|
Nafarroa ondorengotza-gerran
Felipe V.a errege izendatu zutenean, nafarrek euren eskubide foralak galtzeko arriskua sumatu zuten, nahiz eta uste izan espainiar errege berriak eskubideok zeudenetan utziko zituela, Nafarroaren eta Frantziaren arteko harreman zaharrak hartaratuta.
Hilabete batzuen buruan, Ondorengotza Gerra piztu zen Felipe V.aren eta
austriar erregegaiaren artean. Nafarroa, gerra hartan sartuta, Feliperen
alde agertu zen. Liskarrak hasi zirenetik, Nafarroak borboien alde egin
zuen. Felipe V.a berretsi egin zuten, eta berak Foruak errespetatuko zituela
egin zuen zin, 1701eko azaroaren 15ean, erregeordearen bitartez.
http://www.euskosare.org/euskal_herria/aurkezpena_eh/historia/historia_modernoa/nafarroa_ondorengotza_gerran/eks_structuredocument_view