Artxiboa gaika: Narrazio laburrak

Antisistema

Moztu baino lehenagokoa:

Hogei urtez kazetaritzan. Denetarik egiten. Hamaika urtez mandatuak egiten. Ekar ezak kafetxo bat, hik bai hik eskua kafe makinarekin! Nork egin nahi dik ehiztari eta arrantzaleen manifestazioarena?

Kazetaritza ikastea erabaki zuenean, ez zion inori esan baina beste amets batzuk zeuzkan. Ez zen, ez, ameslari horietako bat, kazetaritzak mundua aldatzen lagunduko duela uste duten horietako bat baina tira… Egunen batean erreportaje batekin zerbait aldatzen lagunduko zuela uste zuen.

Hogei urtez ofizioan eta, egia esan, une haietan pentsatzen hasia zen askoz neke handiagoak hartuak zituela bere karreran bere bide propioa egiten gauzak nola edo hala aldatuko zituen zerbait argitaratzeko lanetan baino.

Halako batean gonbidatu zuten tertulia hartan parte hartzera. Bera izan zen harritu zen lehena. Besteen iritzien aurrean, bere iritziak iraultzaileak, antisistemikoak ematen zuten. Horrela aurpegiratu zion kide batek: antisistema bat zara!

Enbitea ironiaz eraman. Antisistema ni? Bai zera! Hauxe da egon litezkeen sistemetatik hoberena! Bizpahiru problema besterik ez daude: sistemak ez ditu ez ondasunak, ez ardurak eta ez lana behar bezala banatzen. Eta sistemak sortzen dituen aberastasunak ez ditu gogoan oinarrizko behar asko. Gosea munduan eta janariak estoldetatik behera. Etxebizitzak hutsik eta kaleratze masiboak. Sistemak futbola eta zirku mediatikoa; museoetan ferietako ertilanak; merkatuan 24 kilateko gurutzefikak, zentral nuklearrak, ferrariak eta tanke hegalariak; prentsan txutxu-mutxuak…

Bere azken tertulia izan zen.

Behin presidenteari zapata bat botatzeko plana izan zuela diote bere etsaiek baina prentsa aretoan sartzen lortu bazuen ere, bere aurrean plasma pantaila erraldoi bat besterik ez omen zuen aurkitu.

País Serio

Bakarkako bizio aitorrezina partekatzeko bi aukera

Harkaitz CANO - Twist - Eleberriari buruz solasaldia egiteko aukera Deustuko Bidarte udaltegian.

Ur Apalategi – Fikzioaren izterrak. Ur Apalategiren ipuin bildumari buruz solas egiteko aukera Getxon, Algortan. (Egin klik kartelean).

Ur Apalategi – Fikzioaren izterrak

Kritikak:
Harkaitz Cano – Twist
Ur Apalategi – Fikzioaren izterrak.

Etorkizuna

Hona hemen Iban Zalduaren liburuaren beste kapitulu bat idazteko ideiak. Ingelesa hau benetakoa da, ez da aurreko post horretakoa bezain erraz ulertzen, ezta?

Iturria: El caparazón. dreig.

Web 3.0-ri buruzko elkarrizketa