Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen lehiaketaren hirugarren edizioa antolatzen dute 2013ko martxoaren 1etik maiatzaren 15era.
"Irudimena" lehiaketa gazteei zuzendutako Euskal kultur erakundearen "Hogei'ta" programaren barnean sartzen da.
Aitzineko edizioetan parte-hartzaileek argazki batzuetan oinarritu behar bazuten sormen lan baten ontzeko, aurten, lehen aldiz, soinu batetik abiatu beharko dute.
Aukeran diren 8 soinuak "Soinumapa" Euskal Herriko soinu mapa egitasmotik datoz.
Hautatzen duen soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak :
- soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...),
- euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...)
- irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).
Parte-hartzaileek igorri lanak sarean kontsultagarri izanen dira eskuratu arau www.irudimena.com orrian.
Saristatuen izenak jakinaraziko dira ekainaren 8an, Bilbon, parte-hartzaileen eta antolatzaileen presentzian.
Modalitate bakoitzean (soinu sormena, sormen literarioa eta sormen grafikoa) pundu gehien lortuko duten lehen hiruak saristatuko dira. Orotara beraz 9 pertsona saristatuak izango dira
Aipatzekoa da 2012ko lehiaketak arrakasta polita bildu zuela: Euskal Herriko probintzia desberdinetatik, 61 pertsonek 100 obra (euskarazko testuak eta irudiak) helarazi zizkieten antolatzaileei.
Gehiago jakin