Albisteak

MINTZANETEK ETA ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUAK EUSKAL SORTZAILEAK ETA MUNDUKO UNIBERTSITATEKO IKASLEAK HARREMANETAN JARRIKO DITU

Aizpea Goenaga, Marijose Olaziregi, Eider Rodriguez eta Ritxi Lizartza

Mintzanetek egitasmo berria jarri du martxan. Etxepare Euskal Institutuarekin batera euskal sortzaileak eta munduko unibertsitateko ikasleak harremanetan jarriko ditu proiektu honek. Mintzanetek berezko plataforma sortu du eta horretaz baliatuko dira munduan zehar dauden ikasleak euskal sortzaileekin solasaldiak eduki ahal izateko. Interneti esker mundua inoiz baino globalagoa den honetan euskal sortzaileek ere sekula baino presentzia handiagoa [...]

Mintzanet proiektua San Telmoko Mintzodromoan egon da

Ia 150 lagun inguruk hartu zuten parte martxoaren 19an Donostiako San Telmo museoan antolatu zuen Mintzodromoan. Hara bertaratu zirenek Mintzanet proiektua ezagutzeko parada izan zuten. Besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea eta Harkaitz Cano idazlea aritu ziren jendearekin solasean Internet bidez. Gainera, Donostiako Udaleko hainbat zinegotzi ere hurbildu ziren: Nerea Txapartegi (Bildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Iñigo [...]

MINTZANET MARTXOAREN 19KO MINTZODROMOAN EGONGO DA

Datorren asteartean, martxoak 19 (10:00etan), Bagerak mintzodromo bat antolatu du Donostiako San Telmo museoan. Bertan, Mintzanetek txoko bat edukiko du, eta hurbiltzen direnei proiektua azalduko diegu. Internet bidez euskaraz arituko dira, besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea eta Harkaitz Cano idazlea. Gainera, Donostiako Udaleko alderdi guztietako ordezkariak egongo dira: Iñigo Arcáuz (PP), Marisol Garmendia (PSE-EE), Aitziber [...]

MINTZANET, EUSKO JAURLARITZAKO WEBGUNEAN

Duela hiru hilabete, Nazioarteko Euskararen Egunean, aurkeztu zen Mintzanet ekimena, eta geroztik arrakasta handia izan du. Gero eta bidelari eta bidelagun gehiago parte hartzen ari dira proiektu honetan, Internet bidez euskaraz hitz egiteko aukera paregabea baita. Nonahi egonda, etxetik atera gabe, pertsona orok praktika dezake, eta doan. Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzako webguneak tartetxo bat egin [...]

MINTZANET EKIMENAREN AURKEZPEN BIDEOA

Mintzanet ekimena Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, aurkeztu zen Donostiako San Telmo museoan. Proiektuaren helburua euskara bultzatzea da, eta tresna honek munduko edozein lekutan egonda ere euskaraz solasean aritzeko aukera ematen du. Horren froga, museoan izan ziren saioak. Jende asko hurbildu zen sistema berri hau ezagutzera eta erabiltzera. Horien artean: Donostiako alkatea, Juan Karlos Izagirre; [...]

Bagera San Telmo Donostiako udala Maramara Etxe Pare Topagunea