EuskoSare > Hezkuntza eta heziketa > Ikasle etorkinentzako informazioa Euskal Autonomia Erkidegoan
Dokumentu Akzioak

Ikasle etorkinentzako informazioa Euskal Autonomia Erkidegoan

Gero eta pluralagoa eta globalizatuagoa den gizarte batean bizi gara, non ohikoak diren mugikortasuna eta migrazioak. Inmigrazioaren fenomenoak, askotan, lehen mundu deituriko gizarteetan erreakzio zitalak sortarazten ditu: arrazakeria, xenofobia, etab. Jarreroi begirunea, tolerantzia aktiboa eta elkartasuna bezalako balioetan oinarritutako hezkuntzaren bitartez aurre egin behar zaie.

Ikasle etorkinak artatzeko programa

Programa honen xedea ikasle etorkin guztien eskola-integrazioa lortzea da, horien gizarte eta kultura integrazioa erraztuz, beraien hizkuntza, kultura, gizarte baldintzak eta jatorria edozein dela ere.

EAEko hezkuntza sistemak ezaugarri berezi batzuk ditu hizkuntzari eta curriculumari begira eta, horregaitik, neurri espezifiko batzuk hartu behar dira, ikasle horien eskolatzeak arrakasta izango duela bermatu ahal izateko moduan.


Familia etorkinentzat informazioa


Hezkuntza sistemari buruzko informazio-gida, ondorengo hizkuntzetan:


Hizkuntza errefortzuko proiektuak

Ikastetxe publikoak:

  • 2006-2007 ikasturtea:
    • JARRAIBIDEAK, Hezkuntza sailburuordeak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei emandakoak, eskolan berriki sartutako ikasle etorkinei laguntza ematea helburu duten Hizkuntza Indartzeko Proiektuei buruz.
Itunpeko ikastetxeak:
  • 2005-2006 ikasturtea:
    • Agindua, 2006ko otsailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu honen bidez, diru-laguntzak deitzen dira unibertsitateaz kanpoko itundutako ikastetxeetarako, 2005/2006 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzan hasi berri diren etorkinentzako hizkuntza-errefortzuko programak egin ditzaten. (EHAA 06/02/28)

    • EBAZPENA, 2006ko abuztuaren 31koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, ikasle etorkin hasi berriak hizkuntzan indartzeko programak gauzatzeko, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe itunduentzako diru-laguntzak, 2005-2006 ikasturterakoak, emateko dena. (EHAA 06/10/06)
  • 2004-2005 ikasturtea:
    • AGINDUA, 2004ko irailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Lehen eta Bigarren hezkuntzan ikasle etorkin hasi berriak hizkuntza indartzeko programak gauzatzeko, unibertsitatez kanpoko ikastetxe itunduentzako diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen 2003ko abenduaren 11ko Agindua, 2004ko ekitaldian aplikatzeko egokitzen duena. (EHAA 04/10/15)
    • Ebazpena, 2005eko abuztuaren 31koa, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendariarena, ikasle etorkin hasi berriak hizkuntzan indartzeko programak gauzatzeko, unibertsitatez kanpoko ikastetxe itunduentzako dirulaguntzak, 2004-2005 ikasturterakoak, emateko dena. (EHAA 05/09/27)

    • Ebazpena, 2004ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendariarena, ikasle etorkin hasi berriak hizkuntzan indartzeko programak gauzatzeko, unibertsitatez kanpoko ikastetxe itunduei 2004-2005 ikasturterako diru-laguntzak emateko dena.
      (EHAA 05/02/04)


Irakasleentzako materialak


http://www.euskosare.org/hezkuntza/ikasle_etorkinentzako_informazioa_eae/eks_structuredocument_view