Euskal literatura
- Bernardo Atxaga eta Xabier Lete euskal idazleak (2009 - www.guregipuzkoa.net - cc-by-sa)
XVIII.mendea gramatikariena eta euskara goresten dutenena da : hauetarik famatuena Manuel de Larramendi da (1690-1766), hizkuntzalaritzan egin zituen ikaragarriko lanetatik ezagutua. XIX.mendearen bigarren erditik goiti, euskal literatura laikotuko da.
1950eko hamarkadaz geroztik, Jon Miranden (1925-1972) eta Gabriel Arestiren (1933-1975) ildoari jarraituz euskal literaturak garapen handia ezagutu du.
Gaur egungo idazlerik emankorrenen eta trebeenen artean, hauek aipa ditzazkegu besteak beste Bernardo Atxaga, Gipuzkoako Asteasun sortua, "Obabakoak" eleberriaren idazlea (liburu honek literatura nazio-saria eskuratu zuen Espainian 1989an, geroztik 19 hizkuntzatan itzulia izan da) eta Itxaro Borda, "Euskadi" saria irabazi zuena 2001ean, "100% basque" liburuarekin.
Gaur egun, 1500 liburu inguru plazaratzen dira urtero Euskal Herrian.
Bestalde, euskara ahozko literatura bizi baten oinarria izan da. Honen lekuko, gaur egun indarrean dugun bertsolaritza.
- Baliabideak
-
Euskal Idazleen Elkartea
Euskal Idazleen Elkartea 1982an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defenditzeko asmoz egituratua. Euskal literatura zabaltzea du helburu.
-
Maiatz literatur aldizkaria
Maiatz aldizkariaren lehen zenbakia 1982ko otsailaren 12an argitaratu zen Baionan. Euskal egileez gain - nagusiki Ipar Euskal Herrikoak, baina baita Bidasoaz hegoaldekoak ere -, handia da Maiatz aldizkariak atzerriko egileei eskainitako arreta, idazle askoren lanak euskaratuz. Antzerkiak ere presentzia du aldizkarian, antzez-lan osoak eskaini izan baititu.
-
Euskal Poesiaren ataria
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko.
-
Basqueliterature.com
Euskal literaturari buruzko hainbat argibide aurkituko dituzu bertan, hala nola, euskal literaturaren historia laburra, euskal egile, obra nahiz itzulpenen katalogoa, lotura interesgarriak (instituzionalak, akademikoak, literarioak...)...
-
armiarma.com, literaturaren sarean
Literaturari buruzko hainbat atari batzen ditu Armiarma sareak. Besteak beste Literaturaren zubitegia, basquepoetry.net (euskal poesiaren ataria), Klasikoen gordailua (euskal literaturako testu klasikoak), Susa argitaletxearen egitasmoak direnak.