Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Zer da Langune ?

LANGUNE Hizkuntzen Industriaren  alorreko Euskal Herriko enpresen elkartea  da. Elkarte hau 2010an sortu da eta itzulpengintza, edukiak, irakaskuntza eta hizkuntzen teknologiaren alorreko 35 enpresatik gora elkartzen ditu.

Gehiago irakurri.

Orokorrak

@langune Informazio saioa: “Euskal elebitasuna, industrien garapenerako hazia”. 2013/10/23-18:30. Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren egoitza Bruselan

LANGUNE, Hizkuntza Industrien Euskal Clusterrak informazio saio bat ospatuko du Euskal Herrian estrategikoa den sektore honekin zerikusia duten Euskal Elkarte nagusienetariko batzuk aurkezteko

Edukiak

@codesyntax Niagarank: 40 kanaleko albistegi bat Espainiako merkatutako

Sustatu eta beste bezero batzuentzat garatutako albistegi automatikoen produktua berrindartu dugu, eta 40 aldiz biderkatuta, Espainiako albiste merkatura zuzendutako agregatzaile berria jarri dugu kalean: Niagarank.es

Hizkuntzen teknologia

@IxaTaldea (UPV/EHU), Itzulpen automatiko bikainaren bila

UPV/EHUko IXA Taldea Europako proiektu berri batean hasi berri da itzulpengintza automatikoan jauzi kualitatibo bat emateko: QT Leap. Proiektuaren helburua da perfekziotik urrun dauden egungo itzulpen automatikoen emaitzen kalitatea nabarmen hobetzea. Proiektuak hiru urteko iraupena izango du

Irakaskuntza

@Elduaien. Garatuko “language for english teachers” ikastaroa elduaienek eskainiko du

IrakasleenEtengabeko Hobekuntzarako planaren barnean Elduaienek Garatu programan parte hartuko du berriz ere, 2013/2014 ikasturtean ikastaro bat eskainiz

Itzulpengintza

@BiTEZLOGOS eta @Surfilmfestibal 11

SURFILMFESTIBALa 11. edizioa abiatu zen eta, aurrekoetan bezala, BiTEZ LOGOS aritu zen itzultzen katalogoa, web-edukiak etab.

Sare sozialak