz. Arrazolatik, jada basoan gaudela, larreak eta pagadi sarriak zeharkatuko ditugu 7 kilometroz, urtegiko dikera iritsi aurretik.

Proposatzen dugun ibilbideak urtegia inguratzen du; ezkerreko ertzetik hasten da, eta erloju orratzen aurkako noranzkoari jarraitzen dio. Dikea gurutzatu behar da, eta eskuinerantz, pagadi eta izeidien artetik urtegia inguratzen duen bidexka hartu. Giro ona badago, ur urdin eta freskoan baina gaitezke; baina betiere, ur ertzetik asko urrundu gabe.

Ordubete inguruz ibili ostean, basetxera daraman zubira helduko gara, eta metro batzuk igaro ostean, Arrazola eta Elurretako Andre Maria lotzen dituen baso pistara ematen du. Hor gaudela, bi aukera ditugu: eskuinetara hartuta, Elurretako Andre Mariara iritsiko gara (joan?etorria 7 km gehiago); ezkerrera hartuta, urtegiaren eskuineko ertza hartuko dugu, eta abiapuntura iritsiko gara. Lehenengo aukera luzeegia izan daiteke, bi orduz baino gehiagoz ibiltzeko asmorik ez badugu. Bigarren aukera hartzen badugu, bidean ordu erdi egin ondoren bidegurutze batera iritsiko gara; Egurgio ibaiaren gaineko zubia zeharkatu, eta ezkerrerantz jarraituko dugu abiapuntura iritsi arte.



Posted by: mintzakidemenditaldea.2012/10/05 18:17:32.769000 GMT+2
Tags: taldea iruñerria egin berriozar antsoain nafarroa euskara aranguren mintzakide mendia taxoare artika natura euskera maitasuna iruña berriobeiti mendi egutegia zolina hitz solastu artikaberria irunea | Permalink | Comments (0) | References (0)

2012/06/13 17:10:37.112000 GMT+2

Aisa bailara ASTEBURU PASA!!

Hitzordua:

Ekainaren 15ean ostirala arratsaldeko 17:45etan korralillosetan AISA bailarara joateko.

Kaixo Mintzakideak!

Dakizuenez hurrengo txangoa Aisa bailarara izango da.

Aisa bailara Huescako Pirineotan dago, Hecho bailararen ondoan eta urrun dagoenez pentsatu dugu ostiraletik joatea txango desberdinak egiteko.

Horretarako Aisako Aterpean lo egingo genuke.

Norbaitek joaten animatzen bada ostegunerako esan behar du aterpean erreserbak egiteko.

Aterpetxekoprezioak:

-Lo egin 14€.

-Lo egin eta gosaria: 19€

- Lo egin .pentsio erdia 29€.

 Hona hemen argazki pare bat.

 

Posted by: mintzakidemenditaldea.2012/06/13 17:10:37.112000 GMT+2
Tags: euskara euskera mintzakide taldea mintzapraktika iruñerria ikasi mintza irakurri egunkaria mendi eguraldia iruñea praktikatu erabilera eguna | Permalink | Comments (0) | References (0)