2013ko San Ferminetako txupinazoan ateratako ikurrina.
Sei pertsona atxilotu ditu poliziak Iruñean, Diario de Navarra hedabideak jakitera eman duenez. Xabi Gartzia, Josu Grazia, Iñigo Balbas Mikel Valdivienso "Baldi", Natxo Barriuso eta Iker Garzia dira. Sanferminetako txupinazoan zintzilikatutako ikurrinaren aferari lotutako atxiloketak direla zabaltzen ari da.
Joxi Lasa eta Joxean Zabala, hurrenez hurren.
Joxi Zabala eta Joxean Lasa errefuxiatuak bahitu zituztela 30 urte bete dira. 80ko hamarkadako Espainiar Estatuko gerra zikinaren hastapenean GALek bi gazte tolosarrak bahitu, torturatu eta kare bizitan ehortzi zituen buruan hiruna tiro jo eta gero.
Espainiako Polizia Nazionala herri harresia husten. (Arg: Ekinklik.org)
Aske Guneak edo Herri Harresiak antolatu dituzten gizarte taldeek, “dena da ETA”ren estrategiari desobedientziaz aurre egitea erabaki zuten ezker abertzaleko hainbat sektorek.
Asteleheneko saioan, inkomunikazio aldian torturatu zituztela salatu eta militantzia politikoa egiten dutela aldarrikatu dute auzipetuek. Lau gazte ez dira epaiketara azaldu.
Europarren %90 baino gehiago Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ezarritako aire kutsadura mugak gainditzen diren lekuetan bizi da, Europako Ingurumen Agentziak (EIA) argitaratutako txostenaren arabera.
Yasser Arafat pozoituta hil zutela pentsatzeko arrazoiak hazi egin dira The Lancet aldizkari medikoak argitaratutako artikulu baten ondorioz. 2012an buruzagi palestinarraren gorpua hobitik atera zuten, Lausanako (Suitza) laborategi batek berriz ere aztertu zezan.
Fagor Etxetresnak enpresa zorrari aurre egiteko finantzazio beharrean dago eta aste honetan eman daiteke ezagutzera erabakia. Mondragon Korporazioa bankuekin negoziaketan dabil eta 120 milioi euroko injekzioa dago jokoan.
Heziberri 2020 plana aurkeztu zuen atzo Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Arloko hainbat eragilerekin bilduta joan den astean eztabaidatutako plan honek LOMCEren aurkako tresna izan nahi du, baina ez da nahikoa.
Film luze nahiz labur, dokumental, fikzio eta animazio, denetarik eskainiko dute urriaren 17tik 19ra Hendaiako Les Variétés aretoan. Hendaia Film Festival jaialdiak lehenengo edizioa du hau eta euskal zinema, euskarazko zinema, Ipar Euskal Herrian ikusteko erraztasunak ematea da helburuetako bat.
EAEko lehendakari Iñigo Urkullu Washingtonen izan da United States Institute for Peace (USIP) institutuan. Lehendakariaren hitzetan sei urte daramatzate elkarlanean.
Italiak militarrak bidali ditu Siziliako kanalera Libiatik etorritako pertsonak kontrolatzeko. Enrico Letta lehen ministroak dio erabaki horrekin saihestu nahi duela “Mediterraneoa herio itsaso” bihurtzea.
Espainiako apezpiku-batzarrak XX. mendeko 522 “martiri” beatifikatu ditu. 1936-39ko gerran hil ziren gehienak. Kritikak jaso ditu elizak, soilik bando frankistako kideei eman dielako aitortza.
Ebroko Ur Konfederazioko (CHE) azken txostenen arabera Esako urtegiaren eskuin hegala mugitzen ari da 25 milioi euroko kostua izan duten 8 hilabeteko lan etengabeen ondotik.
Tolosan Gerra Zibilak izandako eraginaz egindako ikerketaren barruan, euskal pizkundearen bultzatzaile izan zen Jose Ariztimuño Aitzolen inguruko dokumentala ekoiztu du Aranzadi Zientzia Elkarteak.
