Elizondoko finalaurrekorako sarrerak amaitu dira

2013/11/18

Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Elizondon eta dagoeneko sarrera guztiak saldu dira. Hortaz, ez da lehiatila zabalduko. Igandean Donostian jokatuko den finalaurrekoa Gaska kiroldegian jokatuko da, Atano III pilotalekuaren aforoa bete baita. Oraingoz, Donostiarako sarrera salmenta etenda dago, behar diren baimenak bideratu arte.

Xalto sariketako finala Goizuetan jokatuko da azaroaren 22an

2013/11/18

Xabier Maia, Oier Amiano, Iker Gorosterrazu, Iban Garro, Mikel Lasarte eta Amaia Elizagoien arituko dira Goizuetako Umore Ona elkartean egingo den finalean

Sustraik Colinak Murgian irabazita, osatu da finalaurrekoen bigarren itzulia

2013/11/17

Sustrai Colinak irabazi du Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa. Haren atzetik Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Fredi Paia eta Xabier Silveira sailkatu dira. Finalaurrekoen lehen itzuli azken saioa zen Murgiakoa, eta erabakita utzi du du bigarren pasa diren 18 bertsolariak.

Aitor Sarriegi nagusitu da Oiartzungo hirugarren finalaurrekoan

2013/11/16

Aitor Sarriegik irabazi du Oiartzunen jokatu den finalaurrekoa. Donostian kantatuko du bigarren itzulian. Haren atzetik Alaia Martin, Agin Laburu, Jon Maia, Odei Barroso eta Beñat Lizaso sailkatu dira. Murgian jokatuko da bihar lehen itzuliko azken finalaurrekoa.

Oiartzun eta Murgiako saioak, zuzenean Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en

2013/11/15

Oiartzun eta Murgiako finalaurrekoak telebistaz zein internetez segitzeko aukera izango da. Hitzetik Hortzeraren saio berezietan finalaurreko guztiak zuzenean emango dituzte ETB1en. Zuzeneko emanaldiak EAEn ETB Sat-en eta Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ETB1en ikusiko dira. Bertsoa.com, berriz, saio guztiak eskaintzen ari da interneten bidez.

Murgian amaituko da igandean finalaurrekoen lehen itzulia

2013/11/15

Igandean amaituko da finalaurrekoen lehen itzulia. Ohi bezala, sei bertsolari igoko dira oholtzara eta saioa amaituta, bigarren itzulira nor pasako den jakingo da. Sarrerarik ez da gelditzen Murgiako saiorako, igandean ez da takila zabalduko.

Oiartzunek hartuko du larunbatean hirugarren finalaurrekoa

2013/11/15

Aurreko asteburuko bi finalurrekoen ostean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegiak hartuko du larunbatean Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa. Autobabes plana errebisatuta izan ondoren, saiorako azken sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.

Oiartzungo finalaurrekorako azken sarrerak, salgai

2013/11/14

Autobabes plana errebisatzeko sarrera salmenta eten ondoren, Oiartzungo larunbateko finalaurrekorako azken sarrerak jarri dira salgai. Azkenean, eserita ikusi ahal izango dute saioa sarreradun guztiek, baita zutikako sarrera erosia dutenek ere. Azken sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.

Albiste gehiago

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email

BDB gaur

1995-11-19 Azpeitia

Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Eskutik esku, begira hemen
nola nauten pasatuko,
une batean atsedenean,
ez det asko gozatuko.
Lan dana egin eta ez dakit
zenbat esan osatuko,
askorik ez det hartuko,
gehiegi ez da lortuko.(bis)
Gauza batetan seguru nago
eta ez naiz bildurtuko,
gaur hartutako tripakadakin
behitzat ez naiz ni lertuko.(bis)

Diru bilketa bat egiteko
propio nago jarria,
jendeak badu ni bialtzeko
gogo ikaragarria.
Ikusten danez, borondatea,
daukate nahiko urria,
jende asko etorria;
bildu da gure herria.(bis)
Baina ez da ez haundiegia
hauen diru iturria,
txanpon hauekin ez da egingo
honen teilatu berria!(bis)

Hemen nago ni baten ondoan
pasa zait beste esku ta,
norbaitek zerbait emango duen
itxaropenak poztuta.
Ilusioak aldiz, ordea,
gelditzen zaizkit moztuta.
Borondatea ahaztuta,
patrika ez nahi hustu ta; (bis)
ni ibiltzen naiz jende guztian
enbarazu bihurtuta.
Gaurtik aurrera hobeko nuke
betiko nunbait ezkuta!

Mitxelena, Manuel Jose "Eperra"

Hil 1906-11-19

Maria Gabriela Bengoetxea Arzak-ekin ezkondua (1851) "Eperra agure zar bat zan, bañan ijito-planta alakoa. Zakur batekin eskean ibiltzen zan. Emen, Errenterian, askotan izaten zan. Aiendola baserria a...

Orain bertsotan hasi nahi nuke / Lurraren seme nintzen haseran

Euzkitzek plazaratu zuen doinua 1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Oñatiko saioan. Jon Sarasuaren bertsoz argitaratu du Tapia-Leturia bikoteak gero beren 1992ko diskoan.