Filmak euskaraz

2013-2014. ikasturtea prestatzen ari ziren Erlijioaren Alternatibako irakasle batzuk euskaraz film gutxi topa zitezkeela komentatzen ari ziren. Ezagutzen zituzten EITB Nahieran horretan daudenak baina deskargatzea ez zen ez erraza ez legezkoa agian…

Bideoclubetan arakatuta ere oso gutxi topatu Slumdog Millionaire ikastetxean dagoeneko klasiko txukun hura kenduta.

Irakasleek filmak euskaraz behar, dendetan ezin erosi eta internetetik deskargatzeko bide errazik topatu ez. Ez torrentik ez P2P aukerarik ia-ia…

Interneten arakatu eta Screen video capture software for Linux; Avidemux, CinelerraShotcut, GTK + UVC ViewerKazam, Kdenlive, Flowblade, IstanbulOpenShot, PiTiVi, LiVES, RecordMyDesktop, URL Snooper
RTMPDump ( FLVStreamer ere deitua)[...] LightWorks.

Foroetan aholku onak ez ziren falta… Baina irakasle haiek ez zeukaten gogo handirik hacker-cracker bihurtzeko eta beti bezala ikasleekin, alternatiban, bideoak gaztelaniaz jartzea erabaki zuten, streaming sistemak ikastetxean ez baitziren batere seguruak.

Bigarren Mundu Gerran ospetsu bihurtu zen iragarkiaren bertsioa

OmegaT instalatu abiarazi Linux

OmegaT Linux sistemarekin instalatu nahi?

Ea mezu honetan lagungarri den zerbait topatzen duzun. (Windowsekin instalatzeko << hementxe klik egin>>; tutorial, bideo-tutorial txukunak euskaraz.

OmegaT – Argibideak ingelesez << hemen

Segi irakurtzen>>

Irakurtzen jarraitu

Now Computing – hodeiaren alternatiba bat

Antisistema

Moztu baino lehenagokoa:

Hogei urtez kazetaritzan. Denetarik egiten. Hamaika urtez mandatuak egiten. Ekar ezak kafetxo bat, hik bai hik eskua kafe makinarekin! Nork egin nahi dik ehiztari eta arrantzaleen manifestazioarena?

Kazetaritza ikastea erabaki zuenean, ez zion inori esan baina beste amets batzuk zeuzkan. Ez zen, ez, ameslari horietako bat, kazetaritzak mundua aldatzen lagunduko duela uste duten horietako bat baina tira… Egunen batean erreportaje batekin zerbait aldatzen lagunduko zuela uste zuen.

Hogei urtez ofizioan eta, egia esan, une haietan pentsatzen hasia zen askoz neke handiagoak hartuak zituela bere karreran bere bide propioa egiten gauzak nola edo hala aldatuko zituen zerbait argitaratzeko lanetan baino.

Halako batean gonbidatu zuten tertulia hartan parte hartzera. Bera izan zen harritu zen lehena. Besteen iritzien aurrean, bere iritziak iraultzaileak, antisistemikoak ematen zuten. Horrela aurpegiratu zion kide batek: antisistema bat zara!

Enbitea ironiaz eraman. Antisistema ni? Bai zera! Hauxe da egon litezkeen sistemetatik hoberena! Bizpahiru problema besterik ez daude: sistemak ez ditu ez ondasunak, ez ardurak eta ez lana behar bezala banatzen. Eta sistemak sortzen dituen aberastasunak ez ditu gogoan oinarrizko behar asko. Gosea munduan eta janariak estoldetatik behera. Etxebizitzak hutsik eta kaleratze masiboak. Sistemak futbola eta zirku mediatikoa; museoetan ferietako ertilanak; merkatuan 24 kilateko gurutzefikak, zentral nuklearrak, ferrariak eta tanke hegalariak; prentsan txutxu-mutxuak…

Bere azken tertulia izan zen.

Behin presidenteari zapata bat botatzeko plana izan zuela diote bere etsaiek baina prentsa aretoan sartzen lortu bazuen ere, bere aurrean plasma pantaila erraldoi bat besterik ez omen zuen aurkitu.

País Serio

Gizarte sareak – gurasoak

Txipi eta Maite Goñiren lan bikaina:

 

Erro2 – Nagusiaren…

Apunteak

Ikasleei bota nien erronka, ea nork egiten duen Slidecast zerbitzuaren tutoriala euskaraz. Kalifikazioetan gogoangarria izango zela esan banien ere, inork ez zioen erronkari eutsi.

Aldi berean garrantzitsu, ezinbesteko, larrialdikotzat jotzen ez dena, gerorako uzten dena, azkenik, ez da inoiz egiten…

 

Ekosfera

Gustukoa dut irratsaioa. Iam Agorria zornotzarrari elkarrizketa entzun nion aurreko larunbatean. Ea yurta batera egunen batean ihes egiten dudan…

Iam Agorria da Aldatu egitasmoko sortzailea. / LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

 

Udaberria

Firefox eguneratzeko Eskola 2.0 ordenagailuetan

Aspaldiko berri ona izan zen ikastetxe publikoetan Ubuntu instalaturik aurkitzea. Baten batek ondo egin zuen bere lana eta asko gara horretaz aprobetxatzen garenok…

Dena den, instalatu ziguten Ubuntu bertsioa bere garaian azkena ez bazen ere, urteak joan urteak etorri eta,  gero eta zaharkituago geratzen ari zaigu. Epe luzean mantenduko den bertsio horietako bat ez dela jakin dugu eta, txarrena; Ubuntuk eguneratzeko ematen dituen erraztasunak ez dauka gaituta. Terminala zabaldu eta nik ez daukadan jakinduria behar da, esate baterako, Mozilla Firefox eguneratzeko.

Lagun batek arao hauek proposatu dizkit eta 3.6 bertsiotik 7.0 bertsiora edo 16.0 bertsiora aldatu ditut gailu batzuk baina oraindik zerbait gehiago ikasi beharko…

Hona lagunaren araoak (mila esker Luisinho!)

Terminala zabaldu eta izerditan hasi:
sudo apt-get update
    sudo apt-get upgrade

Sistema ondo dagoela baieztatzeko eta sistema eguneratzeko, gero, garbiketatxoa:

     sudo apt-get clean

etxea noiz edo noiz  garbitzea beti komeni, gero,

    sudo apt-get check

honek instalatzeko/eguneratzeko sistema ibili badabilela baieztatzeko, eta gero:

        dpkg –get-selections | grep firefox

baieztatzeko instalatu nahi dugun paketea ez dagoela dagoeneko instalatuta

Instalaturik ez balego…

      sudo apt-get install firefox

eta badaezpada nik, berriro ere:

         sudo apt-get update firefox

Esandakoa. Kasurik onenean 16.0 bertsioraino berriztatu dut azeriaren arakatzailea eta txarrenean 7.0 hartaraino heldu naiz. (Niretzat terminalean agertzen ziren argibideak misterio hutsa).

Terminala zabaldu behar dudan bakoitzean, izerditan hasten naiz! Argazkigilea: Jppizarro (CC-BY-SA-3.0) (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0), via Wikimedia Commons