Nepaletik iritsitako langileak Qatarreko basamortuan eraikitzen ari diren Lusail hiri berriko obren artean.
Hiri ultramodernoak basamortuan? Qatar erresuma petrolioduneko ugazabek India, Nepal eta beste urrunetatik eramandako milaka langile esklabotzan darabilzkite 2022ko mundu mailako futbol kopa jokatzeko azpiegituren eraikuntzan.
Orain arte, erretiroa hartzeak erretiratua erretirodun bihurtzen zintuen, hileroko diru sari baten jabe. Hori noiz arte izango den horrela, ez dago esaterik, ongizate estatua eraisteko lanean gogor dihardute-eta, eskuin-ezker (badakit atzekoz aurrera dela berez esapidea, baina oraintxe gaude denok dislexia ideologikoak jota, eta apenas inork igarriko dion bi hitz horietan zeinek non behar...
Beatriz Chivite Ezkieta (Iruñea, 1991). Burlatan hazia eta han bizi izandakoa 16 urtera arte. Txinatar Filologia eta Ekialdeko Artea ikasten ditu School of Oriental and African Studies (SOAS) fakultatean, Londresko Unibertsitatean. 22 urterekin sei hizkuntzatan mintzatzen da (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, italiera eta txinera).
Baletean edo izotzaren gaineko patinajean aritzen direnak gutxitan erortzen dira biraka egin ondoren. Aldiz, gutako edozeinek, bira gutxi batzuk emanda lurrera eroriko ginateke ziurren. Nolatan?
Olympyan, AEBetako Washington Estatuan, The Evergreen State Collegue unibertsitateko Basque Country study abroad programaren arduraduna da Amaia Martiartu arrasatearra.
Massachusettseko Unibertsitatean, Rebecca Spencer ikerlariak zuzendutako ikertaldea haurreskolan dauden umeengan siestak izan ditzakeen abantailak aztertzen ari da.
Indiako ohiturak ahantziz muxuak eta besarkadak eman dizkie Eshanak etxekoei. Hoztasunez jasotzen dituzte mimoak. "Badakit ez zaiela gehiegi gustatzen, baina nire ohitura da eta onartu egiten dute". Eshana kataluniarra da, baina ez da atzerritar arrunta: Indian jaso zuen izena erabiltzen du (desira esan nahi du Sanskritoz), eta gutxitan elkartzen da gainontzeko atzerritarrekin.
Zurich, 1913. Max Planckek eta Walther Nernstek Kaiser Wilhelm Fisika Institutuko zuzendaritza onar zezan eta, beraz, Berlinera joan zedin eskatu zioten Albert Einsteini.
Ospatu dugu. Tolosako Leidorren urriaren 11n bizi izan dugun sentikaria komunio laikoa izan da. Joxi Zabala eta Joxean Lasaren hezurrak eta mamiak eta ametsak irentsi ditugu. Iluna? Katarkikoa. Gordina. Latza. Samurra. Ederra.
Euskarabildua jardunaldiak izan ziren joan den ostiralean Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean, Ametzagaiñak, ARGIAk eta Iametzak antolatuta.
Roland Garros (1888-1918) abiazioko aitzindari eta gerrako pilotu izan zen, baina haren izena tenisarekin lotzen dugu. (Historic Wings)
Saint-Denis (Reunion uhartea), 1888ko urriaren 6a. Roland Garros jaio zen, frantziar abiazioko aitzindari nagusietakoa. Ikasketak Saillyn eta Parisen egin ondoren, 1909an monoplano bat gidatu zuen lehenengoz, eta hurrengo urtean hegazkin pilotu lizentzia eskuratu zuen.
Berehala markak hausten hasi zen. 1911n munduko altitude errekorra hautsi zuen (5.610 m), eta 1913ko irailaren 23an...