Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea

Ondarea

Ondarea ez da bakarrik monumentuak eta baliozko gauzak, ez eta ere gure arbasoek eman diguten eraikuntzei, lurrari edo diruari lotu kapitala.

Ahozko memoriaren bilketa Zuberoan (EKE-2009)
Jestuari (ezagutzak, teknikak, eguneroko lanak) edo hitzari lotu jakitateak (hizkuntza, mitoak, kondairak, toponimia eta beste ahozko ohitura guziak), praktika sozialak (jokoak eta kirolak, bestak, sukaldaritza), bai eta ekoizpen artistikoak ere (kantuak, antzerkia, dantzak, arte plastikoak, literatura) sartzen dira ondarean.

Berezitasun geologikoak eta paisaiak, ekosistemak, klima, animaliak, landaretza, itsas jakinduria, lurraren eta lurpearen aberastasunak ere, belaunaldi bakoitzak kudeatu behar duen ondarearen parte dira.

Ondarea, jendarte baten nortasuna oinarritzen eta jendarte hori besteetatik bereizten duten osagai material eta inmaterial guziez osatua da.

Ondoko orrialdeek horietarik batzuen ezagutza sakonago bat eskaintzen dizuete.

Euskal ondarea interneten aipagai
Eusko Ikaskuntzak antolaketa berriarekin abiatuko du 2014 urtea| 2013-06-11, Berria.info

Krisia ekonomikoa dela-eta, lantaldea murriztu zuen (23 langileetatik 7 kanporatu ditu). Arazo sakon horiei «era baikorrean» begiratuta, Eusko Ikaskuntza egitura eraberritzen ari da, Iñaki Dorronsoro egituraren lehendakariaren hitzetan.

Tags:

Ahozko ondarea, memoria historikoa eta transmisioa ikasgelan

Ahozko ondarea, memoria historikoa eta transmisioa ikasgelan lantzeko materiala plazaratu du Badihardugu euskara elkarteak. Lehenengo urratsak ematen ari da arlo honetan, zenbait irakasle eta ikastetxerekin elkarlanean.

Tags:

Euskararen Jatorriaren 8. Biltzarra: Mitologia jatorria irakurtzeko zientzia

Maiatzaren 25ean, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, Euskararen Jatorriaren 8. Biltzarra egingo da, Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia izenburupean.

Tags:

Gehiago…
Itsasturien memoria

itsasturiak-banner.jpg2010ean, itsasturien bizia (arrantzaleak, arrantzaleen emazteak, arrain-erosleak, itsas-ontzigileak, saregileak, kontserbategietako langileak...) eta Donibane Lohizune - Ziburuko portuaren bilakaera jorratu du Euskal kultur erakundeak abiatu "Eleketa"ahozko memoriaren bilketak.

Gai horren inguruan 26 lekuko grabatuak izan dira. Bideo horien 72 zati sarean dira kontsultagarri.