Joseba Andonik istripu larria izan zuen hamaika hilabetekin: piszina batean itotzear izan zen eta oxigeno ezak kalteak eragin zizkion burmuinean. Harrezkero konbultsioak izan ditu, eta garapenean atzerapena du. 2007an Miamira bizitzera joan zen familia, hango hospital batean tratamendu berri bat jarraitzeko. Han, Eneritz ama harremanetan jarri zenMiamiko Euskal Etxearekin, euskara eta musika klaseak emateko bere burua eskainiz. Orain, laguntza hura bueltatzeko ordua heldu da: Josebak zortzi urte bete dituenez, hospitaleko diru-laguntzetatik kanpo gelditu da eta euskal etxeak diru bilketa kanpaina jarri du abian tratamendu berri eta arrakastatsu baten gastuak ordaintzen laguntzeko.
2013/11/14
Dantzariak protagonista dira Euskal Astean eta euren ardura da urtero larunbat gaueko gala emanaldia. 2013 honetan, beste behin, ondo baino hobeto bete dute euren eginkizuna. Azpimarratzekoa da hogeita bost dantza talde bildu zituen agertoki honek hiri eta herrialde mailan daukan garrantzia: anfiteatroan bertan burutzen da urtez urte Villa Mariako Peñen Jaialdia, nazioarteko artistak partaide. Larunbateko galan, kalejira erraldoi batek eta Gozategi Taldearen kontzertuak ekarri zieten amaiera bertako ekitaldiei.
2013/11/14
Urteroko antolaketari jarraituz, larunbat arratsaldean burutu ziren euskararekin lotura zuzena duten ekintzak eta umeentzako jolasak. Ordu berean, baina euskal etxearen egoitzan, liburuzainen bilera eta Euskal Herriko gaurko egoerari buruzko hitzaldi-eztabaida egin ziren. Zorionez, euriak ez zituen iluntzeko ekintzak oztopatu –esan beharra dago eguraldiak ez zuela asteburuan batere lagundu– eta 8ak aldera Donostiako danborradak ireki zuen Villa Mariako Anfiteatroan gauzatu zen dantza emanaldia.
2013/11/13
Bukatu berria da Villa Maria 2013ko Euskal Aste Nazionala eta urtero bezala milaka irudi, sentimendu eta pasadizo utzi dizkigu parte-hartzaile izan garenoi. Erretinan gordeta ditugun argazkiak mota askotakoak dira baina guztietan kolore berak nagusitzen dira: Hegoamerikako euskal diasporaren koloreak. Urteroko segimendua bermatzeko, EuskalKultura.com-en begiak eta kamerak ere izan ziren bertan. Hona ostiral eta larunbat goizeko momentu adierazgarrienetako batzuk.
2013/11/12
Euskara eta valentziera hunkigarri uztartuz aurkeztu zen Godellan "Estellés euskaraz" olerki liburua
Valentziako Euskaltzaleok euskal etxea tarteko, iragan igandean poesia saio gogoangarria egin zen Godella hiriko Capitolio antzokian. Vicent Andrés Estellés poeta valentziarraren lanak aurreneko aldiz euskaraz entzun ahal izan ziren bertan, Bostezo argitaletxeak plazaratu berri duen "Estellés euskaraz" olerki liburuaren aurkezpenean. Gerardo Markuleta itzultzaileak euskaratutako bertsoak Euskaltzaleok elkarteko bi kidek irakurri zituzten taulagainean, Gemma Sangines eta Dabid Gonzalezek. "Ezinbestekoa zen Estelles euskaratzea gure literaturarentzat", adierazi zuen aurkezpenean Markuletak.
2013/11/12
Baita ere ...
Euskal Argentinar Astea 2013: euskal ospakizun asteburu trinkoa bukatuta, argazkiak (I)
2013/11/11
Jon Kortazar euskal literaturaz ariko da asteon Veneziako Ca'Foscari unibertsitatean
2013/11/11
Hirurehun bat lagunek ospatu zuten Comodoro Rivadavian hiriko Euskal Etxea-ren 90. urteurrena
2013/11/11
Euskal poema antologia batek eman zion atzo bidea Villa Marian asteburu osoan ospatuko den Euskal Asteari
2013/11/08
Pariseko Eskual Etxeak festa handia egingo du 15tik 23ra Saint Oueneko egoitzaren 10 urteak ospatzeko
2013/11/08
Euskal Kultur Egunak abiatuko dira gaur Hungarian, Szeged-eko euskara irakurletzak antolatuta
2013/11/07