MAIko ikasleak Rotterdamen jokatu zen Shell Eco Marathon lehiaketan aurrenekoen artean kokatu ziren
MAIko ikasleak onenen artean Shell Eco Marathon 2013 lehiaketan
Rotterdamen ospatu den Shell Eco Marathon lehiaketan onenen artean sailkatu ziren Bergarako MAIko ikasleak. Gasteizko Mendizabala Institutuarekin batera prestatutako Urban Concept kategoriako hidrogenozko bateriadun ibilgailua, 7.en postuan gelditu zen pasa den maiatzaren 19an.
Maiatzaren 15 eta 16an prototipoa puntuan ipintzen aritu ziren MAIko ikasle eta irakasleak, hurrengo egunean ibilgailuaren inspekzio osoa gainditzeko. Beharrezko proba eta baldintza guztiak gainditu ondoren, asteburuan jokatu diren lasterketean, punta puntan aritu dira eta 41,98 km/kWh marka lortu dute.
Oraindik ere ibilgailuak hobekuntzaren bat behar duela nabari duten arren, oso pozik daude egindako lanarekin eta lortutako markarekin.