Azken orduko berriak

Giza katea, guztiz osatuta zatietako askotan.
Giza katea, guztiz osatuta zatietako askotan. / Marc Morera
Via Catalanak eta independentzia aldarriak zeharkatu dute Katalunia

17:14an, elkarrekin bat egin dute ehunka mila lagunek, giza kate erraldoi bat osatzeko. Espainiako Guardia Zibilak moztu du katea Vinarosen, Castellon. Bartzelonako ekitaldian, Carme Forcadell ANCko presidenteak nabarmendu du Kataluniak "gure interesak eta duintasuna defendatzeko estatu bat" behar dituela, eta "atzerapenik eta denbora alferrik galdu gabe" galdeketa bat antolatzeko eskatu dio Masi. Berria.info-k Bartzelonatik bertatik aritu da gertakarien kontakizuna egiten, 'Berriketan.info'-ren bidez. Bideoa: Via Catalana, airetik (ETB).

Hanburgon eginiko giza katea.
Hanburgon eginiko giza katea.

Kataluniarren %52 leudeke independentziaren alde

Ser irrati kateak eginiko inkesta baten arabera, hamar biztanletik seik botoa emango lukete legez kanpoko erreferendum batean. ERC izango litzateke boto gehien lortuko lukeen alderdia hauteskundeak eginez gero.

Albistea 'The Guardian'-en webgunean.
Albistea 'The Guardian'-en webgunean. / BERRIA

Diada, nazioarteko hedabideetan

Nazioarteko hainbat hedabidek Diadari buruz artikuluak argitaratu dituzte azken egunetan. Beraz, nazioartera hedatu da Kataluniaren egoera. Amerikako Estatu Batuetako, Frantziako, Esloveniako, Alemaniako eta Letoniako hedabideak, besteak beste, izan dira hori argitaratu dutenak.

ARGAZKI BILDUMA

Selvan, bandera erraldoia

Selvan, bandera erraldoia

EH Bilduko ordezkariak, katea osatzear

EH Bilduko ordezkariak, katea osatzear

Giza katea, osatzen pixkanaka

Giza katea, osatzen pixkanaka

Katalunia plaza, prest

Katalunia plaza, prest

Adin guztietakoak katean

Adin guztietakoak katean

Via Catalana, iruditan

Euskal Herria

Bake lantaldea ez dago aurrera jarraitzeko moduan, EAJren ustez

PSE-EEk gaur iragarri du ez dela bake lantaldean izango. Horren ondorioz, Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak adierazi du ostiraleko bilerara joango direla, erakundeari dioten errespetuagatik, eta han esango dutela bake lantaldea ez dagoela aurrera jarraitzeko moduan.

Euskal presoak

Ekitaldiaren aurkezpena.
Ekitaldiaren aurkezpena. / Iñigo Uriz, ARP

Dena prest Herritarron Epaia plazaratzeko

Larunbatean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian emango dio amaiera Herrira-k udako egitasmoari, eta "gehiengoa antolatzeko" fase berriaren nondik norakoak azalduko dituzte.

GREBA OROKORRA

Elkarretaratzea auzitegiaren atarian.
Elkarretaratzea auzitegiaren atarian. / Monika del Valle, ARP

"Froga faltagatik" defentsak absoluzioa eskatu du gaur epaitu dituzten hiru grebalarientzat

Hiru lagunek epaiketaren lehen saioa izan dute gaur, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean Bilboko epaitegiaren ondoan gertatutako istiluetan parte hartu zutelakoan. Fiskalak eta akusazioak zigor eskaerak mantendu dituzte, eta defentsak absoluzioa eskatu du. Bihar jarraituko du epaiketak defentsaren bigarren abokatuaren ondorioekin.

EUSKAL HERRIA

Funosas, Aranalde eta Baudouin.
Funosas, Aranalde eta Baudouin. / Aitor Renteria

Euroaginduen ebazpena irailaren 24an emanen dute

Bi auzipetuak libre uzteko eskatu du defentsak, eta Aranaldek erran du justiziak erantzukizuna duela konponbidean. Euskal Herritik 40 lagun inguru joan dira Pauera bi auzipetuei elkartasuna adieraztera.

MUSIKA

Donostikluba, musika independentea giro intimoan

Formatu txikiko kontzertuak,  9 eta 18 euro arteko prezioan eskainiko du Donostikluba jaialdiak beste urte batez. Urriaren 3, 4 eta 5ean ospatuko da Donostiako Gasteszena aretoan; lau kontzertu saio eskainiko dira, eta guztira, hamasei musikarik edo taldek parte hartuko dute 2013ko Donostikluba jaialdian.

Txirrindularitza

Tropelari 'lapurreta' egin dio Bauke Mollemak

Azken kilometroan erasoa jo du Belkineko txirrindulariak, eta ondo neurtu ditu indarrak. Edvald Boasson Hagen (Sky) izan da azkarrena tropel nagusian, eta 1.31 galdu dute Domenico Pozzovivok (Ag2r) eta Thibaut Pinotek (FDJ.fr).

Ordiziako azoka berezia

/ Argazki Press

7.500 euro gazta erdiarengatik

Ricardo Remirok irabazi du Ordiziako azoka bereziko Ardi Latxaren Gaztaren txapelketa, eta Bergarako Bolintxo okindegiak 7.500 euro ordaindu ditu gazta erdiarengatik

KULTURA

Xabier Peñalver.
Xabier Peñalver. / R. B., ARP

Barrunbeetan, baina argirik gabe

EH Bilduren talde parlamentarioak deituta, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Hezkuntza eta Gazteria Batzordeko legebiltzarkide batzuek Praileaitzeko aztarnategia bisitatu dute, indusketa garaian.

Mikel Nieve (Euskaltel-Euskadiko txirrindularia)

/ Euskaltel-Euskadi

"Oraindik ez dugu jaso azalpen bakar bat ere"

Kirol arloan umore handirik gabe eta taldearen inguruko egoerarekin nekatu antzean dago Mikel Nieve. Ia lotuta zeukan etorkizuna, eta egungo egoera nola argituko den ez dakiela dago orain leitzarra.

OSASUNA

Elkarretaratzea Burlatan.
Elkarretaratzea Burlatan. / I. U., ARP

Lehen arretak ere piztu du eztabaida

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Marta Verak lehen arreta berrantolatzeko plana jarri du martxan, eta profesionalen eta sindikatuen kontrako iritzia jaso du, berriz ere.

Kirola

Arraunkadaka, Kontxa

Haziz joan da Zumaia 2008tik, eta uzta jaso dute aurtengo denboraldian.

Motzean

Guztiak ikusi »