Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria
Hamaika Telebistako Gurean Gaur programan elkarrizketatu dute. Pasa den ostiralean egin zioten elkarrizketan, Bilboko estudioan. Nagore Uriarte kazetariarekin batera, Ziurtagiriaren Elkartearen aktualitateari errepasoa eman zioten hogei minutu pasatxoko elkarrizketan.
Eta tartean, noski, datorren urriaren 31n Arrasateko Polo Garaian izango den
Enpresarean 2013 jardunaldiaz aritu ziren.